Irabiako uharka
Irabiako uharka Iratiko oihanaren erdialdean dagoen urtegia da, Orbaizeta eta Otsagabia udalerrien lurretan kokatuta (Aezkoa eta Zaraitzuko mugan, beraz). Irati ibaiaren emaria udan kontrolatzeko erabiltzen da, ibai horrek duen zentral hidroelektriko kopuru handia dela-eta (8 zentral, 40 kilometroko luzeran).
Irabia | |
---|---|
Mota | aintzira |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°59′25″N 1°08′42″W / 42.99021°N 1.14507°W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Hustubidea | Irati ibaia |
1922an eraiki eta 1940-1942 tartean berriztu zuten, 40 metroko horma eraikiz.
Urtegiak 14 hektometro kubikoko edukiera du eta erabilera hidroelektriko soilerako da, ez ureztatzeko.
Itzulia
aldatu9 kilometro baino pixka bat gehiagoko ibilbidea da urtegiari buelta osoa emanda joaten dena, gora-behera txikiak dituena (ia 50 metro eskaseko desnibelarekin). Bide gehiena pistatik doa, eta 2.5 ordu inguruko iraupena du. Abiapuntura iristeko, urtegiaren parkinera alegia, Orbaizetatik 3 kilometrotara ateratzen den pista batetik joan behar da, beste 8 km direla aparkalekuraino.
Beste bidezidor bat abiatzen da leku beretik, "Los Paraísos" izena dauka eta 4.6 kilometroko luzera dauka (110 metroko desnibela).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu