Bandaloen Erresuma
Bandaloen Erresuma iparraldeko Afrikan eta Mediterraneoko zenbait uhartetan Genseriko bandaloen erregeak sortutako erresuma izan zen, 435 eta 534 artean iraun zuena. Hasieran, Numidia eta Mauritania erromatar probintziatan kokatu ziren baina handik zabaldu zuten bere eremua. Justiniano bizantziar enperadoreak Bandaloen Gerran erresuma guztia konkistatu zuen.
Bandalo eta Alanoen Erresuma Regnum Vandalorum | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
435 – 534 | |||||||||
Monarkia | |||||||||
Erresumak historian izan zuen zabalerarik handiena | |||||||||
Geografia | |||||||||
Hiriburuak | Hippo Regius (435–439)[1] Kartago (439[2]–534[1]) | ||||||||
Kultura | |||||||||
Hizkuntza(k) | Bandaloera, latina | ||||||||
Erlijioa | Arrianismo, Nizeatar kristauak | ||||||||
Historia | |||||||||
|
Gerorako nizeatar kristauen jazarpenagatik ospetsu bilakatu ziren arren, bandaloak mezenas handiak izan ziren. Iparraldeko Afrikan eraikin handiak eraiki zituzten eta latinezko literatura bultzatu zuten.
Erregeen zerrenda
aldatu- Genseriko (435–477)
- Huneriko (477–484)
- Gunthamundo (484–496)
- Thrasamundo (496–523)
- Hilderiko (523–530)
- Gelimer (530–534)
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu
Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |