Desira
- Artikulu hau irrikari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Desio (argipena)».
Desira Gogo-egoera mota bat da. Gogo-egoera mota honek bizitzan agerpen handia du; Gose garenean, edo bestelako nahiak izan ditugunean ezagun zaigun gogo-egoera da. Desira gogo-egoera hainbat adierazlerekin lotzen da: pertsona batek desira bat duenean modu jakin batean jokatzen du, modu jakin batean sentitzen du eta modu jakin batean pentsatzen du (adibidez, Norak tea nahi badu, tea prestatuko du, edo tea egitean pentsatuko du atseginez, eta tea ez izatean desatseginez, etb.).
Desira ulertzeak bi gauza eskatzen ditu: lehena desira bere baitan zer den azaltzen duen teoria bat izatea, eta, bigarrena, existitzen diren desira anitzen inguruko hurbilketa bat izatea. Izan ere, desira gogo-egoera bakartzat hartzen da, baina desira guztiak funtsean gogo-egoera bera al dira? Esaterako, jakin-mina izatea, egarri izatea, inoiz jaio ez izana desiratzea, helburu batzuk bete nahi izatea, zirikatzeko gogoa izatea edota gazteren aldean marmelada nahiago izatea. Beraz, desiraren funtsatze honetan gauza zailduz doa eztabaidei bide emanez.
Desiraren teoriak
aldatuDesiraren teoria sinple eta kontserbatzaile batek desira ekiteko baliabideak izatean aurkitzen du. Teoria honen arabera, desiren berezko ezaugarri bakarra ekiteko baliabideetan datza; pertsona batek desira bat duenean modu jakin batetara sentitu, pentsatu eta jokatzeko duen joera interesgarria da baina ez funtsezkoa. Norak tea desio badu, tea hartzearen erabakia hartu duelako da, eta tea hartzean ongi sentitzeko asmoa, tea hartzearen inguruan positiboki pentsatzea edota tea hartzean pentsatzen jarraitzea desirari lotutako ondorioak liratezke.
Desiraren inguruko teoria anitzen aurrean, teoria konserbatzaile eta sinplea -ekintzan oinarrituriko teoria- hedatuena da, edozein eztabaidari hasiera emateko abiapuntu egokia bihurtzen duelarik.
Ekintzan oinarritutako desiraren teoriak
aldatuPentsa dezagun mango hori batekiko desiran. Anscombek dioenez, “Nahi izatearen ezaugarri primitiboa lortzen saiatzea da”[1]. Baieztapen hau zehaztasunez ulertzen badugu, Janet mango hori bat hartzen saiatzen bada, esan dezakegu Janetek mango hori bat desiratzen duela. Baina lortzen saiatzen ez denean ere izan dezake mango horien desira (amaitu zaizkionean mango horien gutizia izan ahal du, baina ez erosteko intentzioa). Beraz, badaude arrazoiak desiraren teoriak konplexuagoa izan behar duela adierazteko. Janeten auzia lantzeko, errazena litzateke onartzea desirek ekitera bultza ohi gaituztela baina beti ez dugula ekiten. Nahiz eta Janet ez saiatu mangoa lortzen, prest dago horretarako, eta egingo luke errazagoa balitzaio. Honek ekintzan oinarrituriko desiraren teoria sinple batetara garamatza.
Organismo batek p desiratzea, p gertatzeko egin behar duenerako prest egotea da.
Horrelako teoriak murriztaileegiak ez izateagatik kritikatuak izan dira, organismoei desirak atxikitzen baitizkiete jokaeretan soilik oinarrituz. Esaterako, pertsona batek totelka hitz egiteko joera badu, teoria honek totelka egiteko desiragatik izango zela babestuko luke. Arrazoi hauengatik, ekintzan oinarrituriko desiraren teoria sofistikatuagoak hobesten dira.
Organismo batek p desiratzeak zera esan nahi du; p- ra gidatuko duela pentsatzen duen edozein ekintza egiteko prest dagoela.
Teoria honen arabera, Janetek mango hori bat desio duela esan ahal izateko, nahikoa litzateke bere prestutasunarekin, izan hozkailura joateko, izan dendara, izan lagun bati galdetzea edo bere ustetan mango hori bat lortzeko aukera duen edozer egitea. Ez da beharrezkoa gauza hauek egitea, izan ere, aldi berean beste zerbait egitea ere desio dezake, lo egon daiteke, drogatuta, edo ezin egitera baldintzatuta. Baina behintzat prest egon behar luke (puntu bat arte behintzat) gauza horiek egitera baldintza beretan. Era berean, Juanek Janetek bera maitatzea desiratzeak adierazten du Juan prest dagoela bere ustetan Janetek bera maitatzea egingo duen edozein gauza egiteko. Eta horrela hurrenez hurren, pertsonek eta beste organismoek izan ditzaketen nahi anitzekin. Michael Smithek oso argi artikulatu du desioaren teoria hori zenbait lanetan[2][3].
Teoria homologo ez hain sofistikatuak bezala, ekintzan oinarrituriko desiraren teoria sofistikatuagoak hau ere behar bezain murriztaileak ez izateagatik kritikatuak izan dira. Dennis Stampek adierazten duen moduan, pertsona batek aurreikus dezake tenisean ari dela gaizki sakatu eta falta bikoitza egingo duela, eta hain zuzen, gaizki sakatu falta bikoitza jasoz (urduritasunak maiz eragiten du hau), baina honek ez luke pertsona horren desira falta bikoitza jasotzea dela esan nahiko (Stampe 1986). Hainbat filosofok iradoki dute desioak ekintza hasteko gai diren egoera psikologiko bat baino ez direla, eta, beraz, desioak ekintzara bideratzen diguten egoera psikologikoekin identifikatzea ez da erabat fidagarria, beste hainbat arrazoi egon baitaitezke horrela jokatzeko. Filosofo hauetariko batzuk, ikuspegi negatiboan zentratu dira, esanez motibazio-egoera guztien atzean ez dela “egiazko desira” aurkitzen (Davis 1986; Marks 1986). Alde positiboari begiratu nahi izan diotenek, ona denaren juizio batek (edo derrigorrezkoa) ere ekitera bultza dezakeen ideia landu dute, desiratik aparte egongo litzatekeena. Bai desiraren kasuan, eta bai ongiarekiko ustean ere, bi egoera horietan, prest gaude nahi dugun hori edo ontzat jotzen dugun hori gerta dadin ekiteko. Baina filosofo hauen arabera, desirak eta juizioak ez dira gauza bera. Horra hor, ekintzan oinarrituriko desiraren teoriek bereizketa handirik egiten ez dutenaren zergatia (adib., McDowell 1978; Scanlon 1998).
Ekintzan oinarrituriko desiraren teoriaren garrantzizko aldaera batek babesten du desirak ekintzak sortzeko funtzioa duten egoera mentalak direla, sinpleki ekintzailea prestu ezartzen duten egoera mentalak izan beharrean. Teoria hauetan, desira batek jar lezake ekintzailea desira asetzeko bidean edo ez, baina emaitza hori sortzea da desiraren xedea (desiraren funtzioa biologikoa), edo desira asetzea da ekintzak sortzeko sistemek beren lana egiteko edo beren asmoak betetzeko modua (Millikan 1984; Papineau 1987). Nahiz eta aldaera hauek Stamperenak bezalako auziei eraginkortasunez aurre egin (falta bikoitza egitearen ustearen arrazoia ez da falta bikoitza egitea), hala ere, ongiaren idearengatik bultzatutako ekintzak ere badirela baieztatzen dutenen eragozpenei ezin diete ihes egin.
Eragozpen hauek gainditzeko, hainbat argudiaketa landu dira. Horietako batek dio, ongiaren uste hutsak ez duela nahikoa indar ekintza bultzatzeko. Beste argudiaketa batek inkohherentzia bat aurkitzen du printziopioetan, ongiaren ustea berrikusi beharko litzatekela dio, eta ondoren, haren printzipioen arabera jokatzeko zehaztapenak zehaztu (ikus Lewisen eztabaida 1.3 atalean aurrerago); inkoherentzia bat ikusten da ontasunarekiko ustearen ideian eta ekitera bultzatzen duenaren ideian. Beste argudiaketa bide batek elementuen aniztasunera jotzen du; ekintzan oinarritutako desiraren teoria elementu askok osa dezakete (gozamena esaterako), zeinak ez diren ongiaren usteen bereizgarri izan behar.
