Ibadan
Ibadan (joruberaz: Ìlú Ẹ̀bá-Ọ̀dàn, "sabana eta oihanaren arteko mugako hiria") Nigeriako hego-mendebaldeko hiria eta Oyo estatuko hiriburua da. Herrialdeko hirugarren hiri handiena da, Lagos eta Kanoren atzetik. Halaber, Afrikako zortzigarren hiririk handiena da. 2006an 1.338.659 biztanle zituen[1].
Ibadan Ìbàdàn Ibadan | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Nigeria |
Probintzia | Oyo estatua |
Jatorrizko izena | Ìbàdàn Ibadan |
Geografia | |
Koordenatuak | 7°23′47″N 3°55′00″E / 7.3964°N 3.9167°E |
Azalera | 828 km² |
Altuera | 200 |
Demografia | |
Biztanleria | 2.550.593 (2006) |
Dentsitatea | 828 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | 1829 |
Ordu eremua | UTC+01:00 |
Hiri senidetuak | Cleveland |
http://www.oyostate.gov.ng/ |
Historia
aldatuIbadanen sorrera misterioz inguraturik dago. Ahozko tradizioak dioenez, lehenbiziko biztanleak inguruko herrietatik egotzitako iheslariak izan ziren. Ondoren, joruba lurraldetik (gaur egun, Nigeriako mendebaldea) etorritako jendearekin hazi zen herria.
Idatzizko lehen aipamena 1829koa da, tribuen arteko borrokek eskualdea inarrosi zuten garaikoa. Urte horretan Ife, Ijebu eta Oyo erresumetako armadak Ibadanen kanpatu ziren, hiri modernoaren erdigunea eratuz. 1893an Britainiar Inperioaren menpean gelditu zen. 1901ean Lagosetik Ibadanerainoko burdinbidea eraiki zuten eta 1912an Kanoraino iritsi zen. Honi esker, hiriaren garrantzi ekonomikoa handitu zen[2].
Klima
aldatuIbadanek negu lehorreko sabanako klima du (Aw Köppen klima sailkapenaren arabera). Urtaro euritsua luzea da, martxotik urrira arte, eta tenperaturek ez dute aldaketa handirik urte osoan zehar. Urtaro lehorrean harmattan haizeak jotzen du.
Datu klimatikoak (Ibadan) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 37 | 39 | 38 | 38 | 35 | 33 | 31 | 31 | 36 | 33 | 34 | 35 | 39 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 33 | 34 | 34 | 33 | 32 | 29 | 28 | 27 | 29 | 30 | 32 | 33 | 31 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 21 | 22 | 23 | 23 | 22 | 22 | 21 | 21 | 22 | 22 | 22 | 21 | 22 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | 10 | 12 | 18 | 18 | 18 | 18 | 16 | 16 | 17 | 18 | 14 | 14 | 10 |
Euria (mm) | 8 | 23 | 76 | 125 | 145 | 163 | 132 | 74 | 170 | 152 | 43 | 10 | 1121 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 1 | 2 | 5 | 9 | 11 | 12 | 12 | 10 | 15 | 12 | 4 | 1 | 94 |
Eguzki orduak | 170 | 198 | 170 | 170 | 170 | 141 | 85 | 57 | 85 | 141 | 198 | 198 | 1783 |
Hezetasuna (%) | 76 | 71 | 75 | 78 | 82 | 86 | 88 | 88 | 86 | 84 | 80 | 76 | 81 |
Iturria: BBC Weather[3] |
Demografia
aldatuBiztanle gehienak joruba etniakoak dira.
Biografiak
aldatu- Sade Adu (1959-), egile abeslaria.
- Hugo Weaving (1960–), zinema eta antzerkiko ingeles-australiar aktore bat da.
- Mutiu Adepoju (1970-), futbol jokalaria.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
errolda
izeneko erreferentziarako - ↑ Ibadan Encyclopædia Britannica. Encyclopædia Britannica Online. Encyclopædia Britannica Inc., 2012. Web. 2012ko apirilak 29
- ↑ BBC Weather. (2012). Average Conditions: Ibadan, Nigeria. .
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Oyo estatuko webgune ofiziala