Hititera
Hititera[1] (nešili, euskaraz "Nešako hizkuntza") hititen hizkuntza hila da. Badaude K.a. XVI. eta K.a. XIII. mende arteko idazkun kuneiformeak, baina lehenagotik lekukotzen dela esan dezakegu, K.a. XX. mendetik akadieran hititerazko maileguak eta pertsona-izenak lekukotzen direlako.
Hititera | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Hitita Inperioa |
Eskualdea | Anatolia |
UNESCO sailkapena | 6: galdua |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak Anatolian (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | SOV hizkuntza |
Genero gramatikalak | genero neutroa eta genero komuna |
Kasu gramatikalak | nominatiboa, genitiboa, akusatiboa, datiboa, bokatiboa, ablatiboa, lokatiboa eta instrumentala |
Alfabetoa | Hittite cuneiform (en) eta Idazkera kuneiformea |
Aurrekaria | Hattic (en) |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-2 | hit |
ISO 639-3 | hit |
Glottolog | hitt1242 |
IETF | hit |
Jadanik Brontze Aroaren amaieran, hititera luviterak ordezkatua izan zen eta K.a. XIII. mendean hititen hiriburua zen Hattusan ez zen hizkuntza nagusia.[2] Inperioaren desagertzearekin batera hizkuntza ere galdu zen. Edonola ere, hititera indoeuropar hizkuntzarik zaharrena da, hau da, indoeuroperaren lekukotasun zaharrenak hititerarenak dira.
Erreferentziak
aldatu- ↑ 47. araua - Hizkuntza hilak eta klasikoak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-23).
- ↑ Yakubovich, Ilya. (2010). Sociolinguistics of the Luwian Language. Leiden: Brill, 307 or..
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |