Hermilio Oloritz
- Artikulu hau historialariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Oloritz (argipena)».
Hermilio Oloritz Azparren (Iruñea, 1854 – 1919ko maiatzaren 5a) idazle, historialari eta politikari nafarra zen, "Cartilla Foral" (1894) manifestuaren egilea, Gamazada garaietan idatzi zuen. Gainera, Nafarroarako ereserki bat proposatu eta 1910an Nafarroako banderaren sortzaileetako bat izan zen.
Hermilio Oloritz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1854 |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Iruñea, 1919ko maiatzaren 5a (64/65 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, historialaria eta politikaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Nafarroako Euskara Elkargoa |
Ekintza politikoa
aldatuNahiz inoiz ez zen inongo alderdien kidea izan, Nafarroako Euskara Elkargoan hartu zuen parte. Bere idazlan politiko nagusia 1894ko Cartilla Foral izenekoa zen. Honek bere ideologia azaldu zuen galdera-erantzunen bitartez:
« | "*No comprendo, ¿cómo podía ser independiente (Navarra), formando parte de España?
|
» |
Oloriz eta bera bezalako foruzaleen aburuz, 1841an estatuak Nafarroarekin 1512an eginiko ituna hautsi zuenez, Nafarroak 1512 baino lehenengo statusa berreskuratzeko eskubidea zuen.
Bere garaikidea zen Sabin Aranak era bereko proposamenak egiten zituen, hala ere, Aranaren proposamenek Bizkaia zuten begipuntuaren xedea (Euskal Konfederazioa kontuan hartuta, noski). Politikoki Arturo Kanpion edo Aranak begirunea zioten Olorizi. Era berean, politikoari baino idazleari Zorrilla, Campoamor edo Menéndez Pelayok.
Nafarroarako ereserkia
aldatu1894an "Cartilla Foral" manifestuan honako ereserki proposatu zuen:
« | "Blandid los aceros / a Dios invocad / que vivan los Fueros / navarros gritad / Navarra, patria de héroes, / Tú que supiste ser / en tus empresas fuerte / y a tus deberes fiel / no sufras la coyunda / de vergonzosa ley / ni gimas como esclava / cuando eras Reina ayer. / Blandid los aceros / a Dios invocad / que vivan los Fueros / navarros gritad / Morir es mejor que / humillar en el polvo la frente / perdido el honor." | » |
Hala ere, ez zen ereserki ofiziala bihurtu, baizik eta Nafarroako Gorteen Ereserkia
Lanak
aldatu- "Romancero de Navarra" (1876)
- "En manos del extranjero" (1878)
- "Fundamento y defensa de los Fueros" (1880)
- "Navas de Tolosa" (1882)
- "Roncesvalles" (1882)
- "Calahorra" (1883)
- "Laureles y Siemprevivas" (1883).
- "Aula de Dios"
- "Resumen histórico del antiguo Reino de Navarra" (1887)
- "Cartilla Foral" (1894)
- "La cuestión foral" (1895)
- "Ecos de mi Patria" (1900)
- "Ligeras notas biográficas de algunos varones ilustres del Reino de Navarra" (1904)
- "Navarra en la guerra de la Independencia" (1910)
- "Breves nociones geográficas del Reino de Navarra"
- "Nueva biografía del Doctor Navarro D. Martín de Aspilcueta" (1918).
Bibliografia
aldatu- Nieva Zardoya, José Luis (2012): Hermilio de Oloriz o la Navarra olvidada, Lankidetzan, 59, Eusko Ikaskuntza.