John Kufuor
John Kofi Agyekum Kufuor (Kumasi, Urre Kosta, 1938ko abenduaren 8a) ghanatar politikaria da, Alderdi Abertzale Berriko (NPP) kidea; Ghanako Errepublikako presidentea izan zen 2001etik 2009ra.
Bizitza
aldatuDiputatua izan zen Bigarren Errepublikan (1969-1972), eta Hirugarren Errepublikan ere (1979-1981). Ministroa izan zen ere Kofi Abrefa Busiaren gobernuan. 1996ko presidentetzarako hauteskundeak galdu zituen Jerry John Rawlingsen aurka, baina 2000koetan nagusitu zitzaion John Atta Millsi.[1] 2004an berriz hautatu zuten.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Oposizioko hautagaiak irabazi ditu Ghanako hauteskundeak. Euskaldunon Egunkaria, 2000ko abenduak 31, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau Ghanako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |