Artikulu hau eraikuntzari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Erlaitz (argipena)».

Erlaitza horma baten goialdean ezartzen den irtengune molduraduna da. Funtzio bikoitza dauka, babesgarri eta konposizio-elementu gisa, alde batetik horma euriaz babesten baitu, eta, bestalde, horma horizontalki zedarritu eta bukatzen baitu.

Rucellai jauregiaren fatxadaren irudia. Goiko erlaitz handiak fatxada euriaz babestu egiten du, konposizioari bukaera bat emanez.

Jatorria tenplu klasikoan du, taulamenduaren gainean ezartzen zen elementua izanik, zimazio, tantakin eta ohatze-moldurek osatzen zutela.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.