Haarlem
Haarlem (ⓘ) Herbehereetako hiria da, Ipar Holandako hiriburua. Spaarne ibaiaren ertzean dago, Amsterdamdik 20 km mendebaldera, kostaldeko dunetatik gertu. Erraboilen eta bereziki tulipanen esportaziogune garrantzitsuena da, eta loreen hazkuntza zentroa. Haarlemgo udalerriak Spaarndam herria ere hartzen du bere barruan.
Haarlem Haarlem | |||
---|---|---|---|
hiria | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Herbehereetako Erresuma | ||
Herrialdea | Herbehereak | ||
Probintzia | Ipar Holanda | ||
Alkatea | Jos Wienen | ||
Izen ofiziala | Haarlem | ||
Jatorrizko izena | Haarlem | ||
Posta kodea | 2000–2037 eta 2063 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 52°22′49″N 4°38′26″E / 52.3803°N 4.6406°E | ||
Azalera | 32,09 km² | ||
Altuera | 2 m | ||
Mugakideak | Heemstede, Bloemendaal, Velsen, Haarlemmermeer eta Haarlemmerliede en Spaarnwoude | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 162.543 (2021eko urtarrilaren 1a) −359 (2020) | ||
Dentsitatea | 5.065 bizt/km² | ||
Etxebizitzak | 75.959 | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1185 (egutegi gregorianoa) | ||
Telefono aurrizkia | 023 | ||
Ordu eremua | Europa Erdialdeko Ordua | ||
Hiri senidetuak | Angers, Osnabrück, Mutare eta Emirdağ (en) | ||
haarlem.nl |
New Yorkeko (Ameriketako Estatu Batuak) auzoa den Harlemek hiri honetatik hartu zuen izena.
Banaketa administratiboa
aldatuTopografia
aldatuHiriko 2011ko mapa:
Barrutiak
aldatuBiztanleria datuak 2009koak dira:
Barrutia | Kokapena | Biztanleria | |
Oude Stad | 12.510 | ||
Spoorbaan Leiden | 14.980 | ||
Haarlem-Oost | 20.691 | ||
Haarlemmerhoutkwartier | 11.713 | ||
Westoever Noord Buitenspaarne | 16.277 | ||
Ter Kleef en Te Zaanen | 20.465 | ||
Oud Schoten en Spaarndam | 14.859 | ||
Duinwijk | 5.332 | ||
Schalkwijk | 31.374 | ||
Guztira | 148.201 |
Historia
aldatuIX. mendean eraiki zuten, eta XII. mendean gotortu. Holandako kondeen egoitza izan zen. XV. mendean oihalgintzak indar handia eman zion bertako merkataritzari. Albako dukeak setiatu zuen 1572ko abenduaren 12tik 1573ko uztailaren 13 arte. XVII. mendean izan zuen Haarlemek bere loraldirik bikainena.
Klima 1
aldatuDatu klimatikoak (Haarlem) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 5 | 4 | 7 | 10 | 14 | 16 | 18 | 18 | 17 | 13 | 9 | 6 | 12 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 3 | 2 | 5 | 7 | 12 | 14 | 16 | 17 | 15 | 12 | 7 | 5 | 10 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1 | 1 | 3 | 5 | 9 | 12 | 15 | 15 | 13 | 10 | 6 | 3 | 8 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 20 | 15 | 19 | 16 | 16 | 17 | 17 | 18 | 17 | 19 | 20 | 20 | 214 |
Hezetasuna (%) | 87 | 82 | 82 | 77 | 77 | 80 | 81 | 78 | 78 | 80 | 84 | 89 | 81 |
Iturria: Weatherbase[1] |
Ekonomia
aldatuIjmuidendik eta Amsterdamdik gertu izateak bertako industriaren garapena bideratu du: metalurgia, kimika eta elikadura industriak, eraikuntza mekanikoak, ontzigintza, etab. Hiria famatu duena, ordea, tulipanen hazkuntza eta salmenta izan da; XVI. mendean hasi zen, eta gaur egun mundu osora esportatzen du lore hori.
Demografia
aldatuOndasun nabarmenak
aldatuHaarlemgo erdigunea Plaza Nagusia da (Grote Markt). Bertan, San Bavon katedrala (gotikoa, XV eta XVI. mendeak), Hiltegi Zaharra (Vleeshal) eta Udaletxea (Vleeshal, XVI. mendea) dira monumenturik aipagarrienak, XVII. mendeko itxura gordetzen baitute, oro har.
Argazkiak
aldatu-
Hiriaren airetiko ikuspegia.
-
Spaarne.
-
Saint Bravo katedrala.
-
Udaletxea.
-
De Adriaan haize errota.
Hiri senidetuak
aldatuIkus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Haarlem, Netherlands Travel Weather Averages. Weatherbase (Noiz kontsultatua: 2013-06-29).
Kanpo estekak
aldatu- (Nederlanderaz) Udalaren webgunea.
Artikulu hau Herbehereetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |