Espioitza

Espioi» orritik birbideratua)

Espioitza deitzen zaio informazio konfidentziala lortzeari lotutako teknika multzo eta praktikari. Espioitzaren ohiko teknikak infiltrazioa, eroskeria eta xantaia izan dira. Euskaraz "espioi" esaten zaio jarduera horretan dabilen pertsonari; Asisko Urmenetak "barrunt" izena aipatzen du XVII. mende hasierako sorgin ehizaren testuinguruan (2020).

  • Infiltrazioak, sator bezala deritzon pertsona baten erabilpenean datza. Pertsona honek, betebehar nagusi bezala, informazioa duten pertsonen konfiantza lortzea da, horrela, berak ere, informazio hori eskura izateko asmoz.
  • Eroskeria, informazioaren erosketa da. Diru bidez edo beste modu batzuetara egin daiteke. Hertsapena ere erabili izan da, helburu berbererako, eta honetan datza xantaiak, xantaiatua den pertsonari buruzko informazioa lortu, honek, agerian utzi nahi ez duen informazioa, batez ere, alegia.

Edonola ere, teknika hauek, informatzaile erabilpenean oinarritzen dira, eta, beraz, espiatu behar ziren pertsonen aldetik erabiliak izan zitezkeen, eta, hortaz, informazioa ez zen, derrigorrez, beti benetakoa izaten.

Teknologia berrien garapenarekin, giza partehartzerik behar ez duten informazio objektiboa lortzeko teknikak agertu dira. Argazkiak eta elkarrizketak lortzeko, adibidez. Honela, egun, gora eta gora doan punta-puntako baliabide teknologikoak ematen dituen espioitzarako industria bat dago. Baita informazioaren babeserako ere. Mikrokamerak eta satelite espioiak izango litzateke horietako batzuk.

Espioitza industriala ikerketa, garapen eta prototipoen fabrikazioari buruzko informazioaren legez kontrako lorpena da. Hauen bidez, enpresak, euren lehiakideei aurrea har diezaiekete produktu berritzaile bat merkaturatzerako garaian. Geroz eta gorago doan ideia berritzailearen eta produktuaren merkaturatzearen arteko epeen murrizketak, baita teknologia berrien geroz eta zaharketa handiagoaren ondorioz, sektore industrial hauek, halako legez kanpoko ekintzen haztegi oso egokiak dira.

Berdin gertatzen da informazioaren igorpenaren baliabide berrien agerpenarekin. Internet da guzti hauen buru, eta bertan, gorantz doaz informazioa kodifikatzeko teknikak. Eta ez bakarrik informazio teknikoa, baita pribatua ere. Teknika hauen bidez, mezua hartzen duen beste bat, informazioa itzultzeko gai izatea eragozten da.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu