Chicago Fire (telesaila)
Chicago Fire estatubatuar telesail dramatikoa da, Michael Brandtek eta Derek Haasek NBCrako sortua. Wolf Entertainmenten Chicago frankiziaren lehen telesaila izan zen.[1]
Sinopsia
aldatuTelesailak Chicagoko suhiltzaileen eta paramedikoen bizitzak, profesionalak zein pertsonalak, ditu ardatz: 81. kamioia, 3. erreskate eskuadroia, 61. anbulantzia eta 25. batailoia dituen 51. geltokian. Andy Darden suhiltzailearen heriotzaren ondoren, leialtasuna hautsi egiten da eta Matthew Casey 81. Kamioiko tenientea eta Kelly Severide 3. erreskate taldeko tenientearen artean banatzen da. Severide okerrago sentitzen da Dardenen emazteak bere heriotzaren errua duela jakiten duenean. Bi tenienteek errua taldearen onerako jasaten ikasi beharko dute eta bide onetik jarraitu.
Aktoreak
aldatu- Jesse Spencer: Matthew Casey
- Taylor Kinney: Kelly Severide
- Monica Raymund: Gabriela Dawson
- Lauren German: Leslie Shay
- Charlie Barnett: Peter Mills
- David Eigenberg: Christopher Hermann
- Teri Reeves: Hallie Thomas
- Eamonn Walker: Wallace Boden
- Yuri Sardarov: Brian Zvonecek
- Joe Minoso: Joseph Cruz
- Kara Killmer: Sylvie Brett
- Dora Madison: Jessica Chilton
- Miranda Rae Mayo: Stella Kidd
- Annie Ilonzeh: Emily Foster
- Alberto Rosende: Blake Gallo
- Daniel Kyri: Darren Ritter
- Adriyan Rae: Gianna Mackey
- Hanako Greensmith: Violet Mikami
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) «When the new 'One Chicago' seasons start and how to watch them online» Newsweek 2020-11-11.
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |