Judy Dater

AEBetako argazkilari feminista

Judith Rose Dater (Hollywood, AEB, 1941eko ekainaren 21a) AEBetako argazkilaria eta feminista da, Imogen and Twinka at Yosemite bere argazkiagatik da ezaguna, 1974an hartua. Haren argazkiak eta autorretratuak Los Angelesko Paul Getty museoan erakutsi izan dira.

Judy Dater
Bizitza
JaiotzaHollywood1941eko ekainaren 21a (83 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaLos Angeles
San Frantzisko
Berkeley
Familia
Ezkontidea(k)Jack Welpott (en) Itzuli  1977)
Hezkuntza
HeziketaKaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen
(1959 - 1962) : arte bisual
San Francisco State University (en) Itzuli
(1962 - 1966) gradu, Master of Fine Arts (en) Itzuli : arte bisual
Irakaslea(k)Jack Welpott (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta artista
Jasotako sariak
Mugimenduaarte feminista
judydater.com

Biografia

aldatu

Judith Rose Dater 1941ean jaio zen, Hollywooden, eta Los Angelesen hazi zen. Haren aitak zinema bat zuen, eta horrek azal lezake zergatik ziren filmak harentzat mundua ikusteko bitarteko bat eta argazkietarako inspirazio bat. Artea ikasi zuen Kaliforniako Unibertsitatean (UCLA), Los Angelesen, 1959tik 1962ra, San Frantziskora joan aurretik; han, 1963an lizentziatura eta 1966an masterra lortu zituen, biak San Frantziskoko Estatuko Unibertsitatean. Han ikasi zuen lehen aldiz argazkia Jack Welpottekin; harekin ezkondu zen gero. 1975ean, Women and Other Visions izeneko lana argitaratu zuten elkarrekin. 1977an banandu ziren.

1964an, Judy Daterrek Imogen Cunningham argazkilaria ezagutu zuen, hiriari eta Edward Westonen lanari buruzko tailer batean, Big Sur Hot Springsen, gerora Esalen Institutua bihurtu zena. Judy Dater asko inspiratu zuten Cunninghamen bizitzak eta lanak. Interes bera zuten erretratuetan, eta lagun izan ziren Cunningham 1976an hil zen arte. Hiru urte geroago, Judy Daterrek Imogen Cunningham: A Portrait argitaratu zuen, non lagun eta familiakoei egindako elkarrizketak eta haien argazkiak aurki baitaitezke, Cunninghamen argazki garaikide askok lagunduta. Judy Dater West Coast School Photography komunitateko kide bihurtu zen, nagusiki Ansel Adams, Brett Weston, Wynn Bullock eta Imogen Cunningham argazkilariek ordezkatua. Denek zuten haren lanarekiko interesa, eta argazkilari-ibilbide bat egitera animatu zuten.Bere argazkietako bat, 1974an hartua, bereziki ezaguna da: Imogen and Twinka at Yosemite. Argazki horretan Imogen Cunningham ikus daiteke, Estatu Batuetako lehen argazkilarietako bat, Yosemiteko basoetako ninfa bat ezagutzen. Ninfa Twinka Thiebaud arte-modeloa da. Argazkia Life aldizkariaren 1976. alean argitaratu zen, zeinaren gaia baitzen AEBetako lehen 200 emakumeak.[1][2]

Judy Dater bere autorretratuengatik ere ezaguna da. Sarritan, emakumeek dituzten kezka kontziente eta inkontzienteak adierazten dituzten ezaugarriak sortzen ditu. Bere autorretrato-serieek Ms Cling Free and Leopard Woman bezalako lanak barne hartzen dituzte. Beste emakume batzuen erretratuak ere egiten ditu, argi naturala erabiliz. Zuri-beltzeko argazkiak bakarrik egin izan ditu 1979ra arte; orduan, koloreak erabiltzen hasi zen.

Beste lan batzuk ere idatzi ditu, besteak beste, Judy Dater: Twenty Years (1986), Body and Soul (1988) eta Cycles (bertsio japoniarra: 1992; bertsio amerikarra: 1994). 1978an, Guggenheim beka jaso zuen. National Endowment for the Arts (NEA) delakoaren bi banakako beka ere jaso zituen, 1976an eta 1988an.

Judith Dater Berkeleyn (Kalifornia) bizi da, Jack B. von Euw senarrarekin. Ibilbide luze eta oparoa du: irakaskuntzan jardun du, liburuak sortu ditu, atzerrira bidaiak egin eta tailerrak zuzendu, grabatuak, bideoak eta argazkiak egin ditu etengabe.

Argazkigintza

aldatu

Judy Daterrek emakumezkoen gorputzaren kontzepzio tradizionalen aurka egiteko tresna gisa erabili izan du argazkia. Mugimendu feministaren agerpenarekin batera egin zituen lehen lanak, zeinak lotura estua baitu feminismoarekin. Emakumeen aurrez aurreko biluztasuna arriskugarritzat jotzen zen garaian, muga horien aurka egiten zuen emakume biluzien argazkiak hartuz; sarritan, bere gorputza hartzen zuen modelo gisa.[3] Bere karrera garatu ahala, konposizio anitz esperimentatu zuen. Argazkiak eta bereziki erretratuak (haietan espezializatu zen) zuri-beltzean hartu zituen, eta gero koloretan. Hego-mendebaldeko basamortuan erretratuak egin zituen, eta estereotipoez ere trufatu zen. Hala, 1982ko bere erretratuan, Ms. Clingfree, garbiketako produktu ugarirekin agertzen da.[4]

Argazkigintzaren eta feminismoaren arteko gurutzaketak eragina izan zuen berarengan, baita feminismoaren bigarren olatuak ere, 1960ko hamarkadan hasi eta 1980ko hamarkadan bukatu zenak.[5] 1980ko hamarkadan, emakumeen mugimenduaren aurrerapenak moteltzen hasi ziren, eta feminista askok adorea galdu zuten jarrera eta portaera sexistek ez baitzuten etenik. Bere argazkiari eta estiloaz zuen zentzu pertsonalari esker, indarra hartzen ari ziren balio kontserbadoreak gainditzen jakin izan zuen Daterrek, eta bere ikuspuntua eraginkortasunez transmititu ahal izan zion bere publikoari.

1980ko hamarkadan hartutako argazki-sekuentzia famatuetako batean, Self-Portraiture sequence izenekoan, identitatea, feminismoa eta naturarekiko giza lotura bezalako gaiak arakatu zituen. Bere argazkien bidez, emakumearen bizitzako historiak, harremanak eta emozio pertsonalak transmititzen jakin du. My Hands, Death Valley izeneko argazkian esaterako, Judy Daterrek feminismoaren gaia aipatzen du, artistaren eskuak autoaren kristalean jarrita. Bere eskuak zimurtuak daude, zahartzearen seinale da hori. Identitate pertsonalaren gaia aztertzen da, feminismoaren gai honekiko. Argazkiaren hondoa Heriotzaren harana da, lainoa dago, motiboak idor dira, eskuak aldatuak, eta auto baten leihoa behartzen saiatzen ari da.[6]

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  • Judy Dater bere orri pertsonala (in)
  • Une histoire mondiale des femmes photographes, Luce Lebart et Marie Robert, Éd. Textuel, p. 321 (fr)