Helsinki

Helsinkiko armarria
Armarria
Berezko izena Helsingfors stad (suedieraz)
Helsingin kaupunki (finlandieraz)
Herrialdea
Eskualdea
Azpieskualdea
 Finlandia
Nilandia
Helsinki
Alkatea Jan Vapaavuori
Sorrera 1550
Helsinki Finlandiako mapan
Koordenatuak 60°10′15″N 24°56′15″E / 60.17083°N 24.93750°E / 60.17083; 24.93750
Azalera
- Ur-azalera
715,55 km² [1]
501,89 km² (%70,1)
Biztanleria
Dentsitatea
Lehen hizkuntza
- Finlandiera
- Suediera
- Besteak
585.693 (2010.07.31) [2]
2.741 bizt/km²
(2009) [3]
% 83,7 (ofiziala)
% 6,0 (ofiziala)
% 10,3
Webgune ofiziala (Finlandieraz) (Ingelesez)
(Suedieraz)

Helsinki (finlandieraz Helsinki, suedieraz Helsingfors) Finlandiako hiriburu ofiziala da. Nilandia izeneko eskualdean dago, herrialdeko hegoaldean.

Helsinki

Herrialdeko hiririk populatuena da, eta 562.570 biztanle dauzka (3049.7 biz./km²). Metropolitar guneak ere barne hartzen ditu Espoo, Vantaa eta Kauniainen udalerriak, guztira ia milioi bat biztanle jasoz (2006).

Etimologia

aldatu

Teoria batek dio Hälsingland herriko suediarrak iritsi zirela bertara eta hortik datorrela izena, baina gaur egun zalantza ugari sortzen ditu. Suedierazko helsing hitzak (gaur egun hals) "ibia" (ibaiaren pasabide naturala) esan nahi zuen, hortik etorriko zen Helsinki izena. Suedierazko Helsing Fors-en fors hitza ur-lasterra da.

1819tik aurrera Helsinki izena agertzen da finlandierazko agiri guztietan.

Geografia

aldatu

Finlandiako golkoaren iparraldeko ertzean kokaturik dago Helsinki. Hiriaren muina Vironniemi penintsularen muturrean kokaturik dago eta penintsula hau 315 uhartek inguratzen dute. Uharte handienak Seurasaari, Vallisaari, Lauttasaari eta Korkeasaari dira. Aipagarriak dira Suomenlinna (Sveaborg/Suomenlinna gotorlekua dagoen uhartedia), Santahamina uharte militarra eta aisialdirako erabiltzen den Pihlajasaari.

Itsaso Baltikoaren kostaldean dago kokatuta eta harreman estu historikoak ditu bereziki inguruko hiru hiri hauekin: Stockholm (Suedia), 400 kilometrotara dagoena mendebalderantz; San Petersburgo (Errusia) 300 kilometrotara dagoena ekialderantz eta Tallinn (Estonia) 80 kilometrotara dagoena hegoalderantz.

Historia

aldatu

Sorrera

aldatu

Hiria Gustavo I.a Suediakoak sortu zuen 1550 urtean Finlandiako golkoaren beste aldean zegoen Reval Hansa hiriari (gaur egun Tallinn) aurre egiteko helburuarekin. Pobreziaren, gerren eta izurriteen eraginez ordea herri txikia izaten jarraitu zuen. 1710eko izurri bubonikoak esate baterako helsinkitar gehienak hil zituen[4].

XVIII mendea

aldatu

XVIII. mendean Suediarren eta Errusiarren eskutan egon zen txandaka. 1713an Errusiak eskratu zuen, 1721ean Suediak berreskuratu, eta 1742an berriz ere errusiarrek hartu zuten baina urtebeterako baino ez. Berriz ere suediarrek eskuratu zutenerako hiria nahiko kaltetuta zegoen eta Helsinki berreraikitzea erabaki zuten. Carl Ludvig Engel alemaniar arkitektoak hartu zuen hiri berria diseinatzeko ardura. Honek estilo neoklasikoa eman zion.

XIX mendea

aldatu

1809an Errusiaren esku gelditu zen, Sveaborg gotorlekua setiatu eta hiriaren zati handi bat suntsitu ondoren. Errusiak Finlandiako Dukerri Handia eratu zuen 1812an Alexandro I.a Errusiakoak hiriburutza Turkutik Helsinkira pasa zuen[5], Errusiatik gertuago egonik kontrolatzen errazagoa zelako. 1827an Turku sute handi batek erre zuen eta ordurarteko unibertsitate bakarra zen Turkuko Errege Akademia Helsinkira lekualdatu eta Helsinkiko Unibertsitatea bihurtu zen.

