Fuga
Fuga musika-forma polifonikoa da, kontrapuntuaren erregelen arabera eratutakoa. Musika tresnetarako edo ahotserako izan daiteke fuga; ezaugarri nagusia oinarrizko gai baten imitazio sistematikoa du; melodia edo gai bakarra erabiltzen du, eta melodia errepikatu egiten da, errepikapenak elkarri ihes egiten dioten parteak balira bezala.
Fuga | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Fikzioa | |
Erabiltzen du | imitazio, kontrapuntu eta theme (en) |
Musika-forma baino areago, prozedura da berez, eta arau estu batzuen arabera landu ohi da, era askotako fugak badira ere, idatzi zen garaiaren arabera batez ere. Aurreneko fugak XIII. mendeko imitaziozko polifoniarekin lotzen dira, baina XVI. mendea arte ez zen garatu forma klasikoan. Fugaren bilakaera formalaren eta adierazpen-efektuen gailurra Barrokoaren garaian izan zen, batez ere, Johann Sebastian Bachen lanetan.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu- Ongi tenperatutako klabeko fugak (Adobe Flash edo Shockwave)