Frank Ryan
Frank Ryan (Bottomstown, Irlanda, 1902 – Dresden, Alemania, 1944ko ekainaren 10a) irlandar errepublikar bat izan zen. Irlandako Gerra Zibilean errepublikarren aldeko IRAko kide nabarmena, An Phoblacht egunkariko idazlea, ezkertiar ekintzailea eta Espainiako Gerra Zibilan Errepublikaren aldeko nazioarteko brigadista ere izan zen.
Frank Ryan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Limerickeko konderria, 1902ko irailaren 11 |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Heriotza | Dresden, 1944ko ekainaren 10a (41 urte) |
Hobiratze lekua | Glasnevin hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa Irlandako gaelera |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta politikaria |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Nazioarteko Brigadak |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila |
Christy Moore irlandar kantautoreak Ryan eta Espainiako Gerra Zibilan borrokatu ziren irlandarren omenezko Viva La Quinta Brigada abestia konposatu eta abestu zuen, Ronnie Drew abeslariak ere honen bertsio bat abestu zuelarik.