XX mendea

aldatu

1917an Finlandiak independentzia lortu zuen eta Helsinkik jarraitu zuen hiriburua izaten. 1952an Olinpiar Jokoak antolatu zituen eta honek mundu mailan ezagun bihurtu zuen. 1960ko hamarkadan Finlandiaren populazioa nabarmen igo zen baina Helsinkin etxebizitza faltarengatik biztanleriak behera egin zuen[6], asko ondoko hirietara alde egin baitzuten, Espoo eta Vantaa-ra bereziki.

Demografia

aldatu

Bilakaera

aldatu
Urtea 1810 1830 1850 1880 1900 1925 1960 2001 2010
Populazioa 1.070 11.100 20.700 43.300 93.600 209.800 425.000 559.718 585.693

Hizkuntza

aldatu

Finlandiera da hizkuntza nagusia, % 81,9ren ama hizkuntza baita (2013). Suediera hiztunak % 5,9 dira eta Errusiera hiztunak % 2,5[7].

Inmigrazioa

aldatu

Helsinki da Finlandiarako inmigrazioaren atea. Hirian 140 nazionalitate zerrendatu dira, gehienak europarrak baina asia eta afrikatik etorritakoak ere badira[8]. Kopuruaren arabera honako hauek dira inmigranteen nazionalitate nagusiak: suediarrak, errusiarrak, estoniarrak, somaliarrak, txinatarrak, irakiarrak, espainiarrak, alemaniarrak, frantziarrak, vietnamdarrak eta turkiarrak. Horiek guztiek hiriaren populazioaren % 8 hartzen dute.

      Datu klimatikoak (Helsinki (Kaisaniemi))      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 8.5 11.8 15.1 21.9 27.6 30.9 33.1 31.2 26.2 19.4 11.6 10.0 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) −1.3 −1.9 1.6 7.6 14.4 18.5 21.5 19.8 14.6 9.0 3.7 0.5 9.0
Batez besteko tenperatura (ºC) -3.9 -4.7 -1.3 3.9 10.2 14.6 17.8 16.3 11.5 6.6 1.6 -2.0 5.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −6.5 −7.4 −4.1 0.8 6.3 10.9 14.2 13.1 8.7 4.3 −0.6 −4.5 2.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −34.3 −31.5 −24.5 −16.3 −4.8 0.7 5.4 2.8 −4.5 −11.6 −18.6 −29.5 −34.3
Pilatutako prezipitazioa (mm) 52 36 38 32 37 57 63 80 56 76 70 58 655
Eguzki orduak 38 70 138 194 284 297 291 238 150 93 36 29 1858
Iturria: [9]

Administrazioa

aldatu

Helsinikiko Udal Batza da hiriko administrazio buru gorena. Bertan hartzen dira erabaki nagusiak hirigintza, hezkuntza, sasuna eta garraio publikoari dagokionean, besteak beste. 85 zinegotzi ditu eta alderdi politiko nagusiak Koalizio Nazionala (23), Berdeak (19) eta Sozialdemokratak (15) dira[10].

Helsinkiko Udalbatza[11]
Alderdia Eserlekuak +/- Ehunekoa  
-- Koalizio Nazionala 25   2 % 28,3
-- Liga Berdea 21   2 % 24,1
-- Alderdi Sozial-Demokrata 12   3 % 13,8
-- Ezker Elkartasuna 10   1 % 11,2
-- Suediar Alderdi Popularra 5   0 % 5,8
-- Benetako Finlandiarrak1 4   2 % 6,71
-- Zentroko Alderdia 2   1 % 2,8
-- Erreforma Urdina1 2   2 % 6,71
-- Alderdi Kristau-Demokrata 2   0 % 2,8
-- Alderdi Feminista 1   1 % 1,5
-- Alderdi Pirata 1   1 % 0,9

Ekonomia

aldatu

Finlandiaren Barne Produktu Gordinaren heren bat Helsinkik ekoizten du. Herrialdeko 100 konpainia handienetatik 83-k Helsinkin dute egoitza.

Hezkuntza

aldatu

Bost Unibertsitate daude Helsikin; Helsinkiko Unibertsitatea, Aalto Unibertsitatea, Hanken Ekonomia Fakultatea, Helsinkiko Arte Unibertsitatea eta Defentsa Nzionalaren Unibertsitatea. Zientzia aplikatuen beste bost Unibertsitate ere badaude hirian.

