Casper (filma)
Casper, 1995eko Brad Silberling estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako fantasiazko komedia film bat da. Seymour Reit eta Joe Oriolo komikigileek sortutako Casper the Friendly Ghost (Casper Mamu Lagunkoia) komikian oinarritua dago.
Casper (filma) | ||||
---|---|---|---|---|
James Hornerren filma | ||||
Egilea(k) | James Horner | |||
Argitaratze-data | 1995 | |||
Izenburua | Casper | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo eta direct-to-video (en) ![]() | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | komedia dramatikoa, fantasiazko filma, haurrentzako filma, film komikoa, ghost film (en) ![]() ![]() | |||
Iraupena | 100 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Grabazio lekua(k) | Maine | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Brad Silberling (en) ![]() | |||
Gidoigilea(k) | Deanna Oliver Sherri Stoner Joe Oriolo (en) ![]() Seymour Reit (en) ![]() | |||
Antzezlea(k) | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Gerald R. Molen Steven Spielberg Steve Waterman (en) ![]() Jeff Franklin Colin Wilson (en) ![]() | |||
Konpainia ekoizlea | Amblin Entertainment Harvey Films (en) ![]() | |||
Edizioa | Michael Kahn (en) ![]() | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | James Horner | |||
Argazki-zuzendaria | Dean Cundey | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Maine | |||
ikusi
| ||||
Argumentu nagusia | Etxe sorgindua | |||
Historia | ||||
Nominazioak | ||||
universalkids.com… | ||||
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | ||||
Bideoa | YouTube eta YouTube | |||
James Hornerren kronologia | ||||
|
Honako jarraipenak izan zituen: Casper: A Spirited Beginning (1997), Casper Meets Wendy (1998), Casper's Haunted Christmas (2000) eta Casper's Scare School (2006).
Argumentua
aldatuCrittenden (Cathy Moriarty) andreak bere etxaldean bizi diren mauak usatu ditzan Harvey (Bill Pullman) doktorea kontratatu du. Stretch, Stinkie eta Fatso (Joe Nipote, Joe Alaskey eta Brad Garrett) mamuek ez dituzte hilkorrak etxean jasaten eta beren umore beltzak gizaki ausartenak ere aldeginerazten ditu. Beren hiloba Casper berriz (Malachi Pearson), bere osabez nazkaturik dagoen mamu zintzo eta jatorra da. Harvey etxaldean Kat (Christina Ricci) alabarekin aurkeztuko da, nerabe ameslaria. Laister, bera eta Casper lagun egingo dira, nahiz eta elkarren artean komunikatzeko arazoak izan. Jende guztiak Casperrengandik ihes egiten du, mamua baita; baita Katengandik ere, bere aitaren lanbidea zein den ohartzen direnean. Mamua eta neska gaztea bere senideekin gatazkan bizi diren arima bikiak dira.
Aktoreak
aldatu- Bill Pullman: James Harvey doktorea
- Christina Ricci: Kathleen "Kat" Harvey
- Malachi Pearson: Casper (ahotsa)
- Cathy Moriarty: Carrigan Crittenden
- Eric Idle: Paul "Dibs" Plutzker
- Ben Stein: Rugg
- Joe Nipote: Stretch (ahotsa)
- Joe Alaskey: Stinkie (ahotsa)
- Brad Garrett: Fatso (ahotsa)
- Spencer Vrooman: Andreas
- Amy Brenneman: Amelia Harvey
- Devon Sawa: Casper (giza itxura)
- Garette Ratliff Henson: Vic DePhillippi
- Jessica Wesson: Amber Whitmire
- John Kassir: Kriptako zaindaria
- Brock Winkless: Kriptako zaindariaren panpinaren mugimenduak
- Don Novello: Aita Guido Sarducci
- John Kassir: K (ahotsa)
- Dan Aykroyd: Raymond Stantz (krediturik gabe)
- Kameoak
Kanpo estekak
aldatu- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)