Teoria hauen beste zailtasun bat ageriko desiretatik dator, ekintzen bidez identifikatu ezin daitezkeenak ekintzarik eragiteko gai ez baitira askotan (ekintzan oinarritutako desiraren teoria behar bezain murriztailea ez delako ebidentzia). Demagun inoiz jaio ez izanaren desira dudala, edo nik edozer egingo dudanean ere komite baten babesa izatearen desira dudala[4]. Desira hauek ez daude ekiteko prestutasunari loturik, ez eta ezjakinean pentsatzen badut nire ekintza batekin horrelako desira bat ase ahal izango dudala. Honi erantzunez, ekintzan oinarritutako teorialariak, babes lezake jarrera hauek ez direla benetako desirak, baizik eta ekintza konatibo erlazionatuak ez besterik: desirak, agian. Beste erantzun bat ekiteko prestutasunaren existentzia baieztatzea litzateke, nahiz eta gutxieneko oinarri arrazional bat duen pertsona batek horri dagokionez zerbait egitea aukera gutxikoa izan (Wall 2009).
Plazeran oinarritutako desiraren teoriak
aldatuEkintzan oinarritutako teorian hainbat filosofok zalantzak dituztela ikusirik, desiraren eta ongiaren gaineko ustearen arteko bereizketarik eza baitago, batzuek plazera iradokitzen dute bereizketa honen giltzatzat. Filosofo hauen arabera, desira batek bultzatutako pertsona batek beti gozatzen du desiratu duenarekin, edo desira asebetetzea itxaroten du irrikaz; ongiaren juizioak bultzatutako pertsona batek aldiz, ez ditu sentimendu hauek bizitzen (Schueler 1995; Vadas 1984; eta Davis 1986). Hori zuzena dela dirudien heinean ere, badago frogan jartzeko arrazoirik; teoria horren arabera, plazerari (eta atsekabeari) begira ekiteko jarrerak dira desira daitekeen guztia. Izan daiteke desirek eragindako ekintzak kontingenteak izatea, baina horiek ezinbestean sentimendu batzuk bizitzea eragiten dute. Hau da teoria honen bertsio sinple bat:
Organismo baten p nahia du plazera sentiaraziko diola uste duelako, eta p eza desatsegin zaio.
Psikologia morala kontuan hartzeaz gain, badaude plazeran oinarritutako teoria hobesteko arrazoiak, gogoaren filosofiatik abiatzen direnak. Galen Strawsonek bi arrazoiri eutsiz heltzen dio plazerean oinarritutako teoriari: lehenik, adierazten du, desira bat izateak (edo zerbaitekiko sinesmen bat izatea, edo asmoren bat adieraztea beste moduren batean) kontzientzia eskatzen duela, eta plazera eta atsekabea desirari loturiko kontzientziazio hurbilenekoak direla. Eta bigarrenik, zera dio, badirela ekiteko gai ez diren izakiak plazera eta atsekabea sentitzera prest eta gai direla, eta izaki hauek plazera sentiarazten diena desiratzen dutela dirudiela. Izaki hauen baitan gizaki neorologikoki lesiotuak ere sartuko lirateke, ekiteko baldintzik gabeak, baita guztiz izaki imaginarioak inoiz jaio ez direnak eta soilik sentitzeko gaitasuna dutenak (Strawson 1994).
Carolyn Morillo ere plazeran oinarritzen da desiraren teoria bat funtsatzerakoan, baina arrazoibide desberdinetatik abiatuz. Arrazoi kontzeptualetatik hasiz, izatez desira ekintzarekiko independente dela dio, xumea ez den ekintzen azalpen baita. Horrez gain, oinarri enpirikoen inguruan (neurozientzia konkretuki), Morillo argudiatzen du plazer gertaerak, zenbait jazoera neuronalen berdin-berdinak direla (dopaminaren askatzea, “ordainsari sistema” moduan deitua dena), eta jazoera neuronal hauexek berak dira ekintzak abiatzen dituztenak, ekintzen jatorri kausala (sinesmenekin batera). Horrela, desirek plazerraldi une rola jokatzen dute, desirak plazer gertakari direlarik (Morillo 1990).
Batzuek plazerak desirarekin erlazio errepresentatzaile edo kausala duela ulertzen dute, eta horretan datza plazeran oinarritutako desiren teoriaren zailtasun bat. Filosofo hauen arabera, desiraren egiazko asebetetzea, edo honen areagotzea, desiraren kausa arrunta da, eta kausatutako plazera errepresentatzen du agian aldaketa hau desiraren asebetetzean. Ikuspuntu hauek zuzenak badira, plazera eta desira ontologikoki bestelakoak izan behar dira, kausak eta efektuak edo objektuak eta haien errepresentatzeileak elkarren artean desberdinak diren bezala (Davis 1982; Schroeder 2004).
Ongian oinarritutako desiraren teoriak
aldatuFilosofo batzuk ongiaren epaietatik guztiz aldendurik kokatzen dute desioa, beste batzuek aldiz, guztiz elkarturik ulertzen dute. Agian Sokratesek iradoki zuen zerbait desiratzea ontzat izatea zela, eta nahiko erraza da oinarri honen gainean desiraren teoria bat abiatzea.
Organismo batentzat p desiratzea p ona denaren sinesmena izatea da.
Teoria honen babesle da intuizioa (askok partekatua), esanez ongi dagoena egiteak pizten gaituela ongi dagoela epaitzen dugun heinean (eta zerbait egitera prest egotea hori egiteko desirak pizten duenaren intuizioak babesturik). Ikasleen Guraso Elkarteko bilerara joatea ontzat ikusten badut, nahikoa izango da hara joateko prest egoteko, eta dirudienez, ondorioz (agian) joatea desio izateko.
Desiraren teoria hauek zalantzan jarri ditu David Lewisek erabakiaren teoriaren emaitzetan oinarrituz (Lewis 1988; 1996). Lewisek kontuan hartzen du Desire As Belief (Desira Sinesmen Moduan) tesia, indibiduo arrazional batengana eramanez, prest dagoena p burutzeko p ontzat duen heinean, eta azaltzen du erabaki ezagunen teoria baten markoan funsgabetasunak sortzen direla. Izan ere, erabakien marko teorikoaren baitan, bereizketa bat egiten da sinesmenaren azterketa arrazionalaren eta desiraren (edo prestutasunaren) azterketa arrazionalean, hauen emaitzak ezberdinak direla-eta. Lewisi erantzunez, filosofo batzuk desirak ongiaren sinesmenak direlaren ideia orokorra babesten saiatu dira, erabakiaren teoriaren tesi formulazio espezifiko desberdinen bidez (esaterako, Price 1989; Byrne y Hájek 1997). Era berean, saiakerak egon dira erabakiaren teoria formala desiraren eta ongiaren inguruko ondorio formaletara heltzeko ezgaitu baieztatzeko (artean, Broome 1991).
Modu informalago batean, Dennis Stampek eta Graham Oddiek ongian oinarrituriko desiraren teorien proposamena egin dute independenteki, baina antzekotasun handiarekin. Hauen arabera, desirak, nolabaiteko goi-mailako hautemate egoerak dira: ongiaren hautematea.
Organismo batek p desiratzea organismoari p ona iruditzea da.
Teoriko hauen ustez, ongiaren hautemateak ez dira hotza sentitzearen edo zuria ikustearen hautemateak bezalakoak, baizik eta goi mailako hautemate egoerak dira, konplexutasun handikoak, baina sinesmenen desberdinak. Stampek eta Oddiek ongiaren irudipena ongiaren epaimen edo sinesmenekiko desberdina dela baieztatzen dute, eta bi kontzeptu hauek ez nahastea zaintzen dute (eta horrela, jakin ez badakite ere, Lewisen argudio formalak sahiesten dituzte). Stampek gaineratzen du, zentzuzkoa dela baieztatzea zerbait ona izan daitekeela ona ez dirudienean ere (hau da, ez denean desiratzen), baina ez desiratzea ona ez diruduenean (esan bezala, ez da desiratzen). Antzeko lerro batean, Oddiek defendatzen du uler daitekeela ekintza bat zuzenena izan arren egin nahi ez izatea, baina tentsio bat sortzen du egoera horrek. Eta tentsio honek desiren edukian ongia dagoenaren egitatean du jatorri (Stampe 1987; Oddie 2005).
Beste aldaera interesgarri bat T.M. Scanlonek (1998) babesturikoa dugu. Scanlonek dioenez, bultzatzen gaituzten desirak ez dira ongiarekiko epaiketak, baizik eta egiteko ditugun arrazoienak. (Era berean baieztatzen du badirela motibatzaileak ez diren desirak, hauek arreta bideratzen dute; hurrengo atalean aztertzen da hau).
Ongian (edo plazeran) oinarritutako desiraren teoriak hain daude oinarri desberdinengatik babestuak, normalean batek ez diola besteari erasotzen, Lewisen obra salbuetsiz. Baina horregatik ere, teoria hauen zailtasunak ez dira literatura filosofikoan sakonki aztertuak izan. Artean, lantzeke geraturiko gizakia ez den animalien desirarekiko harremanaren auzia dugu. Alde batetik badirudi arratoiek katuen urrun egotea desiratzen dutela, beste arratoien artean eta antzerako gauzak. Baina beste alde batetik ez dirudi arratoiek ona den edozer adierazten dutenik (ez dute ongiaren kontzeptua edo ongiaren pertzepziozko irudikapen bat kontzeptu hori sortu ahal izateko). Baina arratoiek desira badezakete ongiaren irudikapenik gabe,gizakiongan beharrezkoa da? Oraindik ez dira sakontasunez aztertu enigma hauek ebazteko aukerak.
Arretan oinarritutako desiraren teoriak
aldatuEbalua daitekeen desiraren beste teoria bat T.M. Scanlonek proposatutako da. Desiraren teoria “arreta bideratua”-ren zentzuan izendaturik, teoria honek ongiarekin baino gehiago arrazoiekin lotzen ditu desirak. Baina teoria desiraren arreta bideratze gaitasunean oinarritzen da.
Organismo batek p desiratzeko, beharrezkoa da p ren pentsamendua onuragarri bezala agertzea organismoari, horrela, bere arreta tematsuki prentzat mesedegarri diren iradokizunetara bideratuko duelarik.
Scanlon-en ikuspuntutik, arrazoiak proposizioen aldeko kontsiderazioak direnez, teoria horretatik ondorioztatzen da p nahi bat dagoela baten arreta itxurazko arrazoietara behin eta berriz zuzentzen bada, p gerta dadin. Hor sartzen da ebaluazio-elementua teorian (Scanlon 1998).
Teknikoki, Scanlonek ez du arretan oinarritutako desiraren teoria oso bat aurkezten, baizik eta desira bat egoteko, arretari dagokion beharrezko baldintza bat. Agian Scanlonek bere teoria egokien ikusten baitu unean eragina duten desirak ezaugarritzeko, baina ez beste eginkizun bat duten desirak ezaugarritzeko -desira iraunkorrak-. Scanlonen adibideari jarraitzen dion desira iraunkorren teoriaren antzeko zerbait hurrengoa izan liteke.
Organismo batek p desiratzea esan nahi du prest egotea p izateko arrazoiek edo p ez izatea sahiesteko arrazoiek atentzioa deitzen jarrai diezaioten.
Ongian oinarritutako desiren teoriak bezalaxe, Scanlonen arretan oinarritutako desiraren teoria ez da desiraren teoria kontserbatzaileen aldekoengatik sakonki behatua izan, eta ikusteke geratzen da hauek azalera ditzaketen objekzioak. Teoriaren buruhauste bat arretaren ikuspegi mugatutik etor liteke. Teoriaren arabera, desira ezaugarritzen duen efektua arreta desira asebeteko duten arrazoietara zuzentzea da. Baina desioak ere arretari dagokionez beste ondorio batzuk ere baditu: Katiek Ohio Statek futbol partidu bat irabaztea nahi badu, bere desirak bere arreta partiduari buruzko informaziora gidatuko du, partiduari buruz hitz egiten duen jendearengana, etb. Dirudienez, atentzio bideratzeko modu hauek teorikoki, desiraren izaerari dagokionez, arretan oinarritutako desiraren teoriari interesatzen zaizkion arreta formak bezain garrantzitsuak dira.
Ikastean oinarritatuko desiraren teoriak
aldatuOrain arte landutako desiren teoria guztiak desira a priorizko ikerketarako egokia aurkitu dute, salbuespen batekin. Morilloren metodologiak desirak mota natural bat bezala tratatzen ditu: mota natural bat zeinak efektu ezagun bat, ekintza, sortarazten duen, desirarekin elkarturik dagoena. Timothy Schroeder-ek ere elkarbanatzen du metodologia hau. Baina Schroederen aburuz, froga neurozientifikoek Morilloren ondorio desberdin batera garamatzate. Ados dago Morillorekin egitura neurologiko bakarra dagoela diotenean, desirarekin zerikusia duten fenomenoen (gutxienez, ekintzarekin, plazerarekin eta pentsamenduaren eta arretaren alderdi batzuekin) kausa komun bakarra delarik , eta ados dago egitura hori dela dopamina askatzeko sari-sistema. Hala eta guztiz ere, ez du uste egitura neurologiko honek plazera sor dezakeenik. (Plazera haren efektuetako bat dela esanten da.) Gehiago da, egitura neurologiko honen azaleratzeak ikasketa inkontziente bat gauzatzen duela sarietan oinarritutako ikasketa edo arriskuetan oinarritutako ikasketa izenez ezaguna. Horrela, ondorioztatzen du desirak modu honetako mota naturalak direla: sarian oinarrituriko ikasketa mekanismoak. Desirek forma kontingentean soilik dituzte efektu ezagunak ekintzetan, sentimenduetan eta pentsamenduetan.
Organismo batek p nahi badu, beharrezkoa da p-ren irudikapenak erabiltzea sarietan oinarritutako ikaskuntza bultzatzeko.
Sarian oinarritutako Schroederen desiraren teoriaren bertsio hau Fred Dretskeren teoria aurreratu baten garapena da (Dretske 1988, 5. kapitulua). Dretske-k aurreratu duenez, desirek erabakitzen dute zer gauzek bultzatuko duten sariketan oinarritutako ikaskuntza, baina ez da iristen desiraren teoria oso bat eskaintzera.
Schroederen eta Morilloren arteko eztabaidak, ea nola interpretatu egitura neuronala ekintza eta plazera bezalako fenomenoen kausa komuna dena, garrantzian jartzen du ikerketa zientifikoa desiraren teoria filosofikoetan. Schroederen arabera, dopamina askatzen duen sari sistema da plazeraren kausa, baina Morilloren ustetan hau plazeraren errealizazio neuronala da (aktibo dagoenean). Sari sistemaren jarduerak plazerarekin bat egiten duela hartzen da plazera sortzen duenaren froga nagusitzat (Berridge 2003en berrikusia), era berean, hau berresten da sari sistema estimulatzean (farmako edo elektrodo bidez) plazera sortzen dela jakinik (Stellar y Stellar 1985). Baina froga hauek ere bateragarriak dira plazeraren ohiko kausa sari sistema denaren ideiarekin. Azken honen aldeko frogak droga baten ildotik jaso dira, zeinak plazera sortzen duen sari sistemarekiko modu independentean (Berridge 2003en berrikusia), baita sari sistema ukaturiko arratoiei dastamen plazera sentiaraziz (Berridge eta Robinson 1998), eta arraizoimena duten kandidatuekin plazeraren errealizatzaile neuronalak kausalki “errekan behera” kokatzen direnak sari sisteman Hemen azterturiko desiren teoria guztien artean, ikastean oinarritutakoek dute sinesgarritasun txikiena; zaila da ulertzen desira ikaste prozesu bat bezala zeina sarian oinarritua dagoen. Ikastean oinarritutako desiraren teoria batek baieztatzen du bere izatezko naturagatik mugitzeko eta sentitzeko gaitasunik ez duen izaki batek desira izan dezakeela; betiere modu jakin batetara adierazteko eta ikasteko gai denean (eta gaitasun hauek egokitasunez elkarturik daudenean), nahikoa izango litzateke izaki batek desira bat izateko. Hasiera batean, honek zentzugabea dirudi. Desirarekiko ditugun ideiek esaten digute, desirek ekintza eta sentimenduekin lotura izan behar dutela. Ez da erraz onartzen organismo batek egun eguzkitsuak desira ditzakeela horiengatik ongi sentitzen ez bada, egun lainotuetan gaizki sentitu gabe, egun eguzkitsu bat izateko edozer egitera bultzatua sentitu gabe edo eguzkia ateratzean pozez saltoka hasteko gogoa izan gabe. Baina hori izan daitekeela dio ikaskuntzan oinarritutako desiraren teoriak. Beraz, teoria hau onargarria izan dadin, desiraren teoriaren a priorizko murriztapenak baztertu behar dira, edo onartu, hasiera batean desirek egokiago teorizatzen dutela natura mota batekin zeinak desirarekin lotzen ditugun ezaugarriekin ez duen bat egiten (kritika honen bertsioak ikusteko, Bratman 1990; Brook 2006; Latham 2006).
Desiren teoria holistikoak (funtzionalistak eta interpretatzaileak)
aldatuOrain arte, desiren ezaugarri bakar bat kontuan hartuz osaturiko teoriak landu dira. Baina badaude zenbait teoria desiren ezaugarri bakar bat haintzat hartzera uko egiten dutenak. Horren ordez, teoria horiek dei teoriko nagusi bat egiten diote desioari lotutako ezaugarri guztiei. Teoria holistiko hauen arabera, desira bat izatea desirei loturiko ezaugarri multzoaren zati txiki bat baino ez da.Gutxitan ematen da teoria holistiko baterako desioekin lotutako ezaugarrien zerrenda osoa, baina batzuk maiz aipatzen dira, eta teoria holistiko gehienetan zeregin bat izatea espero da. Horiek dira desiren funtsezko ezaugarrien hautagai.
- Izaki batek p desio ohi du, baldin eta soilik baldin, bere ustetan p lortzea egingo duen edozer gauza egiteko prest bada.
- Izaki batek, p desio ohi du, baldin eta soilik baldin, prest badago p itxura emanez plazera hartzeko, eta, itxuraz, p ezarekin desatsegin hartzeko.
- Izaki batek p desio ohi du, baldin eta soilik baldin, p ona dela sinestera prest badago.
- Izaki batek p desio ohi du, baldin eta soilik baldin, p izateko arrazoiei erantzuteko prest badago.
Desiraren inguruko edozein behaketa hartzen da kontuan teoria holistikoan zeregin bat izan dezaketen ezaugarri gehigarriak kontuan izateko. Jarraian batzuk azaltzen dira, baina desiren topikoak hainbeste dira zerrenda asko luza zitekeela.
- Izakiek ona dena desiratzeko joera dute.
- Izakiek bizirauteko eta erreproduzitzeko behar dutena nahi izateko joera dute.
- Izakiek normalki plazera desiratzen dute eta ez (egokiago: gorroto dute) mina.
- P desira duten izakiek arreta p bai edo p ez -aren inguruko informaziora zuzentzeko joera izaten dute.
Desiren teoria holistikoa bi forma nagusitan banatzen da: funtzionalista eta interpretazionista. Funtzionalismoarentzat desira barne egoera-mota bat da zeinak rol kausala betetzen duen esaterako aipatutako puntuetakoak etb. (adibidez, Lewis 1972). Forma interpretazionistan desira ez da sare kausal batean aurkitzen den barne egoera-mota bezala ikusten. Desirak organismoak bere osotasunean izaten duen egoera bezala ulertzen da, (1)-(8)-k eta abarrek iradokitako portaera mota nahikoak dituela erakusten duen egoera, legitimoki interpretatu ahal izateko (interpretazioko printzipio orokorraren arabera, izakiak beharrezko bitarteko-xedetzat hartuz) desira-edukitzaile gisa (adibidez, Davidson 1980).
Agnieszka Jaworskaren zaintzaren inguruko lana ere kontuan hartu behar da hemen. Jaworskak ez du uste desiraren teoria bat garatzen ari denik, baina babesten duenak ekintzan oinarritutako desiraren teoria dirudi. Bere ustez, norbaitengatik edo zerbaitegatik kezkatzearen esanahiari buruzko teoria bat lantzen ari da. Hala ere, sortu duen teoria desiraren teoria holistiko batetara asko hurbiltzen da. Jaworskaren arabera, norbaitekiko kezkaturik egotea, hura hobetu dadin ekiteko prest egotea da, pertsona horri ondo doakionean ongi sentitzeko prest egotea eta gaizki ez doakionean ondo. Pertsona horren ongizatearen ezaugarriei arreta jartzea, guzti honen araberako emozioak izatea -izua pertsona horren ongizatea arriskuan denean, lasaitasuna ongi doanean, etb.-. Hala, bada, nahiz eta Jaworka-ren asmoa ez izan, desiraren teoria holistikoa eskaintzen duela interpreta daiteke, desira azpimota batean zentratuta: zerbaitez edo norbaitez arduratzea direla esan daitezkeenak (Jaworska 2007a; 2007b; 1999).
Desiren aniztasuna
aldatuBehin desiren teoriak aintzat izanik, desira anitzak aztertzeari ekin diezaiokegu. Nahiz eta desiren gogo-egoeren talde unifikatu bat osatzen duten, ez dago zalantzarik desiren artean subtipoak badaudela (batzuk aipatu ditugu).
Objektuaren desirak eta gauzen egoeren desirak
aldatuTeoria ia guztien arabera, nahiak gauzen egoera posibleak dira beti. Te-desira batek buruan duen egoera jakin baten nahia da: tea edatea. Patin berri batzuen desira ere gauzen beste egoera baten desira da: patin berriak izatea. Eta horrela guztiekin. Ideia hau horrelako esaldietan ere adierazten da “desirak proposamenekiko jarrerak dira” edo “desirek eduki proposizionala dute”. Desirak modu honetan ikusteak, sinesmenen, desiren eta asmoen edukien arteko erlazio logikoak ulertze errazten du.
Desirak ulertzeko beste ikuspuntu batek zera dio, desirak ez direla gauzen egoera jakin batekikoak, baizik eta objektuen nahiak. Tearen desira ez da teari lotutako gauzen egoeren desira bat; soilik tearen nahia. Modu honek zintzoki erantzuten dio desirekiko pentsatzeko eta hitz egiteko dugun jarrerari. Naturalagoa da “tea nahi dut” esatea “tea hartu nahi dut” esatea baino, eta agian naturaltasun honen atzean desiren izateaz zerbait sakonagoa aurkitzen da. Gainera, gizakiak ez diren animaliek ere desirak izan ditzaketela iradoki lezake, nahiz eta hauek gizakiei hain erraz egozten dizkiegun proposamenak ulertzeko gai ez izan (Thagard 2006).
Hala ere, honi erantzunez, formulazio naturalek desiren berezko konplexutasuna kanpoan uzten dutela esan dezakegu, eta desirak dituzten gizakiak ez diren animaliek gaitasun kognitiboen egitura bat dutela eduki proposizionalez hitz egiten adierazten dena. Norak tea nahi badu, egitate bat dago hurrengo lau aukeretatik zeinek asebeteko duen esaten diguna:
- Norak tea dauka baina ez du edaten etorkizun hurbilean.
- Norak tea dauka baina ez du egunen batean hartuko.
- Norak tea edango du etorkizun hurbilean.
- Norak tea edango du egunen batean.
3. bada Nora asebeteko duena, dirudienez asko irabazi eta gutxi galtzen da esanik nahi duena gauzen egoera bat dela: tea edatea etorkizun hurbilean. Modu berean hontz batek sator bat harrapatu nahi badu, pentsa dezakegu zein aukera nahiago izango duen (3.a dirudi).
Desioak gauza posibleen egoerei dagozkiela onartzen bada ere, beste konplikazio batzuk geratzen dira. Batzuek adierazi dute zer nahi den zehazki zehazteko zailtasunak daudela: Norak orain te-katilu bat edan nahi badu ere, protesta egin lezake nahi duena ez jasotzeagatik, tea oso zaharkituta badago, edo artsenikoa badu, edo lapur batek ekarri badu, edo... (adibidez, Lycan 2012). Beste batzuek baldintzazko desioek sortzen dituzten zailtasunak aipatu dituzte, hala nola garagardoa geroago hartzeko gogoa, nekatuegi ez badago (adibidez, McDaniel eta Bradley 2008).
Desira intrintsekoak, instrumentalak eta errealizatzaileak
aldatuDesira batzuek bere baitan desira diren gauzen egoerei egiten die erreferentzia: desira intrintsekoak. Oro har onartua dago plazera bere baitan desiratua dela, eta aintzat hartzekoa da jende askok bere seme-alaben ongizatea nahi dutela, beren kirol talde gogokoen arrakasta eta injustiziaren amaia, eta guztiak intrintsekoki desiratzen dituztela. Zerbait intrintsekoki desiratzea ez da bere ongizateagatik soilik desiratzea, baizik eta norberaren ongizateagatik ere, behintzat hein batean: nire aitak nire ongizatea desio du neurri batean nire hobe beharrez, baina beste batean beregatik, ezingo bailuke lo egin niri gaizki joan ezkero, eta ez du loa galdu nahi.
Hau da, nire aitak nire ongizatea bai intrintsekoki bai instrumentalki desio du: xede baterako bide bezala. Hala ere, normalean instrumentala soilik diren desirei “instrumental” deitzen zaie: esan nahi denean: helburua beste helburu batera begira soilik nahi denean eta ez bere baitan (desira instrumentalei “estrintseko” ere deitzen zaie).
Desira instrumentalen kasu interesgarri bat “bigarren mailako desirak” deiturikoak litzazkete, Harry Frankfurten obraren harira eztabaidatua izan dena. Frankfurten arabera, pertsona egiten gaituena desiren gainean desiratzeko gaitasuna da, hau da, bigarren mailako desirak izateak ahalbidetzen digu kezkak, ardurak, amodioak eta aukeramen askea izatea (adibidez, Frankfurt 1971; 1999). Bigarren mailako desirak lehenengoekiko lotuak daude, eta lehen mailako desirak gauza arruntei buruzkoak (ez kuantitatiboak) dira, aperitibo edo New York Yanken porrota bezalakoak. Horrela, lo egiten uzten ez didan mozkor festazale bati oihukatzeko desira lehen mailakoa da, nire desiraren arabera jokatu ez dezadan, hau da, oihuka ez nadin hasi esaten didan desira bigarren mailako delarik. Bigarren mailako desira hori intrintsekoa edo instrumentala den pentsatzen hasita, instrumentala dela ohartzen gara: oihuka ez dezadan desio dut, izan ere, bestela harriak leihora botako dizkidate. (Kontuan izan behar da David Lewisek bigarren mailako desioek duten zereginari buruz eztabaidatzen duenean baloratzen du desira intrintsekoak izan behar dutela. Horrek galdera interesgarri bat planteatzen du: zein maiztasunekin izango litzateke benetan intrintsekoa bigarren mailako nahia? Ikus Lewis 1989).
Aurreko egoeran ere, desira nezake pertsona zibilizatu eta tolerantea izatea, eta nire oihukatzeko desioa ez betetzea zibilizatu eta tolerantea izateko modu bat bezala ikustea. Baina kasu honetan, nire desio intrintsekoaren eta nire oihukatzeko desirari aurre egiteko desiraren arteko harremana ez da guztiz instrumentala. Oihukatzeko desira baztertzea ez da pertsona zibilizatu eta tolerantea izatera iristeko bidea, haren adibide baizik. Horrelako egoeretan, nire oihu egitearen desira ez betetzearen desira desira errealizatzailea dela esaten da: xede baten nahia desira intrintseko baten errealizaziorako pausu moduan balioko lukeena[4]. Mota honetako desirak eztabaidatuak dira esaterako, Arpaly eta Schmidtz-engatik (1994).
Indartsuagoak eta ahulagoak diren desirak
aldatuOrokorrean baieztatzen da desirak indarraren araberako lerro batean koka daitezkela: desirak indartsuagoak edo ahulagoak izan daitezke. Esaten da desira baten indarra bere egoerarekiko kontrolaren beitan duen eragin kausalaren araberakoa dela: desira bat beste bat baino sendoagoa izan dadin beharrezkoa da agentea haren gainean ekiteko prest egotea, bigarren desira beharrean, egoera batetan zeinean (a) gainontzeko guztia berdin da, (b) agenteak uste du desira bakoitza ekintza desberdinez ase deitekeela, eta (c) agenteak uste du desirak ezin direla batera asebete. Desira ezaugarritzeko modu hau egokiena da ekintzan oinarritutako teoriarentzat. Baina desiren teoria bakoitzarentzat haien indarren teoria bana dugu. Honako hauek zehaztu dezakete desiren indarra: desiraren itxurazko asebetetzeak eragingo lukeen plazer edota atsekabe kopuruak, edo gauzen egoera batek ona dirudienaren graduak, edo gauzen egoera bat eragiteko arrazoiek baten arreta erakartzen duten mailak, edo desiraren itxurazko asebetetzeak eragingo lukeen sarian oinarritutako ikasketa-kopuruak, edo horien guztien batez bestekoak.
Teoriko gehienek ez dute askoz gehiagorik gehitzeko goran aipatutakoari. Salbuetsiz erabakiaren teorilarien lana: erabakiaren ezaugarritzearen barruan, lehentasunaren teoria formala karakterizatzen da, eta honen bitartez, hainbat emaitza egiaztatu daitezke. Esaterako, desiraren indarren buruzko emaitza funtsezkoa dugu hurrengoa: minimoki arrazionala den pertsona batek lehentasunak baditu bikoitiekiko (Arekiko Bren ordez, Crekiko Dren ordez), lehentasun hauek erabil daitezke lehentasunen indarra zehazteko. Hau da, nahiago denari buruzko oinarrizko gertaera multzo handi batetik abiatuta, gauza bakoitza besteari zenbat hobeaten zaion jakin daiteke (adibidez, von Neumann eta Morgenstern 1944).
Desiren artean duten indar adierazpenak oso bestelakoak dira, nahiaren indarren artean alderik ere ez dagoenean adierazpen zeinuak desberdinak dira oso. Hau da desiraren indarren teoria askoren enigmetako bat. Pentsa dezagun desira intrintseko estandar batean: haur baten ongizatearen nahia. Humore onez nagoenean prestutasun handiagoa izango dut Ceciliaren hobebeharrez jokatzeko, goibel nagoenean baino, indartsuagoa izan daiteke gogo hau esna nagoenean logure handia dudanean baino, ongizatera aldaketa orain gertatuko denean ere indartsuagoa izango da hemendik denbora luzera izaten bada baino, etb. Hala eta guztiz ere, zaila prestutasunaren aldaketa hauek Ceciliaren ongizatea zenbat desio dudan aldatzea. Hau da, desirari begirako nire ekintzen eraginkortasunaren aldaketak soilik adierazten ditu. Era berean, Ceciliaren ongizatea urratzearen ideiak ikaragarri gaizki sentiaraziko dit (adibidez, zakur batek Cecilia koskatzea) eta beste ideia batek (adibidez, Ceciliak barizela izatea) ez hain gaizki, eta hau horrela izango da nahiz eta nire minarekiko baliospenak bi egoerak antzekoak izatea eragin. Beste behin ere, horrek esan nahiko luke nire desioak nire sentimenduetan eragiteko duen eraginkortasunean idiosinkrasiaren bat dagoela, desiraren indarraren diferentzia adierazi beharrean (kasu honetan, barizela harrapatzeak haurtzarotik espero den froga dirudi, eta horrek moteldu egiten du nire erantzuna). Eta gauza bera gertatzen da ontasun itxurekin eta arreta jarri beharreko xedapenekin.
Ikastean oinarritutako desiren teoriek eta desiren teoria holistikoek badute abantaila bat: berez, gai dira baieztatzeko desiraren indarra konstante bat izan daitekeela, baita desioak ekintzan, sentimenduetan edo pentsamenduetan duen eragina desiraren indarrarekiko neurriz kanpokoa dela dirudienean ere. Ikastean oinarritutako desiraren teorien kasuan, ikaskuntza seinale eta desioaren indarraren zeinu arrunten artean kausazko erlazio bat dagoen bitartean, ez dago kontraesanik desira indartsu batek desio ahul baten adierazpenak dituela esatean, edo alderantziz. Teoria holistikoen kasuan ere, desioaren indarra fenomeno bakar baten indarrera murrizten ez den bitartean, ez dago kontraesanik desira indartsu batek desio ahul batek bezalako efektu bat edo batzuk dituela esatean, edo alderantziz. Arazoa sortzen da teoriek desirak fenomeno zentral batetara murrizten dituztenean, beha daitekeen bakarra hori izango da eta haren gorabeherek ez dute zentzurik duenik emango.
Desira errepikakor eta iraunkorrak
aldatuNorak tea desio badu, litekeena da desira hori adieraztea: litekeena da Nora bere desirarekiko kontziente izatea, eta litekeena da desirak bere efektu karakteristikoak abian jartzea Norak tea desiratzen jarraitzen duen bitartean. Bestalde, Benek patin pare berria desio badu, litekeena da desira hori ez adieraztea denbora guztian. Patin pare berria Benek desira lezake pare-bat hilabetez erosten dituen arte, eta denbora tarte horretan ez litzateke desira uneoro azaleratuko. Litekeena da Benen desira isilpean mantentzea “gogoaren sakonean” denbora tarte handienean, tarteka ezagunak zaizkion, hau da, desirari lotzen zaizkion pentsamenduak, sentimenduak eta ekintzak sortuz.
