Hannah Montana: The Movie

Hannah Montana: The Movie Hannah Montana telesailaren egokitzapen zinematografikoa da, 2009an Ameriketako Estatu Batuetan egindakoa. Filmazioa 2008ko apirilean hasi zen eta parte handi bat Tennesseen grabatu zen. Filmak 155 545 279 dolar bildu zituen guztira.

 Hannah Montana: The Movie
Jatorria
Argitaratze-data2009
IzenburuaHannah Montana: The Movie
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideatheatrical release (en) Itzuli eta eskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoamusika-filma, teen film (en) Itzuli, komedia dramatikoa, komedia erromantikoa eta film komikoa
Iraupena102 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaHannah Montana
Grabazio lekua(k)Kalifornia, Santa Monica eta Tennessee
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Peter Chelsom (en) Itzuli
[[Kategoria:Peter Chelsom (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k)Daniel Berendsen (en) Itzuli
[[Kategoria:Daniel Berendsen (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaAlfred Gough
Miles Millar

Konpainia ekoizleaWalt Disney Pictures
Millar/Gough Ink (en) Itzuli
It's a Laugh Productions (en) Itzuli

[[Kategoria:Millar/Gough Ink (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:It's a Laugh Productions (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Ekoizle eragileaDavid Blocker
Michael Poryes (en) Itzuli
Steven Peterman (en) Itzuli
EdizioaDavid Moritz (en) Itzuli
Ekoizpen-diseinatzaileaCaroline Hanania (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaJohn Debney
Argazki-zuzendariaDavid Hennings (en) Itzuli
Jantzi-diseinatzaileaChristopher Lawrence (en) Itzuli
Emanaldia
Amaiera-data2009ko abuztuaren 28a
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaKalifornia, Tennessee eta Santa Monica
Gertaera nabarmenak2009ko apirilaren 2a
estreinaldi El Capitan Theatre (en) Itzuli

disney.go.com…
IMDB: tt1114677 Filmaffinity: 333489 Allocine: 136571 Rottentomatoes: m/hannah_montana_the_movie Mojo: hannahmontanamovie Allmovie: v432409 TCM: 729681 Metacritic: movie/hannah-montana-the-movie TV.com: movies/hannah-montana-the-movie Netlix: 70109430Edit the value on Wikidata

«The Climb» kantak, lehen aldiz filmean entzuten dena, Grammy-etarako izendapen bat jaso zuen pelikula baterako idatzi den abestirik onena izateagatik, baina gero deskalifikatua izan zen ez baitzen zehazki idatzi filmerako.

Argumentua

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Hiru urte darama Miley Stewart-ek Hannah Montana abeslari gaztea izaten. Bizitza bikoitz hori sekretuan mantendu behar izan du, baina azken denboraldian Hannah-ren ospea Miley-ren bizitzan eragina izaten hasi da.

Filma Hannah Montanaren Best of Both Worlds Tour birako kontzertuarekin hasten da. Miley berandu iristen denez, Lilly bere lagun onenarekin batera ahal duten moduan sartuko dira kamerinoan, arropak aldatzeko eta kontzertua hasteko. «Best Of Both Worlds» abestiarekin hasiera ematen dio. Abesti horren bideoklip berriaren grabaziora aldatzen da eszena; Oswald Granger kazetari ingelesa ikusiko dugu lan egiten duen aldizkarirako Hannah leku txarrean utziko duen artikulu bat idazten. Neskaren publizista berria Vitak momentu justuan harrapatuko du kazetaria eta kanpora botako du. Baina Oswaldek, bere intentzio maltzurrekin, Hannarentzat inprobisatutako aldagelan uzten du bere kamera, Vita eta abeslariaren arteko elkarrizketa grabatuz. Sekretu batez hitz egiten dute baina kazetaria ez da gai ezer gehiago entzuteko.

Miley eskolara doa, gazte arrunt bat bezala. Bertan Vita agertu eta Nueva Yorken ospatuko den sari-zeremonia bateko anfitrioi berria Hannah izango dela esaten dio. Albiste berria jakinda, eskolatik ateratzen da Miley eta Lillyri hitzematen dio bere 16 urtebetetze festara joango dela. Hala ere, Lillyren festa ahaztu egiten du eta baita Jackson (bere anaia) lagundu behar duela aireportura, hau Tennesseeko Unibertsitatera ikastera doalako. Azken momentuan, Hannah izanda, Lillyrentzat opari bat erosten saiatuko da, baina lortuko duen gauza bakarra Tyra Banks-ekin oinetako batzuengatik borrokatzea izango da.

Oparirik gabe Lillyren festara doazela, Vita eta Hannah ohartuko dira Oswald beraien atzetik doala. Hannak ez du beste aukerarik izango Lillyren festan Hannah izanda aurkeztea baino. Arreta-gunea izango da berriro ere, bere lagunari festa zapuztea lortuz. Ondorioz, Lilly-k Miley-ren sekretua esan gabe, Hanna Montana-ren jatorria aitortuko dio Oswaldi.

Gertaera hori eta gero, Miley-k Nueva Yorkera joan nahian jarraitzen du eta ez, ordea, bere amamaren urtebetetze festara. Aita, Robby Ray, alabaren jarreraz larrituta dabil, eta ospeak harrapatu duela beldur da. Konponbide moduan, engainatuta Tennessera eramatea erabakitzen du, Miley-k bere jatorria gogoratu dezan eta baita bizitzan zer den garrantzitsuena gogoratzeko ere. Hori gutxi balitz, bere jarrera aldatzea erabakigarria izango da Hannah izaten jarraitzeko edo ez.

Miley, etsituta, Crowley Corners bere haurtzaroko herrira heltzen da eta bertan txikitatik ezagutzen duen lagun batekin topo egingo du: Travis Brody. Ondorengo egunetan denbora asko igaroko dute elkarrekin jarduera desberdinak egiten. Neskak ezagutzen duen herria desagertzeko zorian dagoela jakingo du, saltoki-gune bat eraiki nahi baitute. Bitartean, Oswald agertuko da herrian. Crowley Corners salbatzeko modurik onena dirua lortzea da, eta Miley-k, maite duen pertsonak lagundu nahian, Travisek guztien aurrean egiten duen proposamena onartuko du: Hannah-k herrian bertan kontzertu bat ematea. Izan ere, mutilak uste du Miley eta Hannah lagun minak direla.

Gauzak horrela, Hannah pertsonaia herrira helduko da eta Miley-ren familiaren etxean geratuko da. Miley Hannah izanda Travisekin elkarrizketa bat izango du; mutilak esaten dio hitzordu batera gonbidatu nahi duela Miley; logikoa denez, Miley-k baiezkoa ematen dio eskatzera ausartzen denean. Baina Lilly-k Hannah-ren papera egiten, Lorelai bizilagunari alkatearen afarira joango dela esaten dio. Miley-k bi gauzetara joatea erabakitzen du eta batetik bestera joan-etorriz ibiliko da. Bai alkatearen afarian, bai Travis nekatuko dira neskaren desagertzeekin. Travisek alde egitea erabakitzen du eta neskaren sekretua nahigabe ezagutuko du Miley-ren joan-etorri batean. Haserretuta eta ezer ulertu gabe joan egiten da.

Hurrengo egunetan, Miley-k «Butterfly Fly Away» abestia idatziko du, bere aitarekin betidanik izan duen harremanaz hitz egiten duen abestia. Travisekin konpontzen ari zen oilategia bakarrik bukatzen du eta kontzertua emateko prestatu egiten da. Azken egunetan neskak amamarekiko harremana berreskuratu du eta honek, bere amarena zen lepokoa ematen dio, egiten ari denaz harro dagoela erakutsiz. Miley-k lepokoa gorde eta kontzertua hasi egiten da. Bitartean, Travis oilategia amaitzera doa, baina jada amaituta dagoela ikusten du. Hori dela eta, kontzertura joatea erabakitzen du.

Kontzertua hasi eta gutxira, Miley-k abesteari utzi egiten dio. Egia azaleratzea erabakitzen du bere herriaren aurrean; gezurrak amaitu egin dira. Miley-k barkamena eskatu eta mindu duen guztiei bigarren aukera bat eskatzen die. Segituan, «The Climb» kantarekin hasten da. Berak idatzitako abestia da, egun horietan Tennesseen ikasitako guztiagatik. Bertan behera utzi nahi du kontzertua, Hannah betiko amaitu dela esanez. Neskatxo batek sekretua gordeko dutela esaten dio eta mesedez, kontzertuarekin jarraitzeko. Guztiok gehitzen dira hitz horietara eta Miley-k ileordea jarri egiten du. Momentu horretan, Oswald agertu eta argazki bat ateratzen dio aldizkarira bidaltzeko asmoz. Miley, Robby, Vita, Travis eta segurtasunezkoak gelditu egiten dute argazkia ez bidaltzeko. Gainera, Oswalden alabak agertzen dira Hannah-ri buruz galdezka eta kazetariak, amore ematen du bere alaben ilusioa ez zapuzteko. Bide batez, aldizkarian duen lana utzi egiten du.

