Hugo III.a Ziprekoa
Hugo III.a Ziprekoa (frantsesez: Hugues; c. 1235 – Tiro, 1284ko martxoaren 24a) Hugo Antiokia-Lusignangoa eta Handia ere deitua, Zipreko erregea 1267tik eta Jerusalemgo erregea 1268tik izan zen.
Hugo III.a Ziprekoa | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1267 - 1284 ← Hugo II.a Ziprekoa - Joan I.a Ziprekoa →
1264 - 1268 ← Elisabet Lusignangoa
1261 - 1267 ← Plaisance Antiokiakoa | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Antiokia Oronteskoa, 1235 | ||||||
Herrialdea | Zipreko Erresuma | ||||||
Heriotza | Tiro, 1284ko martxoaren 24a (48/49 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Selimiye meskita (Nikosia) | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Henry of Antioch | ||||||
Ama | Elisabet Lusignangoa | ||||||
Ezkontidea(k) | Isabella of Ibelin, Queen of Cyprus and Jerusalem (en) | ||||||
Seme-alabak | |||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||
Leinua | House of Lusignan (en) Ramnulfids (en) | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | monarka | ||||||
Zerbitzu militarra | |||||||
Parte hartutako gatazkak | Bederatzigarren Gurutzada |
Elisabet Ziprekoa eta Henrike Antiokiakoaren semea izan zen. Elisabet Ibelingoarekin ezkondu zen.
Erregeorde izan zen Hugo II.a Ziprekoa eta Konrado III.a Jerusalemgoa erregeen adin-gutxiengoetan. Bi erregeak hil ondoren, Zipreko eta Jerusalemgo tronuetara igotzea lortu zuen, Hugo Briennekoa lehengusuaren aurka.
Erregearen egoitza Jerusalemen berriro ezartzea lortu zuen, eta basailuen gaineko errege-agintea berrezartzen eta mamelukoen aurrean lurraldea galtzea saihesten saiatu zen. Hala ere, Veneziako merkatarien eta Tenpluko zaldunen etsaitasunari aurre egin behar izan zion.
Maria Antiokiakoak erronka bota zion Hugok Jerusalemgo tronurako zuen eskubideari, eta 1277an Karlos I.a Anjoukoari saldu zizkion eskubide horiek. Karlosek Akre kendu zion veneziarren eta tenplarioen laguntzarekin, eta Hugo Tirora erretiratu zen.