Babirusa
Babirusak suidoen familiako ugaztun artiodaktiloen genero bat dira. 80 cm altu izaten dira eta 1 m inguru luze. Oso ile urria dute. Letaginak, behekoak eta goikoak, gora begira izaten dituzte. Emeak letagin txikiak ditu; arrari, berriz, etengabe hazten zaizkio, goraka eta atzeraka bihurrituta, zenbaitetan kopetako azala zulatzeraino.
Babirusa | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Artiodactyla |
Familia | Suidae |
Subfamilia | Suinae |
Generoa | Babyrousa Perry, 1811
|
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Ernaldia | 153 egun |
Landareak eta ugaztun txikiak janez elikatzen dira. Egunez lotan egoten dira eta gauez irteten dira jatera. Sulawesi, Boru eta Anboina uharteetako oihanetan bizi dira, talde txikietan.
Espezieak
aldatu- Buruko babirusa (Babyrousa babyrussa)
- Bola Batuko babirusa (Babyrousa bolabatuensis)
- Sulawesi iparraldeko babirusa (Babyrousa celebensis)
- Togian uharteetako babirusa (Babyrousa togeanensis)
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.