Esbjerg
Esbjerg Hegoaldeko Danimarkako eskualdean kokaturik dagoen herria da, eskualdeko bigarren handiena eta Danimarkako seigarrena. Jutlandia penintsularen hego-mendebaldeko itsas portu garrantzitsuena da.
Esbjerg Esbjerg | ||
---|---|---|
hiria | ||
Esbjergeko udaletxea Irudi gehiago | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Danimarka | |
Eskualdea | Hegoaldeko Danimarkako eskualdea | |
Alkatea | Johnny Søtrup | |
Izen ofiziala | Esbjerg | |
Jatorrizko izena | Esbjerg | |
Posta kodea | 6700 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 55°28′15″N 8°27′05″E / 55.4708°N 8.4514°E | |
Azalera | 15 km² | |
Altuera | 17 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 115.459 (2022ko urtarrilaren 1a) 43.061 (2018) | |
Metropolia | 114.244 | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1868 | |
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | |
Hiri senidetuak | Stavanger, Szczecin, Suzhou, Jyväskylä, Eskilstuna udalerria, Maniitsoq (en) eta Tórshavn | |
http://www.esbjerg.dk/ |
Udalerria
aldatuUdalerriari izena ematen dion hiria Esbjerg da, udalerriko herri handiena baita. Hala ere aipatu behar da 2007ko erreforma administratiboan hiru udalerri batu zirela, Esbjerg bera, Ribe eta Bramming. Aipatzekoa da Ribe dela Danimarkako hiri zaharrena.
Historia
aldatuDanimarkak Schleswig eremua kontrolatzeko bi gerra galdu zituen Prusiarekin eta 1864. urteko Gastein Biltzarrean erabaki bezala hegoaldeko lurrak alemaniarrek eskuratu zituzten, tartean mendebaldeko itsas-portu garrantzitsuena zen Altona ere bai. Berehala sortu zuten Esbjerg, 1868. urtean, Ipar Itsasoan berriro kai handi bat edukitzeko asmoarekin. Inguru egokia iritzi zioten Fanø irlak babesten baitu hiria.
1874. urterako jadanik bazuen trenbidea inguruko hiri daniarrekin komunikatzeko. Gaur egun bertatik ateratzen dira ferryak Ingalaterrara eta Faroe irletara.
Ondasun nabarmenak
aldatu- Gizakiak itsasoan (danieraz Mennesket ved Havet): giza itxurako estatua erraldoiak dira. Arrantza eta Itsas museoaren parean daude. 1995. urtean ipini zituzten Svend Wiig Hansen eskultorearen obra hauek eta Esbjergeko turismoaren parte dira.
- Uraren dorrea.
Ekonomia eta garraioa
aldatuDanimarkako bigarren kairik handiena du Esbjergek. Arrantzak garrantzi handia du baina Danimarkak Ipar Itsasoan duen petrolioa kudeatzeko ezinbesteko kaia ere bada. Ferry zerbitzu ugari daude, Danimarkako beste kaiekin lotzen dutenez gain Faroetara eta Islandiara doazenak ere ateratzen dira bertatik.
Honetaz gain trena eta aireportua ere baditu Esbjergek.
Kirolak
aldatuEsbjerg fB da hiriko futbol kluba. Bost aldiz irabazi du Daniar superliga eta bi aldiz Danimarkako Kopa.
Hiri senidetuak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Esbjergeko webgune ofiziala[Betiko hautsitako esteka]