Durruma Kanpezu
- Artikulu hau Arabako Bernedo udalerriko herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Durruma».
Durruma Kanpezu (ofizialki San Román de Campezo / Durruma Kanpezu) Arabako Bernedo udalerriaren ekialdean dagoen herria da, Izkiko natura parkearen barruan eta Muela mendiaren (1.055 m) magalean dagoena.
Durruma Kanpezu | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Bernedo |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°40′N 2°26′W / 42.67°N 2.44°W |
Garaiera | 806 m |
Demografia | |
Biztanleria | 23 (2022) |
Herria bi alderditan banatuta dago, herrigune zaharra goialdean eta herri berria behealdean.
Historia
aldatu1200. urtea arte Nafarroako Erresumaren barne egon zen herria[1], eta ondoren hainbat liskarren eszenatokia izan da hala Gaztelarekin nola leinuen artean ere, azkenean Mendozatarren menpe gelditu zelarik.
1965ean Bernedo barrura pasarazi arte udalerri independentea izan zen.
Demografia
aldatuDurruma Kanpezuko biztanleria |
---|
Ondarea
aldatuHerriak ondare aberatsa dauka, alde batetik XVI. mendeko Natibitatearen parrokia-eliza dugu, eta bestetik "Cocina de los moros" izeneko leizearen barruan dagoen Durrumako baseliza eta herriko behealdean dagoen Santutxukoarena ditugu. Bestela, lehenago aipatutako kobazuloaren moduan Brontze Aroko "Dispensa de los moros" koba ere nabarmentzekoa da. Trincheras de los Moros Burdin Aroko herri harresitu baten aztarnak dira.
Garraioa
aldatuEskualdeko Garraioa sareak 3 linea ditu herrian:
|
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ San Román de Campezo / Durruma Kanpezu. Durrumako Udala.
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Bernedoko herriak udaleko webgunean
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |