Axl Rose
Axl Rose —jaiotzez, William Bruce Rose, Junior, gero William Bruce Bailey— (Lafayette, Indiana, Ameriketako Estatu Batuak, 1962ko otsailaren 6a) ingelesezko abeslaria eta musikagilea da. Ezaguna da Guns N' Roses taldearen abeslaria delako. Arrakasta handia eduki zuen 1980ko hamarkadaren bukaeran eta 1990ekoaren hasieran. 1993an Guns N' Roseseko kideak sakabanatu ziren, baina Rosek taldea berritu eta, 2008an, Chinese Democracy albuma kaleratu zuen.
Axl Rose | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | William Bruce Rose Jr. |
Jaiotza | Lafayette, 1962ko otsailaren 6a (62 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Malibu |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Erin Everly (en) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Jefferson High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kantaria, musikaria, egile abeslaria, piano-jotzailea eta aktibista |
Kidetza | Guns N' Roses Hollywood Rose (en) |
Genero artistikoa | rock heavy metala hard rock |
Ahots mota | baritenor (en) |
Musika instrumentua | pianoa ahotsa gitarra panderoa |
Diskoetxea | Geffen Records (mul) Uzi Suicide |
| |
Axlek gorespen asko jaso ditu bere ahotsagatik, ikuskizuna emateko talentuagatik eta konpositore-lanengatik. Hainbat hedabidek garai guztietako abeslaririk onenetakotzat jotzen dute. "Garai guztietako 100 abeslaririk onenak" zerrendan 64. postua dauka[1]. Rolling Stonen arabera, 3. postua dauka metal-alorreko abeslarien artean. Hit Paraderrek 11. postua eman dio garai guztietako abeslari onenen zerrendan[2]; Kerrang Magazin-ek, Roadrunner Recordsek eta NMEk ere goi postuetan izan zuten musikaren sailkapenean eta Music Radarrek, berriz, 1goan jarri zuen 100 abeslari nagusien sailkapenean[3]. Era berean, bere konposaketa lanek ere aintzatespen ugari jaso dute.
Bizitza
aldatuHaurtzaroa eta nerabezaroa
aldatuAxl Lafayetten (Indiana) jaio zen. 16 urteko Sharon eta 20ko William Bruce Rosen semerik zaharrena da. Bi urte besterik ez zituenean, aitak bakarrik utzi zituen bai familia eta bai bera. Urte batzuk geroago, ama berriro ezkondu zen beste gizon batekin, Stephen L. Bailey-rekin, eta William Bruce Bailey izena hartu zuen. Bi anaia-arreba ditu: arreba txikiagoa, Amy, eta anaiordea, Stuart. 17 urte arte Bailey bere aita zena uste zuen. Ez zuen inoiz ezagutu, aita biologikoa Illinoisen 1984an erail zuten[4].
Bailey familia oso fededuna zen, eta Rose eta bere familia eliza mendekostear batera joan ohi ziren, astean hiruzpalau aldiz. Rosek bere hezkuntza eta heziketa zapalgarritzat deskribatzen zuen. Honela esan zuen:
« | Ez zidaten musika entzuten uzten, ez zidaten emakumeak ezagutzen uzten, dena gaizki zegoen | » |
Haurtzaro gogorra, 1992an, jazotako bizipenetara itzultzeko egindako terapiaren ostean, baieztatu zuen 2 urte zituenean aitak bortxatu egin zuela. Aitaordeak anaia eta bera jotzen zituela eta arreba bortxatzen zuela aitortu zuen.
Rose oso goiz hasi zen abesten. Bost urte besterik ez zituen elizako koroan kantatu zuenean eta zerbitzuetan ere abestu ohi zuen bere anai-arrebekin, "Bailey Hirukotea" izenez.
Jefferson High Scoolen ikasi zuen, bertako koroan ere abestu eta pianoa jotzen ikasi zuelarik. 17 urterekin, Barbara Soledad Techera De Los Santosekin elkartu zen; baritonoa zenez, Rosek bere ahotsa garatu zuen. Ahots ezberdinak egiten ikasi zuen, koroan abesterako garaian irakaslea nahasteko. Denbora pasa ahala, talde bat sortu zuen lagunekin, horietako bat Jeff Isbell zen, geroago Izzy Stradlin izenez ezagutuko dena[6].
17 urte arte ez zuen jakin zein zen bere aita biologikoa eta bere jatorrizko abizena hartu zuen berriro. Hala ere, W. Rose izenez emango da aditzera, aita biologikoaren deitura ere ez baitu partekatu nahi. Taldean murgilduta, lagunek Axl Rose izena iradoki zioten (Hainbat urte geroago, Geffen Recordsekin kontratua sinatu aurretik, 1986ko martxoan, legalki aldatu zuen bere izena eta W. Axl Rose bihurtu zen).
Benetako familiaren jatorria ezagutu ondoren, Lafayetteko gaizkile gazte batean bilakatu zen eta 22 aldiz atxilotu zuten intoxikazio publiko edo lapurketengatik. Psikiatra batek, Rosen portaeren jatorria psikosia zela adierazi zuen eta, Lafayetteko goi karguek gaizkiletzat salatuko zutela mehatxatu ondoren, Los Angelesera (Kalifornia) joan zen bizitzera, 1982ko abenduan.
Karrera
aldatu1983-1986: lehenengo urteak
aldatuLos Angelesa iritsi bezain laster, Rapidfire taldean sartu zen eta lau abestiko demoa grabatu zuen 1983an.
Taldea desagertu ondoren, L.A. Guns taldean batu zen, baina berehala, Hollywood Rose sortu zuen haurtzaroko lagun Izzy Stradlinekin. Azken hori Los Angelesa joan zen 1980an.
1984ko urtarrilean, bost kantako demoa grabatu zuten, honako abestiekin: "Anything Goes", "Rocker", "Shadow of Your Love" et "Reckless Life". Salmentan jarri ziren 2004an The Roots of Guns N' Roses izenpean.
Bitartean, Hollywoodeko musika antzokietan zirrara eragiten saiatu zen Axl. Hainbat lan egin zituen, horietako bat Tower Records, Sunset Boulevarden, egindako kudeatzaile lanak. Axlek eta Stradlinek zigarroak erretzen zituzten UCLAko zientza ikerketa baterako, zortzi dolar irabazten zituzten orduko.
1985eko martxoan, Rose eta bere taldekide ohiak, Tracii Gunsek, Guns N' Roses taldearen sorrera sinatu zuten: Hollywood Rose eta L.A. Guns taldearen elkarketaren bidez. Ekainean, hainbat aldaketa egin ostean, honela gelditu zen taldearen banaketa: Axl Rose, Slash gitarra, Izzy Stradlin gitarra erritmikoa, Duff McKagan baxua eta Steven Adlerbateria. "The Troubadour", Hollywooden, jo zuten estreinakoz eta ondoren, "LA Club" zirkuituan jo zuten. Denborarekin, hainbat disketxeren atentzioa deitu zuen taldeak eta, azkenean, Geffen Recordsekin sinatu zuten 1986ko martxoan. Hurrengo abenduan, lau abestiko EPa argitaratu zuten "Live ?!*@ Like a Suicide" Geffen Records UZI Suiciden bidez.
1987-1993: mundu osoko arrakasta
aldatu1987ko uztailean, Guns N' Rosesek euren estreinako albuma kaleratu zuten, Appetite for Destruction izenpean. Kritika goraipagarri ugari jaso arren, 500.000 ale besterik ez ziren saldu lehen urtean.
Hala ere, 1988ko abuztuan eta hurrengo urteko otsailean, taldeak egindako esfortzu eta "Sweet Child o' Mine" (ordura arte Axlen neska zen Erin Everlyren omez sortutako abestia) singleek lortutako arrakasta komertzialaren ondoren, lehenengo postua lortu zuten AEBetako zerrendetan. Gaur egun arte, 20 milioi kopia baino gehiago saldu ditu mundu mailan Appetite for Destructionek. Horietatik 18 Estatu Batuetan soilik, horregatik, garai guztietako debut albumik salduena da.
1988ko abuztuan taldearen aurkezpenean, Monsters of Rock festibalean (Donington Park, Ingalaterra) bi jarraitzaile hil ziren zapalduta. Izan ere, "It's So Easy" abestiarekin, bertan zeuden 107.000 pertsona erotuta dantzan hasi ziren. Hori gertatu aurretik, hango zurrunbilo nahasia ikusirik, Axlek behin baino gehiagotan geldiarazi zuen ikuskizuna ikusleei lasaitzeko eskatuz, baina, tamalez, ez zuen egoera baretzea lortu. Hurrengo urtean ez zen jaialdi hori ospatu. Hortik aurrera, jende ugari zegoen kontzertuetan, Rosek jarraitzaile gatazkatsuei zuzenean hitz egiten zien eta segurtasunekoei ere iradokizunak ematen saiatzen zen.
