Hermafroditismo edo hermafrodismoa ugal-organo arra eta emea dituen izaki bizidunaren ezaugarria da, eta beraz bi motetako gametoak sortzeko gai dena.[1] Gametoak sortzeko gaitasunik ez duten izaki bizidunei ere definizio hau aplikatzen zaie, zenbait kasutan.

Hermes/Merkurioren ikurra, hermafroditismoaren sinboloetako bat.

Nahiz eta izaki hermadrofitetan bi motatako gametoak izan, normalean ez dute euren burua ernaltzen. Orokorrean kide batekin elkartu eta elkar ernaltzen dute, biak arra eta emea izanez. Hala ere, nagusiak direnean sexu batekin edo bestearekin bakarrik ernaltzen diren denboraldiak izan ahal dute.[1] Arrain batzuen kasuan bizi erdian sexu bat izan dezakete, ernaldu eta gero beste sexura aldatu.[2] Zenbait espezietan ingurune baldintzek eragiten dute sexu bat edo beste izatea, eta batzutean populazioaren ezaugarriek ere bai (zenbait arrainek inguruan maiztasun gutxiagoz agertzen den sexua hartzen dute, ugalketa aukerak handitzeko).[3]

Teniak dira euren burua ernal dezaketen izaki bizidun bakarrak, gainerako hermafrotida guztiek beste norbait behar dute. Landareetan ere antzera gertatzen da, landare batzuek bi gameto-motak dituzte, hala ere bi sexuak ez dira aldi berean helduarora iristen beraz, ernalketa gertatu ahal izateko ernalketa polinizazio bidez egin behar da, landare fanerogamo deituak.

Gizakietan nahiko arraroa da benetako hermafroditismoa (pertsona batek barrabilak eta obulutegiak edukitzea). Kasu horretan, pertsonaren kanpoko ernal-organoak maskulinoak dira, baina gonadak eta zelularen ezaugarri kromosomatikoak femeninoak.

Hermafrodita izena greziar mitologiako Hermafrodita pertsonaiatik dator, Hermes eta Afrodita guraso zituena eta gizonezko eta emakumezkoen ezaugarriak zituena.

Hermafroditismoaren norainokoa

aldatu

Hermafroditismoa bikotea aurkitzeko arazoak duten animalietan, bai habitata dela eta, bai populazio txikiagatik, bai isolamenduagatik edota euren translazio motelagatik, estrategikoa da. Izango zuten arazoa espezializazio falta izango zen, beraz ugalketari dagokionez efizientzia gutxiago izango zuten.[4]

Esaten da hermafrofitak ez direla funtzionalak, nahiz eta gertatu ahal izan, arraroa baita (gehienbat animalietan) autoernalketa gertatzea, eta espezie gutxi batzuetan bakarrik gertatzen baita.[4]

Espezieak

aldatu

Hermafroditismo maiz topa daiteke loreak dituzten landareetan. Animalietan hermafroditismoa ernalketa modura ornogabeetan izaten da, adibidez: barraskiloetan, lur-zizareetan eta itsas izarretan; baita hainbat arrainetan ere.[2]

 
Barrazkiloak ernaltzen

Artropodoetan

aldatu

Antropodoetan, sinbionte intrazelularrak direla eta, belaunaldiz belaunaldi igaroz, arren ugalketa sistema kutsatu ahal dute feminizazio bat gauzatuz. Kasu batzuetan feminizazioa ez da guztiz gauzatzen eta fenotipo intersexualak agertzen dira.

Ikerketek azaldu dute eme batzuk genotipikoki arrak zirela, beraz sexu zehaztapena sinbionteak erabakitzen du eta ez kromosomak. Hainbat bakteria, Wolbachia, Paramixidia edota Microspiridia modukoak endosinbionte feminizatzaileak izan ahal dira.

Bakteria sinbionte hauek direla eta hormona arrak sortzen dituen glandula oztopatzen da, genetikoki arrak direnetan fenotipo emea sortuz. Hala ere, oztopatze hau ez bada guztiz osatzen intersexualak bilakatzen dira.[5]

Beste irudikapen batzuk

aldatu

Dimorfismo berezi batzuk hermafroditismo bat direla pentsatu daiteke, nahiz eta ez izan. Honen adibidea ekinodermoen parasito diren barraskiloetan topa daiteke; parasito arra (oso txikia) emearen barnean topa daiteke.[4]

Barnekaldean sexu baten ugal organoak eta kanpokaldean beste sexuaren ugal organoak dituzten izaki bizidunak seudohermafrodita terminoarekin izendatzen dira.

Hermafrodita sekuentzialak ere existitzen dira, azken hauek bere bizitzan zehar sexuz aldatzen direnak dira, lupia eta serranidoen kasuak izango lirateke adibide garbiena.[2][6]

Hermafroditismo eta gizakia

aldatu

Gizakien artean hainbat kasu daude hermafroditismoaren antzekoak direnak, eta pseudohermafroditismo terminoa aplikatu zaienak ezin direlako ez sexu batekin ez bestearekin ugaldu. Klinefelterren sindromea, XXY kromosomak edukitzea alegia, ginekomastia (ugatz handiak), kriptokidia, azoospermia (espermatozoideen produkzio eskaza) edo mikrozakila moduko ezaugarrien bidez antzeman ahal da, baina ezin daitake erraztasunez intersexualitate modura definitu.[7][8]

Benetako hermafroditismo termino klinikoa bi sexuetako ehunak proportzio desberdinetan dituzten gonadei aplikatzen zaie, kasu batzuetan folikulu obarikoak eta tubulu seminiferoak baitituzte gonada berean (ovotestisa). Hala ere, ez da gizakian obuluak eta espermatozoideak aldi berean produzitzen diren ebidentziarik, normalean bietako bat ez delako ondo garatzen. Kasu guztiak egoera patologikoak dira.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Ingelesez) «Definition of HERMAPHRODITE» www.merriam-webster.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
  2. a b c «Como se reproducen los Peces» web.archive.org 2011-11-21 (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
  3. Lexartza Artza, Irantzu. (2004). Sexuen arteko mugan. Elhuyar aldizkaria.
  4. a b c «MundoBiología » Sexo fácil: Animales hermafroditas» web.archive.org 2012-01-25 (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
  5. (Gaztelaniaz) Majerus, Michael E. N.. (1999). Evolución y Filogenia de Arthropada. , 777-806 or..
  6. «Hermafroditismo Secuencial | Ciencia101.com» web.archive.org 2010-01-10 (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
  7. «Klinefelter Syndrome | Intersex Society of North America» isna.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
  8. «Diagnóstico y manifestaciones» web.archive.org 2011-07-19 (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).

Kanpo estekak

aldatu