Desira iraunkorrak batek dituen desirak dira, baina momentu horretan zure psikean zereginik betetzen ez dutenak. Bestalde, errepikakorrak momentu horretan zereginen bat betetzen duten desirak dira. Kontuan izan desira errepikakorrek ez dutela zertan baten ekintzak kontrolatu: nire desira errepikakorra ohean alferkerian egotea da, baita altxa eta gosaria jartzen dudanean ere, nire desirak nostalgiaz pentsarazten baidit ohean, eta agian nire ekintza sortzaileen mekanismoetan eragiten ari da beste nahi batzuk izango ez banitu ohera gidatuko nindukeelarik. Gaur egungo jokaeran eragina duten desira inkontzienteak ere gauzei buruz pentsatzeko modu honetan sortzen dira: tintontzi berri baten nahiak bat baldarki ibiltzea egin lezake, bere tintontzia apurtzeko bere sentimendu eta pentsamenduetan eragin gabe, eta horrela bada, baldarkeriaren unea jazoko da.
Filosofo batzuek diote desira errepikakorrak soilik direla benetako desirak. Desira iraunkorrak deiturikoak desirak sortzeko xedapenak besterik ez dira. Jarrera honen zailtasun bat ordea, zera da, desira irunkorrik ezean zail dela hainbat kausazko prozesu mental azaltzea. Adibidez: Zergatik deitzen dio arreta Norari bere mutil-lagunaren sukaldeko estalkian dagoen te lata berriak? Izan liteke eskuragarri duen tea ezagutzeko desira konstantea duela, eta bere mutil-lagunaren sukaldeko te lata berria aipagarria dela desira horrekiko. Zergatik pozten da Nora lata ikustean? Te desberdinak dastatzeko desira iraunkorra duelako eta ohartu delako latak te berri bat daramala barnean. Eta horrela jarraituz. Desira errepikakorrak sortzeko jarreraren oinarriak balio lezake horrelako azalpenetarako, baina pentsamendu arruntari zintzoagoa da esatea oinarri hau desira bat dela -desira iraunkor bat- beste edozer dela esatea baino.
Beste pentsalari batzuen ustez, mundu kontzientzian sortzen dira desira guztiak. Gorria ikusteko gaitasuna izan arren indarrean jartzen ez den bezala gorria ikustea elementu kontzientea den arte, nire frantsesa naturala izate desiratzeko gaitasuna ere badut ez dena indarrean jarriko frantsesa ikasteko desira kontzientziako elementua izan arte. Ohartu tesia ez dela soilik batzuetan desirak mundu kontzienteko objektuak direnik. Hau da, tesia ez da soilik batzuetan nire nahiez jabetzen naizela, batzuetan behatzez jabetzen naizen bezala. Aitzitik, tesia da desirak baduela izaera kualitatibo bat norberaren kontzientzia beraren elementu, ezaugarri edo alderdi izan daitekeena. Nahiak plazerez edo itxuraz osatuta daudela bermatzen duen edozein filosofok har dezake jarrera hori (adibidez, Oddie 2005; Stampe 1987; Strawson 1994). Honen aurka argudiatu izan da, desiraren doitze norabidea kontzientziako elementuen doitze norabidearekin bateraezina dela, izan ere, desirek (zantzu orokorretan) gauzek nola izan beharko luketen esaten digute, eta kontzientziak (zantzu orokorretan) gauzak nola diren (Hulse, Read y Schroeder 2004).
Desiraren inguruan eztabaidak
aldatuGogoaren, ekintzaren, aukeramen askearen eta moraltasunaren (eta gehiagotan) teorietan desirak toki garrantzitsua hartzen du, eta horregatik ere, eztabaida askotan korapilaturik aurkitzen da, gehiegi direnak hemen azaltzeko. Hala eta guztiz ere, badira bereziki aipagarriak diren eztabaidak, izan desiren ezaugarri gakoen inguruan direlako (jarraian dauden hirurak), izan desiren teorizazio filosofiko eta batez ere etikoen zati handi bat adierazten dutelako (hurrengo hirurak).
Desiren doitze norabidea
aldatuAnscombez geroztik, desirek sinesmen kontrako “doikuntza-norabidea” dutela esaten da. Hau adierazteko modu xume bat hurrengoa da: sinesmenak adierazpen-perpausen antzekoak dira, mundua ezagutzen dugun moduan haietara egokitzen denean asebetetzen direlarik, desirak aldiz, aginte-perpausak bezalakoak dira, mundua aldatuz (desirara egokitzeko) asebetetzen direlarik. Analogia honen esanahi literal eta zehatz bera ere eztabaidagarria da. Egia al da baten sinesmenak mundura egokitu beharko luketela, eta munduak baten desiretara egokitu beharko lukeela (Gregory 2012)? Egia al da munduak sinesmen aseak (egiazkoak) sortzeko joera duela, desirek bitartean mundua desiren asebetegarri (desioak betetzea) egitea eragiten dutelarik? Egindako proposamenak nola baloratu jakitea zaila den esparru bat da, eta ez dirudi etorkizun hurbil batean adostasun batek leku izango duenik[1][3]. (ikus, adibidez, Schueler 1991; Smith 1994; Zangwill 1998).
Desiree zein sinesmenei egokitzen zaizkien gogo-egoerak ea ba ote diren galdetzen du lotutako beste auzi batek. Esaten da gogo-egoera hauek, batzuetan “besires” (ingelerazko belief eta desires-en elkartzea) deituak, interes berezikoak direla sinesmen eta antzeko joerek beren kabuz ekintzara bultza dezaketenaren aukera interesatzen zaien etikoentzat[3] (ikus, adibidez, Smith 1994, capítulo 4; Zangwill 2008).
Desiren jatorria
aldatuDesira instrumental eta errealizazio desiren sortzearen inguruan misterio gutxi dagoela esan liteke. Desira hauek arrazonamendu prozesu bidez sortuak dira (kontziente edo inkontzienteak), zeinetan batek arrazoitzen duen ondorioztatu arte p kasua gertatzean soilik izango zela q edo q ren errealizazioa probable. Batek q hori intrintsekoki nahi badu, arrazonamendo honek automatikoki eta inkontzienteko p hori desira instrumental edo errealizatzaile izatea eragingo du, izaki arrazionalengan behintzat. (Desira berriaren indarra, gizabanako arrazional batean, eta baldintza berdinetan, handitu egiten da q izateko nahi intrintsekoaren indarrarekin eta p egiteko itxurazko baliagarritasunarekin, q errealiza dadin). Edo behintzat, azaldutako irudi hau ez da gehiegi eztabaidatzen desira instrumental eta errealizatzaileak sare kausal (zientziak aztertu ahal izango lukeena) batetako osagai balira bezala aztertzen dituzten filosofoengatik. Baina adimena interpretazio-eremu moduan ulertzen duten filosofoek ez dute azalpen mekanizista hau hain erraz onartzen. Haien arabera, pertsona bat p desira instrumental edo errealizatzailea duelarik interpretatu behar da dagoeneko q desira intrintsekoa duela eta p-k q izateko aukerak zabalduko dituela uste duela interpretatu dugunean.
Desira intrintsekoen belaunaldia interesgarriagoa da eztabaidei dagokionez. Hedonista psikologikoek desira intrintseko bakarra dagoela babesten dute -plazera-, eta hau jaiotzetikoa dela (esaterako, Pollock 2006). Alabaina, desira intrintseko ugari direla baieztatzen duten filosofoak, artean gertukoen ongizate nahia edota kirol talde gustukoenaren garaipena, auzi zailagoen aurrean aurkitzen dira. Agian gure desira intrintseko batzuk jaiotzetikoak dira (plazera, laztan eta besarkada leunak, elikadura eta hidratazio egokia,...), baina beste hainbat argi dago ezetz. Benek intrintsekoki bere kirol talde gustukoenaren arrakasta nahi badu, argi dago, nahi hori ez dela adimenaren berezko (jaiotzetiko) egituraren ondorio.
