Erdialdeko Lurraldea J. R. R. Tolkien idazleak sorturiko fikziozko munduan bizitzeko egokiak diren lekuen izendapena da, Arda ere deitzen zaio (edo fikziozko lehendaldi batean Antzineko Lurraldea), kontakizun eta gertaeren gehiengoa lurralde honetan jasotzen da.

Erdialdeko Lurraldea
Motafictional continent (en) Itzuli
Geografia
Leku geografikoaArda

"Erdialdeko Lurra" antzinako ingeleraren middangeard (midgard) izendapenatik eratorria da; izendapen hori mundu honi dagokio, hau da, gizonok bizitzeko egokiak diren lurraldeak. Tolkienek "Erdialdeko Lurraldea" izendapena hizkuntza elfikora Quenya eta Sindarineko Endor (batzuetan Endóre) eta Ennor bezala itzuli zuen. Mitologikoki, Endorren iparraldea Eurasian bilakatu zen, antzinako lurraldea gaur egun ezagutzen dugun lur esferikoan bihurtu zenean.

Erdialdeko lurraldearen eszenatokia Lurraren lehenaldian jasotzen da. Tolienek bere gutunetan Erdialdeko Lurraldea Lurra bera zela iharduki zuen, gutun hauetako batean (211. zbk.) Eguzkiaren Hirugarren Aroa 6.000. urtean amaituko zela kalkulatu zuen. Liburuen ekintzen gehiengoa Endor kontinentearen ipar-mendebaldera mugatua dago. Ardako historia aro ezberdinetan banatzen da: Hobbita eta Eraztunen Jaunaren testuaren zati handienak Eguzkiaren Hirugarren Aroko amaiera eta Eguzkiaren Laugarren Aroko hasieran jasotako gertakizunei buruzkoak dira, aldiz Silmarilliona nagusiki Eguzkiaren Lehen Aroan kokatzen da. Jatorriz mundua (Arda) laua edo ordeka zen, baina Unibertsoaren sortzaile den Eru Ilúvatar delakoak Eguzkiaren Bigarren Aroan esferikoa bilakatu zuen.

Erdialdeko Lurraldeari buruzko ezagutzaren gehiengoa Tolkienen heriotzaren ondoren argitaratutako idazlanetan oinarritzen da, non "kanonikoa" dena eta ez denaren inguruko polemika edo eztabaida bat sortu baita.

Kanpo estekak

aldatu