1988ko azaroan, Guns N' Roses-ek behin-behineko albuma kaleratu zuen: G N' R Lies. Bost milioi kopia baino gehiago saldu zituen AEBetan. Lan honekin taldea eta, batez ere Axl, salatu zituzten jokabide arrazista eta homofobikoa sustatzeagatik. "One in a Million" abestiak "beltzak" (ingelesez: niggers) bere bidetik urruntzeko eta "maritxuek" (ingelesez: faggots) gaixotasun batzuk zabal ditzaketela aldarrikatzen zuen. Gatazka ugari izan ziren, Axlek zera esan zuen bere irain arrazista azaltzeko:
« | "Bizitzan arazoa den norbait deskribatzen du. "Beltz" hitzak ez du zertan pertsona beltza adierazten" | » |
Hala eta guztiz ere, 1992an onartu zuen irain gisa erabili zuela koloredunen aurka.
« | Gogaituta nengoen pertsona beltz batzuengatik, lapurtu egin nahi zidaten. Jende beltz hori iraindu nahi nuen bereziki. Ez nuen erabili arrazakeria laguntzeko | » |
Homofobiaren salaketari erantzunez, heterosexualitatearen aldekoa zela adierazi zuen. Bizipen txarrak igaro zituela gaztaroan eta, haurtzaroan, homosexual bat eta bere aita biologikoa bera bortxatzen saiatu zirela.
Appetite for Destruction eta G N' R Liesekin lortutako arrakastarekin, rock musikako abeslaririk txalotuenetakoa bilakatu zen. Rolling Stonen portadan bakarrik agertu zen 89ko abuztuan. Bere ospea hain handia zen non aldizkaria ados izan zen Rosen baldintzak jarraitzeko: elkarrizketa egingo ziona Del James izango zen eta argazkilaria, berriz, Robert John, biak haren lagun onak. Hurrengo urtean, MTVko Kurt Loder aurkezleak honela deskribatu zuen Axl:
« | Agian, gaur egungo hard rock abeslaririk onena eta, zalantzarik gabe, karismadunena dugu | » |
1990eko hamarkadaren hasieran, Guns N' Roses estudioetara itzuli zen Appetite for Destructioni jarraipena emango zion album luzea grabatzera. Hasierako saioak ez ziren oso emankorrak izan Steven Adlerrek drogen aurkako etengabeko gatazkan murgilduta baitzegoen. Zenbait saio bertan behera utzi behar eta beste asko alferrikakoak izan ziren. Azkenean, Adler taldetik bota eta The Cult taldekoa zen Matt Sorumek ordezkatu zuen. Axlek behin eta berriz eskatu ostean, Dizzy Reed teklista ere batu zitzaien. 1991ko maiatzean, Alan Niven managerra kaleratu zuten eta, haren ordez, Doug Goldstein hartu zuten.
1991ko maiatzean, albuma kaleratu gabe izan arren, taldea Use Your Illusion Tourrean murgildu zen bi urte eta erdiz. Bira horretan irabazi esanguratsuak lortu zituzten, baina istripu eta gatazka ugari ere bai. Axlek kritika asko jaso zuen ikuskizunetara berandu iristen zelako. Gatazka aipatuenetariko bat Riverporteko Anfiteatroan (Sant Louis inguruan) gertatu zen 1991ko uztailean. Abeslariak jendetzaren gainera jauzi egin zuen, debekatuta egon arren, ikusleetako batek zuen kamara kentzeko. xedean. Aparailua bereganatzea lortu zuen, baina ezin izan zuen 2.500 zaleen haserrea baretu eta 200.000 dolarreko kalteak eragin zituzten.
Urte bereko irailean, nahikoa material zutenean bi diskorako, Guns N' Rosesek "Use Your Illusion I" eta "Use Your Illusion II" kaleratu zuen. Estatu Batuetako zerrendetan lehenengo eta bigarren postua lortu zuten, inoiz beste edozein taldek lortu ez zuena. Edonola ere, Axl eta taldekideen arteko harremana gero eta tirabiratsuagoa zen. Izzy Stradlinek, bere haurtzaroko lagunak, bat-batean utzi zuen taldea azaroan. Bere lekua Kill For Thrills taldeko Clarkek hartu zuen. Taldea utzi eta gero, Stradlinek gatazka eta zailtasunak Guns N' Roses taldearen eguneroko bizitzaren zati bihurtu zirela esan zuen. Axl beti liskarretan ibili ohi zen, beti berandu... Onartezina zen egoera (Ingelesez)http://www.youtube.com/watch?v=CLLnw_VcEPU</ref>.
