Cashelgo haitza
Rock of Cashel (ingelesez Rock of Cashel eta irlanderaz Carraig Phadraig), Cashel of the Kings edo St. Patrick's Rock bezala ere ezaguna da, Irlandako Errepublikako Tipperaryko konderrian kokatzen den leku historikoa da.
Cashelgo haitza | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Province of Ireland | ![]() |
Desagertutako erakunde administratiboa | Tipperaryko konderria |
Herri | Cashel |
Koordenatuak | 52°31′N 7°53′W / 52.52°N 7.89°W |
![]() | |
Arkitektura | |
Ondarea | |
128 | |
Webgune ofiziala | |
Mitologia
aldatuIrlandar mitologiaren arabera deabruak Devil's Bit mendiari hozka egin eta bere ahoan mendi harren zati bat zeramala, Cashel haitza dagoen lekuan erori eta haitza honela sortu omen zen.
Historia
aldatuNormandiarre inbasioaren aurreko irlandar erregeak bertan koroatuak izan ziren, beste guztien artean ezagunena 978an errege bihurtu zen Brian Boru handia. 1101ean honen biloba zen Muirchertach Ua Briain erregeak Limerickeko apezpikuari eman zion harkaitza. Gaur egun bertan dauden eraikin gehienak XII eta XIII mendetakoak dira.
Eraikinak
aldatuEraikinik zaharrena 1100 ingurukoa da, dorre zilindriko irlandarra hain zuzen ere. 28 metrotako altuera dauka.
Cormac Mac Carthaigh erregearen kapera 1134ean sagaratu zen. Eliza erromanikoa da eta garai hartako irlandar elizak ez bezala, hau oso sofistikatua da. Atearen tinpanoan esate baterako zentauro baten irudia ageri da.
Katedrala 1235 eta 1270 artean eraiki zen. Gurutze oinarria du, dorre handi bat du erdian eta mendebaldean gaztelua dago.
Lautada
aldatuHarkaitzaren gainean dagoen lautada guztia harresiak inguratzen du, bai aipaturiko eraikinak nola hilerria. Aipatzekoak dira hilerrian dauden Zelta gurutze garaiak.
Iruditegia
aldatu-
Cashelgo haitza
-
Katedrala eta dorre zirkularra
-
Cormac Mac Carthaigh erregearen kapera
-
Cormacen kaperako zentauroa
-
Hilerria
-
Zelta gurutzea