Travisek barkatu du Miley eta elkar sentitzen dutena aitortu ostean, muxu ematen diote elkarri. Filma «You'll Always Find Your Way Back Home» abestiarekin amaitzen da, Robby Ray eta Lorelairen muxuarekin, herria salbatuta, sekretua gordeta eta Miley-k bi munduetako onena izaten jarraituko duelaren ziurtasunarekin.

Aktore/aktoresak

aldatu
 
Miley Cyrus filmaren premierrean Los Angelesen.
  • Jane Carr (Lucinda, Oswald-en nagusia eta BonChic Aldizkariaren argitaratzailea)
 
Emily Osment filmaren premierrean Los Angelesen.

Euren burua 'antzeztu' dutenak

Produkzioa

aldatu

Garapena (aurretik)


Harry Potter eta Fenixaren Ordena pelikularen premierrean Billy Ray Cyrusek eta Miley Cyrusek, Hannah Montana telesailaren egokitzapen filmiko bat egitea planeatzen ari zirela esan zuten. Bestalde, gidoilariak pelikularen gidoia idazten ari ziren bitartean, Miley-k proiektuari lotuta zituen ideiak elkarbanatzeko askatasun osoa izan zuen. Esan zuen berarentzat hoberena bere jaioterrira itzulzea zela, Nashvillera (Tennessee). Izan ere, telesaila egiten hasi zenetik denbora gehiena bere etxetik urrun igaro behar izan du. Zortzi ordu eta erdi igarotzen zituen set-ean lan egiten (Los Angeleseko Hollywooden), eta ordu gehiago izan zitezkeen behin legalki heldua bihurtzean.


Billy Ray Cyrusek hainbat gauza esan zituen hasierako ideiari buruz: telesailarekin hainbat gauza komunean izan behar zituela, Miley eta bere musika benetazkoak izatearen kontzeptua, adibidez. Baina esan zuen pelikulan komediarekin urrunago joango zirela, pantaila handian emango zenez, saiatuko ziren dena handiago egiten. Filmaren produkzioa 30 milioi $ inguruko aurrekontuarekin hasi zen.

Miley-k The Miley & Mandy Show YouTubeko programan, apirilaren 2an, esan zuen Tennesseera bi aste barru joango zela eta bertan hilabete batzuk igaroko zituela. Hainbat izar gonbidatuak izango zirela ere esan zuen, eta bera zaldi baten gainean agertuko zela eta eskolara joaten.

Grabazioa

Filmaketa 2008ko apirilean hasi zen Los Angelesen, Californian eta Columbian, Tennesseen. Posprodukzioa urte bereko uztailean hasi zen. Filmaren hasiera Los Angeles grabatuta izan zen, institutua eta hondartza barne. Eszena gehienak Nashvillen filmatuak izan ziren, Miley eta bere aitaren jaioterrian oinarrituta.

"Backwards", "Crazier" (Taylor Swiftek abestuta), "Game Over" abestiak eta Steve Rushton-en beste bat, filmean zuzenean abestutakoak izan ziren. Beste momentu musikal batzuk egon ziren filmaketan, "The Climb" and "You'll Always Find Your Way Back Home" barne. Ordainpeko 500 estra eta 1500 estra boluntariok parte hartu zuten eszena musikal horietan. Eszena batzuetan, Miley zaldi gainean agertzen da.

Istripua

2008ko ekainaren 3an ustekabe bat gertatu zen grabaketan. Haizeak proiekzio pantaila bat bota zuen bidaiariz betetako noria batean, filmarako estrak zirenen gainean. Zorionez, ez zen zauritu larririk egon. Miley Cyrus eta bere aita Billy Ray ez zeuden bertan istripua gertatu zenean. Disneyk hau esan zuen honen inguruan: "gertatutako istripu baten ondorioz, filmaren grabazioa gelditu behar izan da. Zauritu gutxi batzuk egon dira, baina ez larririk eta medikuek estrak sendatu dituzte. Denbora gutxi barru, filmaketarekin jarraitu dute".

