Blood Diamond
Blood Diamond (euskaraz Odolezko Diamantea) 2006ko Edward Zwick estatubatuar zinema zuzendariaren drama thriller filma bat da. Leonardo DiCaprio, Jennifer Connelly, Djimon Hounsou, Michael Sheen eta Arnold Vosloo aktoreek antzeztu zuten.
Izenburuak ongi adierazten duen gisa, odolezko diamanteei buruzko filma da, hots, 1990eko hamarkada edo XXI. mendearen hasieran Mendebaldeko Afrikako esklabotzan edo erdiesklabotzan jarduten zuten pertsonen izerdiaz topatutako diamanteak, diamante hauen salmentek eskualde horretako gerrak finantziatzen zituzten.
Bost Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen. Urrezko Globo Sariaren izendapen bat ere jaso zuen.
Argumentua
aldatu1999, Sierra Leona, herrialdea gerra zibil (1991-2002) batean murgildurik dago. Danny Archer (Leonardo DiCaprio) harribitxien salmentan espezializatua dagoen kontrabandista bat da, bere salmenten diru etekinak matxinatuak nahiz gobernua finantzatzeko balio dute. Behinola, Fronte Iraultzaile Batuko matxinatuen esklabo gisa lanean ari zela diamante handi bat topatu eta ezkutatu zuen Solomon Vandy (Djimon Gaston Hounsou) izeneko arrantzale bat ezagutuko du.
Aktoreak
aldatu- Leonardo DiCaprio: Danny Archer
- Djimon Hounsou: Solomon Vandy
- Jennifer Connelly: Maddy Bowen
- Kagiso Kuypers: Dia Vandy
- Arnold Vosloo: Coetzee kolonela
- Antony Coleman: Cordell Brown
- Benu Mabhena: Jassie Vandy
- Anointing Lukola: N'Yanda Vandy
- David Harewood: Poison kapitaina
- Basil Wallace: Benjamin Kapanay
- Jimi Mistry: Nabil
- Michael Sheen: Rupert Simmons
- Marius Weyers: Rudolf van de Kaap
- Stephen Collins: Walker enbaxadorea
- Ntare Mwine: M'Ed
- Ato Essandoh: "Rambo" kapitaina
- Gaurav Chopra: frantziar kazetaria
Kanpo estekak
aldatu- Blood Diamond filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Filmaren webgunea (Ingelesez)