Hidrogeno kloruro

HCl formulako azido sendoa; gas kolorge, itogarri eta oso toxikoa da. Uretan, alkoholetan eta eterrean disolbatzen da. Prozesu kimiko ugaritan erabiltzen da, adibidez, polimerizazioan, isomerizazioan, alkilazioan, klorazioan eta nitrazioan.

Hidrogeno kloruroa konposatu ez-organikoa da, HCl formula duena. Hortaz hidrogeno-haluroetako bat da. Giro-tenperaturan gas kolorgea da, baina atmosferako ur-lurrunekin harremanetan jartzean azido klorhidrikoa eratzen du[1]. Bi biek, azidoak eta gasak, garrantzia handia dute industrian eta teknologian. Azidoari ere HCl formula esleitzen zaio.

Hidrogeno kloruro
Formula kimikoaHCl
SMILES kanonikoa2D eredua
MolView3D eredua
Konposizioahidrogeno eta kloro
Azido konjokatuachloronium ion (en) Itzuli
Base konjokatuachloride ion (en) Itzuli
Motahydrogen halide (en) Itzuli eta monoprotic acid (en) Itzuli
Ezaugarriak
Soinuaren abiadura296 m/s (0 °C, gas)
Disolbagarritasuna67 g/100 g (ur, 30 °C)
Fusio-puntua−114 °C
Irakite-puntua−85 °C (760 Torr)
Entropia molar estandarra186,9 J/(mol K)
Lurrun-presioa40,5 atm (20 °C)
Masa molekularra35,976677 Da
Erabilera
ElkarrekintzaPolycystin 2 like 1, transient receptor potential cation channel (en) Itzuli
Arriskuak
NFPA 704
0
3
1
Esposizioaren goiko muga7 mg/m³ (Ameriketako Estatu Batuak)
IDLH74,5 mg/m³
Eragin dezakehydrogen chloride exposure (en) Itzuli
Identifikatzaileak
InChlKeyVEXZGXHMUGYJMC-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia7647-01-0
ChemSpider307
PubChem18348331 eta 313
Reaxys1098214
Gmelin17883
ChEBI322
ChEMBLCHEMBL1231821
NBE zenbakia1050
RTECS zenbakiaMW4025000
ZVG1050
DSSTox zenbakiaMW4025000
EC zenbakia231-595-7
ECHA100.028.723
CosIng34321
Human Metabolome DatabaseHMDB0002306
KNApSAcKC00050466
UNII7HP60U6HMM eta QTT17582CB
KEGGD02057

Erreakzioak

aldatu

Hidrogeno kloruroa molekula diatomikoa da non hidrogeno atomo bat (H) eta kloro atomo bat (Cl) lotura kobalente polarrez lotzen diren. Kloroa hidrogenoa baino askoz ere elektronegatiboagoa izateak bihurtzen du lotura polar. Ondorioz, molekula momentu dipolar handia du, karga partzial negatiboa kloroan kokaturik eta positiboa hidrogenoan. Horrek HCla uretan eta beste disolbatzaile polarretan oso disolbagarria egiten du[2].

Ura (H2O) HCla harremanetan jartzean konbinatu egiten dira hidronio katioia (H3O+) eta kloruro anioa (Cl-) sortuaz erreakzio itzulgarri bati jarraituz. Dena dela, HCla ia osorik ionizatzen da[3].

HCl + H2O → H3O++ Cl

Disoluzioa, zeinek azido klorhidriko izena hartzen duen, azido sendoa da.

Urik ez dagoenean ere hidrogeno kloruroak azido moduan jokatzen du. Adibidez, katalizatzaile azido moduan usatzen da ingurune anhidroa beharrezkoa den erreakzio kimikoetan.

HCl + CH3OH → CH3O+H2+ Cl

Produkzioa

aldatu

Hidrogeno kloruro oso purua lortzeko kloroa eta hidrogenoa zuzenean erreakzionarazten dira.

Cl2 + H2 →2 HCl

Erreakzioa oso exotermikoa da. Normalean sintetizatzen den gasa ur desionizatuan disoltzatzen da, oso purua den azido klorhidrikoa lortuaz.

Sintesi organiko askotan hidrogeno kloruroa albo-produktua izaten da, adibidez hidrokarburoen klorazioan.

R−H + Cl2 → R−Cl + HCl
Laborategian beste prozesu batzuk erabiltzen dira hala nola sodio kloruroaren eta azido sulfurikoaren arteko bi urratsetako erreakzioa[4].
1- NaCl + H2SO4 → NaHSO4+ HCl
2- NaCl + NaHSO4 → HCl + Na2SO4

Fosforo(V) kloruroak ur hotzez tratatzean HCla ematen du.

PCl5 + H2O → POCl3+ 2 HCl

Erabilera

aldatu

Hidrogeno kloruro gehiena azido klorhidrikoa lortzeko sintetizatzen da[5]. Hala ere, erreaktibo inportantea da hainbat prozesu kimikotan:

Erdieroaleen industrian erdieroaleen kristalak grabatzeko edo silizioa purutzeko erabiltzen da.

Toxikotasuna

aldatu

Gorputzeko ehunen urarekin harremanetan hastean HClak azido klorhidriko bihurtzen da eta hau oso korrosiboa da. Lurrunak inhaltzeak sudurrari, eztarriari eta goiko arnas-aparatuari eragiten die eta eztula, hanturak eta edemak sor ditzake. Azalarekiko kontaktuak jartzea gorritasuna, mina eta erredura kimikoak eragiten ditu. Antzekoa begiak ukitzen baditu.

Erreferentziak

aldatu
  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-06).
  2. Ouellette, Robert J., 1938-. Principles of organic chemistry. ISBN 978-0-12-802634-2. PMC 903531524. (Noiz kontsultatua: 2021-01-06).
  3. CRC handbook of chemistry and physics, 2000-2001. (81st ed. argitaraldia) CRC Press 2000 ISBN 0-8493-0481-4. PMC 44440496. (Noiz kontsultatua: 2021-01-06).
  4. Arnáiz, Francisco J.. (1995-12-01). «A Convenient Way to Generate Hydrogen Chloride in the Freshman Lab» Journal of Chemical Education 72 (12): 1139.  doi:10.1021/ed072p1139. ISSN 0021-9584. (Noiz kontsultatua: 2021-01-06).
  5. Ullmann's encyclopedia of industrial chemistry. (Sixth edition. argitaraldia) ISBN 978-3-527-30673-2. PMC 751968805. (Noiz kontsultatua: 2021-01-06).

Kanpo estekak

aldatu