Gonâveko golkoa
Gonâveko golkoa (frantsesez: Golfe de la Gonâve; Haitiko kreoleraz: gòf Lagonav) Karibe itsasoan dagoen badia da, Haitin dagoena.[1] Gertuko izen bereko uhartearen izena du.
Gonâveko golkoa | |
---|---|
![]() | |
Mota | badia |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 19°00′N 73°30′W / 19°N 73.5°W |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Ezaugarriak
aldatuGolkoa bi penintsulak mugatzen dute, hegoaldekoa (Tiburon penintsula ere deitua) eta ipar-mendebaldekoa. Tiburon eta Foux lurmuturretan amaitzen dira, hurrenez hurren.
Port-au-Prince hiria, hiriburu nazionala, golkoaren hondoan dago, Gonaïves, Saint-Marc, Miragoâne eta Jérémie hirien antzera.
Hainbat uharte ditu, eta horien artean Cayemites nabarmentzen dira, La Gonâve uhartea bezalaxe, handiena maila nazionalean, bi itsas besok inguratzen dutena, Gonâveko kanala hegoaldean eta Saint-Marcekoa iparraldean.
Haitiko ibairik luzeena (baita Hispaniola uharte osokoa ere), Artibonite (240 km), golko horretan itsasoratzen da.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Île de la Gonâve. in: Encarta..
- ↑ De la Fuente, Santiago. (1976). Geografía Dominicana. Santo Domingo: Editora Colegial Quisqueyana, 144 or..
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Haitiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |