George Michael
George Michael, jaiotza izenaz Georgios Kyariakou Panayiotou (Londres, Ingalaterra, 1963ko ekainaren 25a – Oxfordshire, Ingalaterra, 2016ko abenduaren 25a) abeslaria eta musikaria izan zen. Hamasei urte zituela, eskola utzi eta musika-talde bat sortu zuen, The Executive, Andrew Ridgeleyrekin batera. Kaleratu zuten lehen diskoak izugarrizko arrakasta izan zuen gazteen artean, besteak beste Wham Rap!, Come On!, Careless Whisper eta Club Tropicana kantuekin. 1984an, musika-zerrendetako aurreneko tokia lortu zuten Wake Me Up Before You Go-Go kantuarekin. 1986an, taldea desegin egin zen, eta George Michaelek arrakasta handiko karrera hasi zuen bakarrik: Faith (1987), Listen Without Prejudice Vol. 1 (1990), Older (1996), Songs from the Last Century (1999), Patience (2004). Bi sari garrantzitsu jaso zituen 1989an: britainiar kantari onenarena eta urteko disko onenaren Grammy saria (Faith).
Abestiak
aldatu- Wake Me Up Before You Go-Go (1984)
- Faith (1987)
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: George Michael |
- (Ingelesez) George Michael musikariaren webgunea