Kultura

aldatu

Museoak

aldatu

Finlandiako Museo Nazionala herrialdeko museo handiena da. Finlandiaren historia erakusten du aurrehistoriatik hasi eta XXI menderarte. Gaztelu erromantiko batean kokaturik dago. Helsinki Hiriko Museoak hiriaren 500 urteko historia erakusten du. Helsinkiko Unibertsitateak berak ere baditu hainbat museo, tartean Finlandiako Historia Naturalaren Museoa.

Galeria Nazional Finlandiarrak hiru arte museo hartzen ditu bere baitan: Ateneum (Finlandiako arte klasikoa), Sinebrychoff (Europako arte klasikoa) eta Kiasma (arte modernoa).

Antzokiak

aldatu

Hiru antzoki nagusi daude Helsinkin:

  • Antzoki Nazional Finlandiarra,
  • Helsinki Hiriko Antzokia,
  • Antzoki Suediarra.

Musika

aldatu

Musika entzuteko areto nagusiak Helsinkiko Musika Zentroa, Finlandiako Opera nazionala eta Finlandiako kontzertu aretoa dira. Ekitaldi handiak egiteko Hartwall Areena eta Helsinkiko Izotz Aretoa erabiltzen dira.

Jaialdiak

aldatu

Abuzturo Helsinkiko Jaialdia ospatzen da[12]. Famatua da jaialdi honetako "Arteen Gaua". Vappu izena du Helsinkin egiten den ikasle eta langileen ihauteriak. Zinema Jaialdiak ere ugari dira hirian, baina formato txikikoak izan ohi dira gehienak.

Kirolak

aldatu

Munduko eta Europako hainbat txapelketa antolatu izan dira Helsinkin, baina denetan garrantzitsuena 1952ko Udako Olinpiar Jokoak izan ziren.

Futbolari dagokionez HJK taldea da Finlandiako futbol taldeen artean palmares onena duena. 28 liga eta 13 kopa irabazi ditu besteak beste. IFK Helsingfors taldeak ere zazpi liga irabazi zituen 1930 eta 1961 artean.

Izotz-hockeyak ere jarraitzaile ugari ditu. IFK Helsingfors taldeak 14 liga irabazi ditu, hiriko beste taldea Jokerit da eta honek ere 5 liga baditu. Bandy taldeak ere badaude eta 1957an Munduko Bandy Txapelketa antolatu zen[13].

Ondasun nabarmenak

aldatu

Carl Ludvig Engel arkitektoak hiriaren erdigunea Senatuaren enparantza ezarri zuen. Gaur egun bere hiru ertzetan Gobernuaren jauregia, Helsinkiko Unibertsitatea eta Helsinkiko katedral erraldoia daude eta hegoaldeko ertza libre dauka. Katedralaren kolore zuri deigarriarengatik "Iparraldeko hiri zuria" ezizena hartu zuen Helsinkik.

Suomenlinna gotorlekua Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk 1991 urtean, XVIII. mendeko europar arkitektura militarraren erakusgarria delako

XXI. mende arte ez zen etxeorratzik eraikitzeko baimenik eman baina gaur egun jadanik onartua dago eta hurrengo urteetan hainbat gehiago eraikiko dira.

Iruditegia

aldatu

Helsinkiar ospetsuak

aldatu

Hiri senidetuak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Maanmittauslaitos
  2. Väestorekisterikeskus 2010.07.31
  3. Väestorekisterikeskus[Betiko hautsitako esteka] 2009
  4. Ruttopuisto - Plague Park. 2008-04-11 (Noiz kontsultatua: 2017-11-24).
  5. (Ingelesez) 8 April 1812 Emperor Alexander I promotes Helsinki to the capital of the Grand Duchy. | Helsinki 200 years as capital. (Noiz kontsultatua: 2017-11-24).
  6. (Ingelesez) Butzin, Bernhard. (1978-01-01). «Helsinki —aspects of urban development and planning» GeoJournal 2 (1): 11–26.  doi:10.1007/BF00212573. ISSN 0343-2521. (Noiz kontsultatua: 2017-11-24).
  7. (Ingelesez) General information on Helsinki. (Noiz kontsultatua: 2017-11-24).
  8. Atzerritarrak Helsinkin. .
  9. http://en.ilmatieteenlaitos.fi/normal-period-1981-2010 Finlandiako Meteorologia Institutoa.
  10. Helsingin vaalipiiri - Tulospalvelu - Kuntavaalit 2012 - Vaalikone.fi. 2013-01-01 (Noiz kontsultatua: 2017-11-24).
  11. "Vaalien tulokset 2017". Tulospalvelu. 2019.01.05
  12. (Ingelesez) Helsinki Festival | Finland Festivals. (Noiz kontsultatua: 2017-11-24).
  13. info. (Noiz kontsultatua: 2017-11-24).

Kanpo estekak

aldatu