Guangzhouko metroa (txinera sinplifikatuz: 广州地铁, pinyineraz: Guǎng Zhōu Dìtiě), Guangzhouko lur azpiko edo gaineko garraiobidea da. Metroa 1997ko ekainaren 28an zabaldu zen eta ordutik etengabe hazi da zabaldutako linea berriekin. Gaur egun metroak lau linea, 157 kilometro eta 88 geltoki dauzka.

Metroak 2010. urtean metroak zuen ibilbidearen mapa.

Historia

aldatu

Metroaren eraikuntza lanak 1993an hasi ziren eta lehen linea lau urte beranduago zabaldu zen Xilang eta Huangsha bitarteko ibilbidearekin. Bi urte beranduago Ekialdeko Geltoki berria zabalduz ibilbidea handitu zen. Bigarren linea 2002an zabaldu zen, eta hirugarrena eta laugarrena 2005ean.

2009ko abenduaren 29an, bosgarren linea zabaldu zen, hasieran aurrikusitako data baino hilabete batzuk beranduago.

Lineak

aldatu

Gaur egun metroak bost linea dituen arren, gaur egun bi linea berri eraikitzen ari dira, eta beste lau proiektuan daude. 2010. urterako metro-sarea 190 kilometro luze izango da eta Guangzhouko gobernuaren asmoak metro sarea 600 kilometrora handitzea da. Etorkizunean baliteke Perla ibaiaren deltako hiri handiak gero eta gehiago haztean, Guangzhouko metroak Shenzhen eta Hong Kongeko metroekin bat egitea.

GUANGZHOUKO METROA
Linea Ibilbidea Luzera (km) Geltokiak Zabaltze data Azken luzapena
1 Xilang - Guangzhou ekialdeko tren geltokia 18,5 16 1997 1999
2 Jiahewanggang - Guangzhou hegoaldeko tren geltokia 31,4 24 2002 2010
3 Tianheko autobus geltokia - Panyu Plaza 67,3 28 2005 2010
4 Huangcun – Jinzhou 43,7 16 2005 2010
5 Jiaokou - Wenchou 31,9 24 2009
6 Xunfenggang - Changban 24,5 22 2013
8 Xiaogang - Fenghuang Xincun 14,8 13 2003 2010
Guangfo Kuiqi Lu - Xilang 20,4 14 2010
GUZTIRA 252,5 157

Linea berriak

aldatu
 
Metro sareak etorkizunean izango duen itxura.
  • Guangfo linea: Linearen Xilang—Lijiao tartea zabalduko da. Zazpi geltoki guztira.
  • 7. linea: Guangzhouko trenbide geltoki berria eta Dashadi arteko linea berria zabalduko da. 15 geltoki guztira.
  • 9. linea: Feieling eta Gaozeng arteko 14 geltokidun linea berria zabalduko da (17,4 kilometroko luzera).

Estatistikak

aldatu

2008an 601 milioi pertsonak bidaiatu zuten Guangzhouko metroan, urte hartan erabilera handieneko eguna 2008ko maiatzaren 1a izan zen, egun hartan metroa 2,47 milioi pertsonek erabili zutelarik.

2010eko urtarrilaren 1ean 3,69 milioi bidaiarik erabili zuten, ordura arteko errekorra hautsiz[1].

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Txinako Herri Errepublikako metroak  
Eraikiak: Beijing | Changchun | Changsha | Chengdu | Chongqing | Dalian | Hangzhou | Harbin | Hong Kong | Guangzhou | Kunming | Nanjing | Ningbo | Shanghai | Shenyang | Shenzhen | Suzhou | Tianjin | Wuhan | Xi'an | Zhengzhou
Eraikitzen:: Changzhou | Dongguan | Fuzhou | Guiyang | Hefei | Jinan | Lanzhou | Macau | Nanchang | Nanning | Ordos | Qingdao | Shijiazhuang | Urumqi | Wenzhou | Wuxi | Xuzhou
Proiektuan:: | Baotou | Datong | Ganzhou | Haikou | Hohhot | Huizhou | Jiaxing | Jiujiang | Kunshan | Luoyang | Mudanjiang | Quanzhou | Shijiazhuang | Taiyuan | Weifang | Xiamen | Yinchuan | Zhangjiagang | Zhongshan | Zhuhai | Zibo