Bronte Campbell
Bronte Campbell (Blantyre (Australia), 1994ko maiatzaren 14a) igeriketan aritzen den kirolari australiarra da.
Bronte Campbell | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Bronte Lynn Campbell |
Jaiotza | Blantyre, 1994ko maiatzaren 14a (30 urte) |
Herrialdea | Australia |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | igerilaria |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 58 kilogramo |
Altuera | 179 zentimetro |
Jasotako sariak | |
Olinpiar Jokoak
aldatu2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), domina bat eskuratu zuen:
4x100 m errelebo librean, urrezko domina eskuratu, eta Munduko errekorra ME) ezarri zuten Australiako taldearekin, 3.30,65 minutuko denborarekin, AEBko taldearen (zilarrezkoa 3.31,89koarekin) eta Kanadakoaren aurretik sailkatuz (brontzezkoa, 3.32,89koarekin). Honako hauek osatzen zuten Australiako taldea: Bronte Campbell, Cate Campbell, Emma McKeon, Madi Wilson eta Brittany Elmslie-k.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), bi domina eskuratu zituen:
4x100 m errelebo librean, urrezko domina eskuratu zuen Australiako taldeak 3.29,69 minutuko denborarekin, eta Munduko errekorra (ME)) ezarri, Kanadako taldea (zilarrezkoa, 3.32,78koarekin) eta AEBkoa gaindituz (brontzezkoa, 3.32,81ekoarekin). Hauek osatzen zuten Australiako taldea: Bronte Campbell, Meg Harris, Emma McKeon eta Cate Campbell-ek. Mollie O'Callaghan eta Madison Wilson ere taldeko partaide ziren, baina ez zuten finaleko lasterketan parte hartu.
4x100 m lau-estiloko errelebo mistoan, brontzezkoa irabazi zuen 3.38,95 denborarekin, Erresuma Batuko taldearen (urrezkoa 3.37,58 denborarekin ME) eta Txinakoaren atzetik sailkatuz (zilarrezkoa, 3.38,86); hauek osatzen zuten taldea: Kaylee McKeown, Zac Stubblety-Cook, Matthew Temple, Emma McKeon, Bronte Campbell, Isaac Cooper eta Brianna Throssell-ek.[1][2]
2024ko Udako Olinpiar Jokoetan, Parisen, urrezko domina eskuratu zuen 4x100 m errelebotan.
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
aldatuUdako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2016 | Rio de Janeiro Brasil |
4x100 m errelebolibrea, emakumezkoa[3] | |
2020 | Tokio Japonia |
4x100 m errelebo librea,(ME), emakumezkoa[4] | |
2020 | Tokio Japonia |
4x100 m errelebo lau-estiloa, mistoa[5] | |
2024 | Paris ( Frantzia) | 4x100 m librea |
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Bronte Campbell» olympedia.org 2021-10-11n begiratua. (Ingelesez)
- ↑ «Bronte Campbell» olympics.com 2021-10-07an begiratua. {{Es}
- ↑ Igeriketa, 4x100 m errelebo librea, emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa, 4x100 m errelebo librea, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa, 4x100 m errelebo lau-estilo mistoa, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)