Joseph Fourier
Jean-Baptiste-Joseph Fourier (Auxerre, Frantzia, 1768ko martxoaren 21 – Paris, 1830eko maiatzaren 16) matematikari eta fisikari frantziar bat izan zen, funtzio periodikoen arloan Fourierren serieak izeneko serie trigonometrikoetarako deskonposizioari buruz egindako lanagatik ezaguna. 1992an aurkitu zen (10101) Fourier asteroideak bere izena darama.
Biografia
aldatuJostun baten hamargarren semea zen Fourier, eta gaztaroa zailtasunez josia izan zuen. Arazo ekonomiko larriak zituen familiak, eta hori gutxi balitz hamar urte zituelarik umezurtz geratu ziren Fourier eta bere anai-arrebak. Udalak Joseph Pallais Auxerreko organu-jotzailearen tutoretzapean ezarri zuen, eta honek irakatsi omen zion idazten eta irakurtzen.
Auxerreko eskola beneditarrean hasi zituen ikasketak, eta bertako apaizen eskutik bortxaketak pairatu omen zituen, puntuak behar izateraino. Frantziako Iraultzan parte hartu zuen eta Robespierreren gainbeherari esker gillotinatik libratu zen. Goi Mailako Eskola Normalean sartu zen, non maisu bezala Joseph Louis Lagrange eta Pierre Simon Laplace izan zituen.
Napoleonen Egiptoko kanpainan parte hartu zuen 1798an eta konkistatutako lurraldean goi mailako postu diplomatiko bat eduki zuen. Frantziara itzultzean 1801ean, Napoleonen Isèreko prefektu izendatu zuen.
Zientzia akademia frantsesean sartu zen 1817an, eta bost urte beranduago matematika eta fisika arloetako idazkari nagusi izendatu zuten. Parisen zendu zen, 1830eko maiatzaren 16an.
Lanak
aldatuGrenoblen burutu zituen beroaren zabaltzeari buruzko esperimentuak, tenperaturaren eboluzioa serie trigonometrikoen bidez modelatzea ahalbidetu ziotenak. Lan hauek fenomeno fisikoen modelaketa matematikoa hobetu zuen eta termodinamikaren oinarria osatu zuten. Garatu zuen transformatua bere izena ere darama bere ohorez. Berotegi efektua zientifikoki justifikatzen lehena izan zen.
Ikus, gainera
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joseph Fourier |