Batzuk proposatu dute arrazoiaren bidez desira intrintsekoak izatea posible dela. Michael Smithen arabera, batek uste badu, arrazionala izanik, p desiratuko lukeela, honek p-ren desira intrintseko bat sortuko luke. Horrela, uste izango banu, arrazionala izanik, Hirugarren Munduari dirua eman nahiko niokeela, honek niregan Hirugarren Munduari dirua emateko desira intrintsekoa sortzeko joera izango du[3]. Smithen ideia hau ebaluatzeko orduan, zailtasunekin topatzen gara. Egiazki, badirudi egin nahiko nukeenaren -guztiz arrazionala izanik- inguruan pentsatzea niregan desira berri bat pizteko moduko gauza dela. Baina ez dago argi ea desira hori intrintsekoa izango zenik, edo guztiz kontrakoa, errealizatzailea (arrazionala dena, edo agian morala egitearen desira errealizatzailea). Fenomenologikoki, biak bereiztea zaila dirudi, eta horregatik ere ez da hain erraza Smithen teoria ebaluatzea. Hala eta guztiz ere, zailtasun hauek ez dute filosofoen ahalegintzea gelditu (adibidez, Dreier 2000).
Smithen proposamenaren ondorio interesgarri bat da arrazionala bihurtzen duela desira intrintseko batzuk izatea, eta irrazionala desira intrintseko batzuk ez izatea, norberak egiatzat duenaren arabera. Hau desiren ikuspuntu batetik aldentzen da, zeina David Humeren ekarpenetik behintzat eragiten dirauen, zeinaren arabera sinesmenek ez duten zertan gure nahi intrintsekoak diktatu. (Pentsamendu lerro honen arabera, gehienez, desira intrintsekoak betetzeko desira errealizatzaile edota instrumentalak zehaztu ditzazkete sinesmenek). Baina Smith “azken xedeak” ezartzea arrazonamenduaren parte dela kontsideratzen dutenengandik bereizten du (adibidez, Richardson 1997).
Beste desira intrintsekoen sorrerari buruzko proposamen alternatiba batek guztiz bazterrean uzten du arrazoia. Proposamen honen arabera, desira intrintseko berriak, dagoeneko asbeteak daudenekin lotura eginez sortzen dira, gauzen egoerari erreparatuz (ea dagoenak asebetetzen nauen, eta honen antza izango duen egoera berri batek eragin antzekoa izango duela ondorioztatuz), sarian oinarritutako ikaskuntza printzipioen arabera. Horrela, haur batek ipurdia lehorra eta sabela betea intrintsekoki nahi badu, eta amak horretan lagundu ohi diola badakienez, amaren presentzia instrumentalki desio du. Eta haurra harreman instrumentalaz kontziente izan edo ez, amaren presentziak bere nahi intrintsekoen asebetetzea esan nahi badu maiz, desiraren asebetetzeak eragindako ikaskuntzak amaren presentziarekiko ere nahi intrintseko bat izatea sustatuko du (Schroeder 2004).
Nahiago izatea eta desio izatea
aldatuDesiratzeaz baino gehiago nahiago izateaz ari garenean, erabakiaren teoriaren idatziek dute nagusitasuna. Erabakiaren teorialariak dio, gizakiok hainbat aukeren artean aukeratzen dugula, eta aukeraketa hori aukeren artea nahiago dugunaren adierazle dela. Gizakia arrazionala bada, bere lehentasunak koherenteak dira eta ekintza batengandik itxarondako erabilgarritasuna determinatzea ahalbidetzen du. Ekintza baten itxarondako erabilgarritasuna besteak beste, plazera da (edo sufrimenduaren arintzea) espero daitekeena sortzea, ikuskera baten arabera (gehienbat zaharragoa), edo banakoa aukeratzera inklinatuko litzatekeen (idealki) gradua, beste ikuspuntu baten arabera (modernoagoa) (analisi batetarako, ikus adibidez, Skyrms 1990).
Erabilgarritasuna plazera bezala hartzen bada, erabakiaren teoria bateragarria litzateke plazera dela desiratzen den gauza bakarra sostengatzen duten desiraren teoria ororekin. Erabilgarritasuna aukeratze balioarekin lotzen bada, erabakiaren teoria desiraren teoria guztiekin izango da bateragarri (agian, desirak ongiarekiko sinesmenak direla dioten desiraren teoriak salbuetsiz, 1.3. zatian aztertuak). Hortaz, lehentasunetan zentratzeak ez du bere kabuz kontrakotasunik sortzen desiren teorien eta erabakiaren teorien artean.
Konfliktua sor daiteke, galdetzean ea zeintzuk diren funtsezkoagoak, desirak ala lehentasunak; John Pollock-ek deitu du arreta berriki eztabaida honetan (Pollock 2006). Erabakiaren teorialariek binakako lehentasunak oinarrizkotzat jo dituzte: oinarrizko jarrera A B –ren aurrean lehenestea da (e.g., von Neumann eta Morgenstern 1944). Desiren beste teorialariek desirak hartu dituzte oinarrizkotzat: A desiratzea da oinarrizko jarrera. Desirak baldin badira funtsezko, eta hauek badute indarra, erraza da lehentasunak zehaztea desiretatik abiatuz: nire aita osasuntsu egon dadin maila altu batean desio badut, eta erropa garbitzea maila baxu batean, ondorioztatzen da nire aitaren osasuna lehenesten dudala erropa garbitzearen aldean, baldintza berdinetan. Lehentasunak badira oinarrizko aldiz, lan interesgarri bihurtzen da hauetatik desirak ondorioztatzea (2.3. zatian landu da laburki).
Lehentasunak oinarrizkoak direla pentsatzeko arrazoi sinpleena zera da, introspekzioz erraz behatzen direla eta haien arabera jokatzen dela, eta aldiz indar espezifikoak dituzten desirak ez direla hala. Esan dezaket nire aitaren osasuna zaintzea nahiago dudala erropa garbitzea baino, baina introspekzio bidez jakin dezaket ze puntutaraino lehenesten dudan aitaren osasuna erropa garbiaren ondoan? Beharbada ez. Eta egin badezaket, izan daiteke soilik oinarrizko psikologia egitateetara sarbidea dudalako, eta hauek oinarrizko binakako lehentasun sinpleei buruzko egitateak dira. Von Neumann eta Morgenstern-ek idazten duten bezala, “neurri oro –hobeki neurrigarritasun baieztapen oro- azken batean, berehalako sentsazioren batean oinarritu behar da, ziurrenik ezin izango dena eta, jakina, ez dena gehiago aztertu beharko. Erabilgarritasunaren kasuan, lehentasunaren berehalako sentsazioak – objektu bat edo objektu multzo bat nahiago izatea beste baten ordez- oinarri hau ematen du” (1944, 16).
Lehentasunak oinarrizkoak ez direla pentsatzeko arrazoi bat, zera da, dirudiela, erabakiaren teoria estandarraren barruan, pareen araberako oinarrizko lehentasunen kopuru handia behar dela A eta B objektu arbitrarioen artean A Bren aldean zenbat nahiago denari buruz egitateak izateko. Hau da, desira-graduei buruzko egitateak bikoteen lehentasunei buruzko gertaera oinarrizkoenetatik abiatuta baino ezin dira sortu, bikoteen lehentasunei buruzko oinarrizko gertaera asko baitaude. Pollock-ek (2006) argudiatzen duenez, gertaera horien kopurua mila milioi ingurukoa da gutxienez, nahiei buruzko oinarrizko hirurehun egitatetatik abiatuta erraz sor daitezkeen desioari eta lehentasunari buruzko gertaera berak kodetzeko baino ez. Oinarrizko gertaera psikologikoak garunean fisikoki gauzatu behar diren hipotesitik abiatuta, Pollockek ondorioztatu du psikologikoki errealista dela oinarrizko desiretan sinestea, ez bikoteen oinarrizko lehentasunetan.
Gauzak zailtzeko, ikerketa enpirikoak iradokitzen du gure lehentasunak ertsiki lotuak daudela testuinguru-eraginen mende egon arte, eta ondorioz, hobe dela lehentasun koherenteen erainkuntzaz (konstrukzioaz) hitz egitea azpiko desiretatik duten jatorriaz baino (ikus, adibidez, Lichtenstein eta Slovic 2006ko artikuluak). Adibidez, ikerketa klasiko batean aurkitu zen subjektuei bi apustutatik bat libreki aukeratzeko eskaintza egitean (ia balio berbera espero zen — 4 dolar inguru —, baina gehienezko ordainsari eta zigor maximo desberdinekin) bi apustuetako baten aldeko lehentasuna agerian uztea egiten zuela. Subjektu berei apostu bakoitzarengatik eskaintza bat egiteko aukera ematean, behatu zen beste apustuarengatik (harengatik jokatu ez zena) gehiago eskaintzeko prest zeudela maiz, itxuraz baieztatzen duena subjektuek nahiago zutela apustu bat harengatik eskaintza egiterakoan baina libreki aukeratzean, ez (Lichtenstein eta Slovic, 1971). Horrela, eskaintza egitearen eta aukeratzearen artean dagoen alde txikiak bi apostu ia berdinen arteko lehentasunak alda ditzazke, edo hori dirudi, zalantzan jarriz lehentasunaren egitate egonkor baten existentzia bera hautapen bat kokatzen den moduarekiko independente. Hau bada gauzak ikusteko modurik onena, ondoriozta genezake lehentasun kopuru txiki jakin bat oinarrizkoa dela, eta sinpleki ez direla existitzen pertsona baten desira orokor baten graduei buruzko egitateak.
