Gizon trans
jaiotzekoan emakume izendatu edo biologikoki emakumea baina bere burua gizontzat duena
Gizon trans bere burua gizontzat duen gizaki emea da. Gizon trans batzuk genero-disforia delako nahasmendua pairatzen dute, eta horri aurre egiteko zenbaitek gizontzeko trantsizio-prozesua egiten dute. Prozesu horretan hormonak ordezteko terapia egin ohi da eta, neurri txikiagoan, sexua berresleitzeko ebakuntza.
Gizon trans terminoak gizon transgeneroak eta transexualak biltzen ditu. Izan ere, bi hitzok ez dute esanahi bera, eta maiz nahasi egiten dira. Transgenero kategoriak transexualak ere hartzen ditu barne. Beraz, gizon transexual guztiak transgeneroak dira, baina gizon transgenero guztiak ez dira transexualak.
Sexu-joera
aldatuGizon trans bakoitzak bere sexu-joera du, hala nola heterosexuala, homosexuala, bisexuala, asexuala, queera edo beste bat.