Hashing

Balio-multzo handi bat balio-multzo txikiagoa bihurtzen duen funtzio matematikoa. Hash funtzio berak emaitza desberdina ematen badu, horrek esan nahi du sarrerako datuak ere desberdinak direla.

Hashing informatika arloan, hash algoritmoa edo funtzioa erabiliz probabilitatearen bidez datu (mezu) bat identifikatzeko edo laburtzeko prozedura bat da.

Hash funtzioa informazio multzo handia identifikatzeko funtzio matematikoa da, bere emaitza originala baino multzo txikiago da.

Hashing funtzioaren propietate nagusi bat zera da: hash funtzioen emaitza bi desberdinak badira funtzio bera erabiliz, orduan sarrerako datuak ere desberdinak dira. Alderantzizkoa ezin da bermatu, hau da, nahiz eta sarrerako datuak desberdinak izan emaitza desberdina dela, zeren eta funtzioaren emaitzen multzoa mugatua da eta talkak eman daitezke, oso zaila suerta daitekeen arren.

Aplikazioak

aldatu

Kriptografian, sinadura digitalean, elkartze-array-etan, audio fitxategiak alderatzeko eta datu prozesaketan besteak beste. Hash funtzio on bat hash talka gutxi sortzen duena da. Segurtasun informatikoarekin zerikusia duten sistemek hash funtzioak edo taulak erabiltzen dituzte.

Hash funtzio adibidea

aldatu

Erraz ulertzeko hash funtzioa, adibide bat azalduko dugu.

F(x) = x mod 1021

Funtzio hau (mod edo modulua) zenbaki baten hondarra lortzeko eragiketa da. Honela funtzioak -F(x)- 0 eta 1020 zenbaki osoak emango ditu eta ausazkoak, zeinak sarrerako zenbakiekin lotzen diren. Ohartu nola 1021 zenbaki lehena den, kriptografian zenbaki lehenak maiz erabiltzen dira haiekin oinarritutako algoritmoak askatzeko.

Ikus,Gainera

aldatu


Kanpo estekak

aldatu