Informazio gehigarria

aldatu

Telesaila pelikularekin amaituko zela pentsatzen zen, baina Disney-k laugarren denboraldi bat egongo zela esan zuen geroago.

2009ko urtarrilaren 15ean filmaren trailer ofiziala estreinatu zen, 2008ko abenduan, Disney Channelek filmaren zatitxo bat behin emitituta. 2009ko otsailaren 16an, telebista kate horrek filmeko abesti batzuen bideoak erakutsi zituen lehen aldiz: "The Climb", "Hoedown Throwdown". Horretaz gain, Miley Cyrus-ek, filma estreinatzear zegoenean, amerikar telebista programa batzuetan "The Climb" kanta abestu zuen eta bide batez, filma promozionatu ere. Programa horietako batzuk: The Tonight Show Jay Leno-rekin, Good Morning America, The Tyra Banks Show, American Idol eta Rachael Ray dira. Filmaren premierra 2009ko apirilaren 2an estreinatu zen Los Angelesen. Erresuma Batuan, premierra Londresen aurkeztu zen 2009ko apirilaren 23an; eta zinemetan maiatzaren 1ean ematen hasi ziren.

AEBtan estreinatu baino hiru egun lehenago, pelikulan oinarritutako bideo-joko bat salgai atera zen; Hannah Montana: The Movie behin karteleratan zegoenean, Play Along Toys-ek panpinak eta jostailuak atera zituen.

Kritikak

aldatu

Rotten Tomatoes: 5.2/10. "While youthful Miley fans won't complain, Hannah Montana the Movie is little more than a formulaic Disney Channel episode stretched thin."

CinemaScore-eko audientziak: A+-tik F-ra eskalan, 'A' bat eman zion.

Atomic Popcorn-en esanetan: "Hip-hop eta country. Hannah Montanaren abestiak esaten duten bezala, "bi munduetako hoberena lortzen duzu". Filma ikustera joan zenean, zineman zeuden neska gazteak kantak abesten eta dantzatzen egon ziren haien eserlekutan.

Soporte digitalak

aldatu

Hannah Montana: The Movie DVD-n eta Blu-Ray-n salgai atera zen 2009ko abuztuaren 18an eta Erresuma Batuan irailaren 7an. Australian bi soporte horietan ere atera zen, baita Disney Digitalen ere urriaren 21ean. Lehenengo asteetako salmentak handiak izan ziren: 1,232,725 DVD kopia. DVD-tako 'extra'k barne: kameraren atzean gertatutakoak, blooperrak, filmeko zatitxo laburrak.

Sariak

aldatu
HANNAH MONTANA: THE MOVIE
urtea saria kategoria nominatua emaitza
2009 MTV Movie Awards Kantarik onena pelikula batentzat The Climb IRABAZLE
Emakumezko aktuazio berria Miley Cyrus Nominatua
Teen Choice Awards Film onena: musika / dantza Hannah Montana: The Movie Nominatua
Emakumezko aktore onena: musika / dantza Miley Cyrus IRABAZLE
Gizonezko akote onena: musika /dantza Jason Earles Nominatuak
Lucas Till
Filma: emakumezko aurpegi berri onena Emily Osment Nominatua
Filma: bikote onena Miley Cyrus y Lucas Till Nominatuak
Filma: haserre onena Miley Cyrus IRABAZLE
Musika: soinu banda onena Hannah Montana: The Movie Nominatua
Bafta Children's Awards BAFTA umeak bozkatu: filma Hannah Montana: The Movie IRABAZLE
BAM Award Kanta onena The Climb Nominatua
American Music Awards Album gogokoena Hannah Montana: The Movie Nominatua
2010 Grammy Awards Ikus-entzunezkorako idatzitako kantarik onena The Climb Aurrenominatua
People Choice Awards Film familiarrik onena Hannah Montana: The Movie Nominatua
Kids Choice Awards Emakumezko aktore gogokoena Miley Cyrus IRABAZLE
Razzie Awards Emakumezko aktore okerrena Miley Cyrus Nominada
Errepartuko aktorerik txarrena Billy Ray Cyrus IRABAZLE

Kanpo estekak

aldatu