ISSN
International Standard Serial Number (Serie-argitalpenen Nazioarteko Zenbaki Normalizatua) edo ISSN periodikotasun zehatza duen argitalpenak identifikatzeko zortzi digituzko identifikatzailea da. Aldizkari, egunkari eta mota horrelako argitalpenak sailkatzeko erabiltzen dute liburutegi eta biltegiratze guneetan, eta askotan, bibliografia zerrendetan, liburuentzat ISBN (International Standard Book Number) erabiltzen den moduan.
Bere erabilera ISO 3297 arauak normalizatu zuen.
Egunkari, urtekako argitalpen (direktorioak, zerrendak, etab.), aldizkari zientifiko, aldizkari orokor, bilduma, webgune, datu-base, blog eta abarretarako eska dezake argitaratzaileak ISSNa[1][2].
Nola sortzen da eta nola idazten da
aldatuISSN Nazioarteko Zentroak (ingelesez, The International Centre for the registration of serial publications – CIEPS edo ISSN International Centre) gobernu arteko erakunde bat da, argitalpen seriatuak eta baliabide jarraituak, inprimatuak zein linean, edozein gaitan, identifikatzea eta deskribatzea kudeatzen duena nazioartean. 2023ko azaroan, kontinente guztietako 93 herrialdek bat egiten zuten CIEPS zentroarekin[3].
ISSNak zortzi zifra ditu (azkena kontrol-digitu bat da), eta ez du argitalpen seriatuaren identifikazioak besterik adierazten: ez du argitalpen-herrialdeak ez editoreak adierazten duten aurrezenbakirik. Nahitaez lotuta dago argitalpen seriatuaren izenburuarekin, eta titulua aldatzeak ISSN aldatzea ekar dezake. Izenburuak aldaketarik ez duen bitartean, ISSN mantendu egiten da, eta argitalpen seriatuaren faszikulu, bolumen edo iterazio bakoitzean inprimatu behar da[4].
ISSNa adierazteko beti ISSN akronimoa idazten da eta ondoren, lau digituko bi talde, gidoiaren bidez bereizita. Zortzigarren digitua, kontrol-digitua hain zuzen, 11. moduluko algoritmo baten arabera kalkulatzen du ISSN Nazioarteko Zentroak, aurreko 7 digituetan oinarrituta; zortzigarren kontrol-digitu hori “X��� bat izan daiteke, konputazioaren emaitza “10” bada, anbiguotasunik gerta ez dadin[1].
Formatu elektronikokoak
aldatuISSN bat eslei dakieke baliabide elektroniko guztiei: CD-Roms, DVD, web guneak, etab. Motaren arabera, baliabide horiek berariazko irizpideak bete behar dituzte.
Eduki bera duen serie bat komunikabide-mota batean baino gehiagotan argitaratzen denean, ISSN desberdin bat esleitzen zaio ingurune-mota bakoitzari[5]. Argitalpen bera hainbat komunikabidetan argitaratzen bada, adibidez, gero eta ohikoagoa den bertsio inprimatua eta web bertsioa, bertsio bakoitzean dagokion ISSN erakuts daiteke, eta horiek bereizteko erabil daitezkeen informazio-elementu gehigarriak aipatu. Adibidez:
ISSN 1562-6865 (Online)
ISSN 1063-7710 (Print)
edo:
Online argitalpena: ISSN 1562-6865
Inprimatutako argitalpena: ISSN 1063-7710
ISSN zentroak honela arautu ez duen harren, online aldizkari askotan, ISSNe akronimoa erabiltzen dute ISSN elektronikoa adierazteko. Gutxiagotan, e-ISSN idatzita ikusten da[6].
ISSN-L
aldatuHainbat mediotan (ISSN desberdinak) izanik ere, eduki bera duten serieko bertsio guztietarako identifikatzaile bakarra izateko, ISSN-L sortu zen[2], ISO 3297:2007 arauan definitzen den bezala[7].
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «What is an ISSN? | ISSN» www.issn.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
- ↑ a b (Frantsesez) «ISSN - Mode d'emploi» BnF - Site institutionnel (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
- ↑ «The International Centre for the registration of serial publications – CIEPS | ISSN» www.issn.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «¿Qué es el ISSN? | Biblioteca Nacional de España» www.bne.es (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).
- ↑ «The ISSN for electronic media | ISSN» www.issn.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).
- ↑ «El e-ISSN se convierte en una mención obligatoria según la nueva lista de características de calidad editorial de Latindex | ISSN» www.issn.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
- ↑ «El ISSN-L para las publicaciones editadas en múltiples soportes | ISSN» www.issn.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).