Claudio Santoro
musikagile brasildarra
Claudio Franco de Sá Santoro (Manaus, Amazonas, 1919ko azaroaren 23a - Brasilia, 1989ko martxoaren 27a) brasildar musikagilea izan zen.
Claudio Santoro | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Cláudio Franco de Sá Santoro |
Jaiotza | Manaus, 1919ko azaroaren 23a |
Herrialdea | Brasil |
Heriotza | Brasilia, 1989ko martxoaren 27a (69 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | portugesa |
Irakaslea(k) | Nadia Boulanger |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, orkestra zuzendaria, soinu banda konpositorea eta biolin-jotzailea |
Enplegatzailea(k) | University of Brasília (en) |
Kidetza | Academia Brasileira de Música (en) |
claudiosantoro.art.br… | |
Oso gazterik hasi zen musika-ikasketak egiten. Biolin-karrera egin zuen Rio de Janeiroko Musika Kontserbatorioan, eta 18 urterekin biolin-irakasle zen. 1948 inguruan, musika dodekafonikoaren eraginpean, adierazpen liriko soiletara jo zuen. Geroago, bere garaiko beste musikari asko bezala, abertzaletasun musikalera iritsi zen, folklore-musikaren eraginarekin. 1960ko hamarralditik aurrera, baina, musika dodekafonikora itzuli zen, aurreko aldietako elementuak eta esperientzia elektroakustikoak tartekatuz. Lan aipagarrienak: Batucada, Canto de amor y paz, eta zenbait sinfonia eta kontzertu.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.