Espainiar Herbehereak

Espainiar Herbehereak (gaztelaniaz: Países Bajos españoles; nederlanderaz: Spaanse Nederlanden); frantsesez: Pays-Bas espagnols) Germaniako Erromatar Inperio Santuko estatu multzo bat izan zen, Herbehereetan kokatutakoa, batasun pertsonalaren bitartez Espainiar Inperioari loturik egon zena. Gaur egungo Luxenburgo eta Belgika hartzen zituen, eta baita mendebaldeko Alemaniako eta iparraldeko Frantziako lurralde batzuk. Hiriburua Brusela zen.

Espainiar Herbehereak
Spaanse Nederlanden (ne)
Pays-Bas Espagnols (fr)
Países Bajos Españoles (es)
1556 – 1714
Espainiar Inperioko probintzia
Germaniako Inperio Santuko estatuak
Espainiar Herbehereetako bandera

Espainiar Herbehereetako armarria

Espainiar Herbehereak, grisez, 1700 aldean
Geografia
HiriburuaBrusela
Kultura
Hizkuntza(k)Nederlandera, frantsesa, alemana, gaztelania, latina
Historia
Sorrera1556
Utrechtko Akordioa1714
Lehen erregeaFilipe II.a Espainiakoa (1556-1598)
Azken erregeaMaximiliano II Emanuel Bavierakoa (1711-1714)
Aurrekoa
Habsburgotar Herbehereak
Ondorengoak
Herbehereetako Probintzia Batuak
Austriar Herbehereak

Espainiar agintea 1556an hasi zen, Karlos Habsburgokoa enperadoreak Filipe semearen esku utzi zituelarik estatu hauek. 1581ean, iparraldeko Herbehereetako zazpi probintziek bereizi eta Zazpi Herbehere Batuen Errepublika osatu zuten[1]. Gainerakoak Espainiaren mende egon ziren Espainiako Ondorengotza Gerra arte.

Erreferentziak

aldatu
  1. Dutch Republic, britannica.com


Kanpo estekak

aldatu