Rockstar Gamesek sortutako "Grand Theft Auto San Andreas" bideo-jokoan bere ahotsa erabili zen K-DST irratiko DJa izateko.
1994-Gaur egun: etenaldia, bira eta Chinese Democracy
aldatu1994ko ekainean, taldekideei azalpenik eman eta deus esan gabe, Rosek Gilby Clarke kaleratu zuen. Abeslariaren eta Slashen arteko tentsioak eztanda egin zuen, gitarra erritmikoa konturatu zenean Axlek bere gaztaroko lagun zen Paul "Erraldoi" Tobias kontratatu zuela Clarkeren tokia har zezan. Azkenean, Slashek Guns N' Roses utzi zuen 1996ko urrian.
1997ko ekainean, Matt Sorum kaleratua izan zen eta, abuztuan, Duff McKaganek utzi egin zuen. Beraz, Use Your Illusionerako taldekide Rose eta Dizzy Reed geratu ziren.
Guns N' Rosesen oreka galdu zenez, Rosek agerpen publikoak egiteari utzi zion. Nahiz eta urte batzuetan emanaldi edo material berririk ez egin, taldea ez zen ofizialki apurtu. Axlek, botatakoak edo joandakoak ordezkatzeko taldekideak bilatzen jarraitu zuen. 1990ko hamarkadaren amaieran, bakartitzat hartu zuten, oso gutxitan egiten baitzituen agerpenak eta denbora gehiena Malibuko bere luxuzko etxean igarotzen baitzuen. Zenbait hedabidek "rockeko Howard Hughes" edota "rockeko ermitau onena" izena eman zion. Esan ohi da gau gehienak taldekide berriekin entseatzen eta kantugintzan igarotzen zituela, hots, euren album berrian lanean, Chinese Democracy izenaz ezaguna.
2001eko urtarrilean, Rose berriro agertu zen Rock in Rio 3n, Guns N' Rosesen alineazio berriarekin. Honako hauek ziren taldekideak: Buckethead eta Robin Finck (gitarrista nagusiak), Paul Tobias (gitarrista erritmikoa), Tommy Stinson (baxu jotzailea), Bryan "Garun" Mantia (bateria jotzailea) eta Dizzy Reed eta Chris Pitman (teklistak).
Hurrengo urtean, taldeak -Tobias Richard Fortusek ordezkatua- Europa, Asia eta Ipar Amerikako birari ekin zion. Oso kritikatua izan zen ezusteko agerraldia egin zuten MTV Awardsen.
Azaroan, istilu handiak eragin zituen Vancouverreko General Motors Placen aurrez antolatutako kontzertu batera azaldu ez zenean. Antolatzaileek emanaldia ezeztatu zela esatean, 100.000 dolarreko kalteak eragin zituzten iskanbilak hasi ziren.
Rosek bigarren aldiz egin zuen alde bizitza publikotik. 2004an, Slash eta Duff McKagan taldekide ohiekin bildu zen Geffen Recordsen aurkako demanda babesteko. Zoritxarrez, saiakerak ez zuen ezertarako balio, Geffen Records k bere nahia lortuta baitzuen: "Greatest Hits" abesti bilduma kaleratuta zegoen, jada. Urte hartan bertan, "Grand Theft Auto: San Andreas" bideo-jokoan ahotsa jarri zion Tommy "Amesgaizto" Smithi, K-DST The Dust rock klasikoko irratiaren DJari, hain zuzen ere.
2006an, Buckethead eta Bryan Mantia Ron "Bumblefoot" Thal eta Frank Ferrerek ordezkatuak izan ziren eta Guns N' Rosesek Europa eta Ipar Amerikan egin zuten bira. Taldekide ohia zen Izzy Stradlinek hainbat emanaldi egin zituen gonbidatu gisa.
Abenduan, Rosek eskutitz publiko bat idatzi zuen jarraitzaileentzat. Bertan azaldu zituen Chinese Democracy albuma ordurako kaleratu gabe egotearen arrazoiak. Adierazi zuen 2007ko martxoaren 6a zela diska hori argitaratzeko egun aproposa. Hala eta guztiz ere, albuma ez zen agertu. 2007an, Guns N' Rosesek udako bira egin zuen Mexiko, Australia, Zeelanda Berria eta Japonian. Rosek bere aspaldiko lagun baten albumean parte hartu zuen. Sebastian Bachen "Angel Down" diskan duetoa egin zuen Aerosmithen "Back in the Saddle" kantan eta baita azpiko ahotsa egin ere "(Love is) a Bitchslap" eta "Stuck Inside" abestietan. Azkeneko horren idazleetako bat izan zen.
2008ko azaroaren 23an, euren azken albuma baino 15 urte geroago, Guns N' Rosesek Chinese Democracy Exclusively kaleratu zuen Best Buy elektronika dendaren bidez. Rosek ez zuen diskaren promoziorik egin. Abenduan, bi hilabete zeramatzan, gutxienez, galduta. Ez zuen ez telefono deirik ez grabazio eskakizunik erantzuten. Azkenean, abenduaren 11n, Rosek taldearen bi eztabaida forotan apurtu zuen bere isiltasuna galdera batzuei erantzuten. Elkarrizketa batean album berriaren kaleratzearekin ez zuela behar adina laguntza jaso Interscope Recodsengandik baieztatu zuen.
2009ko abenduan, Guns N' Rosesek -Robin Finck Dj Ashbak ordezkatua- Asian bira bat egin zuen. Jarraian, 2010ean, Ameriketan, Europan eta Australian egin zuten. Urrian, Duff McKaganek ezusteko agerraldia egin zuen taldeak Londreseko The O2 Arenan jotzen zuen bitartean.
2011ko urrian, Ameriketako bira hasi aurretik (AEBtan bost urteetan egin zuten lehena kontuan hartuta), Guns N' Roses Rock in Rio 4ren buru izan zen. Abenduan, aditzera eman zen taldearen hasierako lerrokatzeak Rock and Roll Hall of Famen parte hartuko zuela 2012an, euren lehen urte aproposena. Rosek bere jarraitzaileak eskertu zituen Twitter bidez, zera esanez: "hau gure garaipena da". Hala ere, hiru egun lehenago idatzitako eskutitzean joango zela adierazi arren, apirilean ez zen zeremoniara joan.
Bizitza pertsonala
aldatuHarremanak
aldatu1982 erdialdean, Rose Lafayetteko Gina Silerrekin hasi zen ateratzen. Los Angelesera, Kalifornia, joan zen bizitzera neskarekin urte horretako abenduan. Silerren arabera, bikotea ezkontzekotan izan zen "bederatzi aldiz edo"; azkenean, 1985ean banandu egin ziren. 1991an, Silerrek euren erlazioa ezegonkorra zela esan zuen. Ojiba nuklearra egongelan jarri eta mailu batekin kolpekatzearen pareko azaltzen zuen abeslariarekin izandako esperientzia.
1986 hasieran, Erin Everly, Everly Brothers taldeko Donen alaba, modeloarekin ateratzen hasi zen. "Sweet Child o' Mine" abestia idatzi zion eta horren bideoklipean agertu zen. Rose eta Everly 1990eko apirilaren 28an ezkondu ziren Las Vegasen. Handik denbora batera, neskak aldarrikatu zuen ezkontzaren aurreko egunean Rose bere etxean azaldu zela, pistola kotxean, hurrengo egunean berekin ezkondu ezean bertan hilko zuela mehatxatuz. Hilabete baino gutxiagoren ostean, Rosek dibortzioa sinatu zuen (bera izan zen lehena). Bikotea adiskidetu egin zen gerora, Everly haurdun geratu zenean, baina 1990eko urrian, haurra galdu zuen. Rose ikaragarri tristetu zen, familia bat osatu nahi baitzuen. Everlyk Rose utzi zuen azaroan eta ezkontza baliogabetu zuten urtarrilean. Badirudi urte osoa igaro zuela abeslariak neskarekin harremana mantendu nahian, loreak, gutunak, txoriak kaiolan... bidaliz.
1991 erdialdean, oso ondo ikusitako emakume batekin hasi zuen erlazioa: Stephanie Seymour modeloarekin. Ateratzen ari zirela, Seymour "Don't Cry" eta "November Rain" abestien bideoklipetan azaldu zen. Neskaren seme gazte, Dylanekin, ederto moldatu zen. Aita ona izaten saiatu zen, umeak eredu ontzat har zezan; inoiz ez zuen ondorengorik izan. Rose eta Seymour 1993ko otsailean komprometitu ziren, baina hiru aste geroago banandu ziren.
Etxean bertan izandako bortizkeria kasuak
aldatu1993ko abuztuan, demanda bat aurkeztu zuen Seymourren aurka, 1992ko gabonetako festan euren Malibuko etxean jo eta ostikoak eman zizkiola adieraziz. Gerora demanda kendu bazuen ere, 100.000 dolarreko balioa zuten oparitutako bitxiak bueltatzera ukatu ziola ere esan zuen. Kontatu zuenez, belarrondokoa eta ukabilkada eman ostean, eskaileretatik behera bultza egin zion Rosek. Neskak onartu zuen defentsa modura barrabiletatik heldu ziola.
Seymourren kasuan deitua izan eta gero, Everlyk bere demanda propioa jarri zuen 1994ko martxoan. Fisikoki eta emozionalki eraso izana eta sexualki oldartu izana leporatu zion. Everlyk aditzera eman zuen lau urte eta erdi iraun zuen erlazioan, palizak ohikoak zirela eta, batzuetan, ospitaleratu behar izan zutela.
Kasuek iraun zuten bitartean, Siler ere hedabideetan azaldu zen abusuak jasan zituela aldarrikatuz. Rose "jator eta maitagarria" eta "oldarkor eta irrazional" gisa deskribatzen zuen. Abeslari amerikarrak abokatuei adierazi zien Everlyren kasuarekin amaitzeko, 1.000.000 dolar baino gehiagoko akordioa onartzen zuela. Seymourren kasuak luzaroago jarraitu zuen. Behin puntu batera iritsita, Rosek, bi semeen aurrean kokaina erre zuela bere etxean baieztatu ondoren, urruntze agindua eskatu zuen emakumearen aurka. Azkenean, kasua konpondu zuten, abeslariak 400.000 dolarreko kalteordaina ordaintzea onartu zuenean.
Osasun gaiak
aldatuRosen nerabezaroaren amaieran, psikiatra batek ondorioztatu zuen bere delinkuente portaera psikosiarengatik zela. Gainera, gaztearen IQ altua adierazi zuen. 26 urterekin, desoreka bipolarra zuela detektatu zioten. Litioa hartzeko agindu zioten desorekari aurre egiteko, baina aldarrikatu zuen ez ziola efekturik egiten eta gai zela bere aldartea kontrolatzeko. Hurrengo elkarrizketa batean, honako hau esan zuen bere diagnostikoari buruz:
« | "Klinika batera joan nintzen, nire umorea menperatzen lagunduko zidatela pentsatuz. Egin nuen gauza bakarra 500 test galderei erantzutea izan zen -badakizue, puntutxo beltzetan markatuz- Bat-batean, maniako-deprimigarria nintzela esan zidaten. 'Jar diezaiogun Axli botika'. Bueno, botikak ez dit laguntzen estresa kentzen. Laguntzen didan gauza bakarra jendea nire ingurutik bidaltzen da, medikatua nagoela imaginatzen dutelako". | » |
Ustel irudia eman arren, Guns N' Rosesek adierazi zuen euren apogeoan Rosek drogak hartzeari utzi ziola taldeak arrakasta lortu zuenean. Hala ere, ez zien uko egin legeztatu gabeko substantziak hartzeari, honela indartzen zuen bere jokaera:
« | "Konstituzio fisiko ezberdina du eta beste pentsatzeko era bat dut drogen inguruan, Hollywooden beste inork ez duena. Izan ere, ez diot drogak kontsumitzeari uko egiten, bai baitakit ez dela ohitura bihurtuko, ez dut hala bihurtzen onartuko". 1990 hasieran, deboziozkohomeopatia botikaren sinesdun egin zen eta erregularki hasi zen iraganeko bizitza gogoratzeko terapiara joaten. Bere txikitako bizipenak konpartitu zituen. Txikitan aita biologikoak sexualki bortxatzen zuen eta horrekin ondorioztatu du haren erruz utzi ziola hazteari bi urterekin, esanez "Axl Roseri ohikuka ari den bi urteko umea deitzen diotenean zuzen daude". | » |
Diskak
aldatuHollywood Roseekin
aldatuAlbumaren izena | Informazioa |
---|---|
The Roots of Guns N' Roses |
|
Guns N' Rosesekin
aldatuAlbumaren izena | Informazioa |
---|---|
Live ?!*@ Like a Suicide |
|
Appetite for Destruction |
|
G N' R Lies |
|
Use Your Illusion I |
|
Use Your Illusion II |
|
The Spaghetti Incident? |
|
Live Era: '87-'93 |
|
Greatest Hits |
|
Chinese Democracy |
|
Kolaborazioak
aldatu- Abestiaren izena: The Decline of Western Civilization Part II: The Metal Years
- Kantaren jaurtiketa: 1988
- Kolaborazioa: Banda sonora
- Abestiaren izena: The End of the Innocence
- Kantaren jaurtiketa: 1989
- Kolaborazioa: Steve Jones
- Abestiaren izena: Fire and Gasoline
- Kantaren jaurtiketa: 1989
- Kolaborazioa: Michael Monroe
- Abestiaren izena: Not Fakin' It
- Kantaren jaurtiketa: 1989
- Kolaborazioa: Gilby Clarke
- Abestiaren izena: Pawnshop Guitar
- Kantaren jaurtiketa: 1994
- Kolaborazioa: Don Henley
- Abestiaren izena: Actual Miles: Henley's Greatest Hits
- Kantaren jaurtiketa: 1995
- Kolaborazioa: The Outpatience
- Abestiaren izena: Anxious Disease
- Kantaren jaurtiketa: 1996
- Kolaborazioa: Alice Cooper
- Abestiaren izena: The Life and Crimes of Alice Cooper
- Kantaren jaurtiketa: 1999
Kolaborazioa: Sebastian Bach
- Abestiaren izena: Angel Down
- Kantaren jaurtiketa: 2007
Birak
aldatu- 1984 Roots
- 1985 Reckless Road
- 1986 Hell Tour
- 1987 Appetite for Destruction Tour
- 1988 Appetite for Destruction Tour
- 1989 Appetite for Destruction Tour
- 1991 Use Your Illusion Tour/Metallica Stadium Tour
- 1992 Use Your Illusion Tour
- 1993 Use Your Illusion Tour/Skyn N' Bones
- 2001 Chinese Democracy World Tour
- 2002 Chinese Democracy World Tour
- 2003 Chinese Democracy World Tour
- 2004 Chinese Democracy World Tour
- 2006 Chinese Democracy World Tour
- 2007 Chinese Democracy World Tour
- 2009 Chinese Democracy World Tour
- 2010 Chinese Democracy World Tour
- 2011 Chinese Democracy World Tour
- 2012 Chinese Democracy World Tour /Up Close And Personal
- 2012 Appetite For Democracy Tour
Bideoak
aldatu- 1987: Welcome to the Jungle
- 1987: Sweet Child O' Mine
- 1987: It's So Easy
- 1988: Paradise City
- 1989: Patience
- 1991: Mr. Brownstone
- 1991: You Could Be Mine
- 1991: Don't Cry
- 1992: Live and Let Die
- 1992: November Rain
- 1992: Yesterdays
- 1992: The Garden
- 1992: Garden Of Eden
- 1993: Dead Horse
- 1993: Estranged
- 1993: Since I Don't Have You
- 2006: Better
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez)https://web.archive.org/web/20141129032259/http://www.rollingstone.com.ar/1118968
- ↑ (Ingelesez)https://archive.today/20120529174354/http://www.hearya.com/2006/12/04/hit-paraders-top-100-metal-vocalists-of-all-time/
- ↑ (Ingelesez)https://web.archive.org/web/20141219131612/http://www.musicradar.com/news/guitars/the-30-greatest-lead-singers-of-all-time-315448/30
- ↑ (Ingelesez)http://www.theguardian.com/music/2008/oct/26/gunsnroses-popandrock1
- ↑ a b (Gaztelaniaz)http://gunsnrosesmonoxide.wordpress.com/grupo/axl-rose/3%C2%BA-biografia-axl-rose/
- ↑ (Gaztelaniaz)http://www.ecured.cu/index.php/Axl_Rose
- ↑ (Gaztelaniaz)http://www.elportaldelmetal.com/critica/guns-n-roses-lies
- ↑ (Ingelesez)https://web.archive.org/web/20141129021219/http://newsroom.mtv.com/2008/11/21/kurt-loder-recalls-his-most-amazing-axl-rose-mtv-moments/
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Axl Rose |