Metaetikari dagokionez, egitera bultzatzen duten desiren eta arrazoien arteko loturaren inguruan eztabaida bizia dago. Tradizio baten arabera, “humear” edo “neohumear” deitua, ekiteko arrazoien existentzia ekitera doanaren desiren araberakoa da. Horrela, nire txokolarea edateko arrazoia, nire desiratik eratorria da, eta era berean ezezagun bati laguntzeko arrazoia, humearroek diotenez.
Batzuk humearismoa hartu dute arrazoiak eta nahiak berdinak direla adierazteko direla (nire txokolatea edateko arrazoia txokolatea edateko desira dudala izanik ; beste batzuek, berriz, humearismoa hartu dute arrazoiak (normalean) desiratzen ez diren gauzen egoerak direla baieztatzeko, arrazoiak direla desioekin duten harremanaren arabera (beraz, txokolate beroa edateko dudan arrazoia duen zaporea da, duen zaporea arrazoi bat izango da zapore hori dastatzeko nahia dudan bitartean). Lotura duten arren, bi jarrera horiek ondorio oso desberdinak dituzte, Mark Schroederrek argudiatu duen bezala (Schroeder 2007).
Humearoek hainbat modutan babestu dute haien jarrera, baina garaiko eztabaida hein handi batean Bernard Williams-ek garatutako argumentu batean zentratu da. Williamek argudiatzen du humearismoak soilik azal dezakeela arrazoien eta motibazioen arteko lotura: batek jokatzeko arrazoi bat badu, ekin dezake arrazoi harengatik, sostengatzen du Williamek. Baina hau soilik bermatzen da ekiteko arrazoi bat izateak desira izatea esan nahi badu. Beraz, ekiteko arrazoiak desiren existentziaren mendeko dira (Williams 1981). Ikuskera zertxobait desberdinarekin, Mark Schroederren esanetan, behar bezala formulatzen denean, humearismoa hobeto egokitzen da gure intuizio-sortarekin, jarduteko arrazoiak eta arrazoi horiek gure psikologiei buruzko ekintzekin kontingenteak diren edo ez azaltzeko moduak direla-eta (Schroeder 2007).
Jarrera humearoari kontrajarritakoak maiz kontsiderazio moralengatik bultzatuak izan dira: ez da beharrezkoa inolako desira motarik izatea (nolanahi ere, ez desiotzat ulertzen dena) morala dena egiteko arrazoi bat izateko, antihumearo batzuen arabera. Horrela bada, jokatzek arrazoi partikular hauetan behintzat ez da desiren beharrik inola ere (adibidez, Schueler 1995). Beste eraso fundamentalago bat Christine Korsgaard-ek burutu du, argudiatuz, egia bada norberaren nahietara jokatzeko arrazoi bat badago, funtsezko ebaluazio-egitate bat izango da hau, eta, beraz, ez dago arrazoirik eszeptikoak izateko funtsezko ebaluazio-gertakari paraleloei buruz, norberaren nahiekiko independenteak diren arrazoiak daudela adierazten dutenak (Korsgaard 1997).
Ongizatea eta desirak
aldatuEtika normatiboaren baitan, badago zoriontasun noziarekiko interes bat, pertsona baten ongizatea, batez ere moraltasunaren ikuspegi kontsekuentzialistaren barruan, ekintza morala ongizatea maximizatzen duena dela defendatzen baitute. Ongizatearen ikuspegi batek babesten du ongizateak nahien asetzean duela jatorria.
Desiran oinarritutako ongizatearen teorien ezaugarri nagusietako bat da uste dutela pertsona baten ongizaterako garrantzitsuena gauza errealen egoerak direla, eta ez pertsonak errealitateaz dituen pertzepzioak. Horrela, urrezko domina bat irabaztea desio badut, zentzu honetan soilik ondo egongo naiz irabazten badut: engainatzen banauten domina irabazi dudala sinestarazten benetan irabazi ez dudanean, nire ongizatea ez handituko era adierazgarrian. Hau abantaila bat izan liteke desiran oinarritutako ongizatearen teorietan (ez du ziurtasunik ematen engainu huts batek nire ongizatea hobetuko duenaren usteak) edo desabantaila (ez dakidanak ezin dit kalte egin, ezta?). Puntu eztabaidatua da (adibidez, Sumner 1996).
Desiran oinarritutako ongizatearen teorien erronka bat zera da, dirudiela baditugula desira batzuk zeinaren asebetetzeak, azken batean, ez lukeen gure ongizatean lagunduko bistako modu batean behintzat. Ezjakintasun, neurosi eta antzekoetatik eratorritako desirak izan litezke horrelakoak. Brandtek (1979) oso erantzun ezaguna ematen die horrelako kezkei, argudiatuz "psikoterapia kognitiboko" prozesu batetik bizirik aterako liratekeela norberaren ongizatean lagunduko luketen nahiak.
Desiran oinarritutako ongizatearen teoriak zalantzan jarriak izan dira bai gizabanakoaren gogo-egoerari behar bezala ez diola erreparatzen uste dutenengandik, bereziki, disfrutatzen ari denaren plazerari (adibidez, Feldman 2004), bai eta gizabanakoaren gogo-aldartegogo-egoeraari gehiegi begiratzen diola iritzi dutenengandik, gizakiaren loraldirako funtsezkoa dena alde batera utzita (adibidez, Nussbaum 2000, 1. kapitulua).
Gorespenak eta desirak
aldatuPsikologia moralaren barruan, desirak leku nabarmena du laudagarritasunaren eta erruduntasun moralaren baldintzei buruzko eztabaidan.
Doktrina kantiar ezagun baten arabera, ekintza bat laudagarria izango da egin duenak betebehar hutsagatik egin badu, eta ez “zuzena dena” egiteko inklinazio bat izan duelako (desira) (Kant, 1964). Horrela, zuzena Afrikako mikrokredituen alde egitea bada, eta nik hori egiten badut, nire betebeharra zenaren ulermen intelektualarengatik soilik izango naiz gorespenaren duin. Nire buruarekin ongi sentitzeko egin badut, edo eskuzabala izatearen nahiagatik edo justiziaren alde borrokatzearen nahiagatik, ez naiz gorespenaren duin zuzen jokatzeagatik. Tesi hau kantiar garaikideengatik ere babestua izan da (esaterako, Herman 1993, 1. kapitulua).
Kanten doktrina ezagunaren aurrean Nomy Arpalyren lana dago. Bere esanetan, laudoriotasuna zenbait nahiren arabera jokatzean aurkitzen da, hau da, izatez ona denaren desiren arabera (Arpaly 2002; ikus baita Arpaly eta Schroeder 2014). Arpalyren ikuspuntutik, betebeharraren zentzutik zuzen jokatzea ez da inola ere laudagarria, baldin eta norberak betebeharraz duen ikuspegia okerra bada, eta horrela, azkenean, akzidentalki bakarrik egiten da zuzena. Horrela, zuzena Afrikako mikrokredituen alde egitea baldin bada, eta hala egiten badut, Arpalyren arabera goraipagarria izango naiz soilik baldin eta onbera izateko nahiak (moraltasunaren edukia hori baldin bada) edo bidezkoa dena egiteko nahiak (moraltasunaren edukia hori baldin bada) bultzatuta jardun badut.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Ingelesez) Anscombe, G. E. M.. (2000-10-16). Intention. Harvard University Press ISBN 978-0-674-00399-6. (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
- ↑ (Ingelesez) Smith, Michael. (1987). The Humean Theory of Motivation. Oxford University Press (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
- ↑ a b c d (Ingelesez) «The Moral Problem | Wiley» Wiley.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
- ↑ a b (Ingelesez) Schroeder, Timothy. (2004-08-12). Three Faces of Desire. Oxford University Press, USA ISBN 978-0-19-517237-9. (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).