Bakterio gorrindol
Bakterio gorrindolak, bakterio gorrindol fotosintetiko edo bakterio gorri ere deituak, Rhodobacteria kladoko proteobakterioak dira, fototrofoak, hau da, fotosintesi bidez energia sortzeko gai direnak. A edo b bakterioklorofila pigmentuak eta zenbait karotenoide dituzte. Karotenoide hauek gorrindoletik hasi eta marroi, gorri eta laranjaraino doazen koloreak ematen dizkiete. Fotosintesia zelula mintz gaineko gune erreaktiboetan gertatzen da, eta mintza zelula barnerantz zakuak, hodiak edo hostoak eratuz eta azalera eskuragarria haundituz tolesten da.
Bakterio gorrindol | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Gainontzeko bakterio fotosintetiko gehienek bezala, es dute oxigenorik sortzen, fotosintesi erabiltzen duren agente murriztailea ez bait da ura. Batzuetan, sufrearen bakterio gorrindoletan, agente murriztailea sulfuroa edo sufrea da. Beste batzuetan, ez sufrearen bakterio gorrindoletan, ohi hidrogenoa da, batzuk, kopuru txikian beste konposatu batzuk ere erabiltzen dituzten arren. Iraganean, talde ezberdinak familiatzat hartzen ziren, baina ARN zuhaitzek bakterio gorrindolek banandutako zenbait talde osatzen dituztela adierazten dute, horietako bakoitza proteobakterio ez fotosintetikoekin gainontzeko taldeekin baino lotuago.
Es sufrearen bakterio gorrindolak alfa eta beta proteobakterio azpitaldeen barnean daude, horien artean honakoak:
- Rhodospirillal
- Rhodospirillaceae (adibidez Rhodospirillum)
- Acetobacteraceae (adibidez Rhodopila)
- Rhizobial
- Bradhyrhizobiaceae (adibidez Rhodopseudomonas)
- Hyphomicrobiaceae (adibidez Rhodomicrobium)
- Rhodobiaceae (adibidez Rhodobium)
- Beste familia batzuk
- Rhodobacteraceae (adibidez Rhodobacter)
- Rhodocyclaceae (adibidez Rhodocyclus)
- Comamonadaceae (adibidez Rhodoferax)
Sufrearen bakterio gorrindolak gammaproteobakterioen taldean daude eta Chromatial ordena osatzen dute. Lerro ezberdin hauetako fotosíntesis sistemaren antzekotasunak jatorri komuna izan zutela adierazten du, arbaso komun baten bidez edo alboko transferentzia baten bidez lortuta.