Asier Otamendi
Urretxun (Gipuzkoa) jaiotako bertsolaria, aspaldian Gasteizen (Araba) bizi dena
Asier Otamendi Alkorta (Urretxu, Gipuzkoa, 1971) bertsolaria da. 19 urte zituela Gasteiza (Araba) joan zen elikadura ikasketak egitera, eta han bizi da geroztik.
Asier Otamendi | |
---|---|
Zuhatzu Kuartangoko (Araba) sagardotegiaren inaugurazioan bertso saioa egin eta gero. 2017ko urtarrilaren 12a. (2017) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Urretxu, 1971 (52/53 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
AEKko irakaslea izan da hainbat urtez, eta gaur egun Nekazaritza Eskolan dabil. Bertsolaritzari dagokionez, Arabako Bertsolari Txapelketa bederatzi alditan irabazi du.[1] Horrez gain, Prudentzio Deuna bertso lehiaketa bost aldiz segidan irabazi du.
Txapelketak
aldatu- Arabako Bertsolari Txapelketa:
- Txapelduna (9): 1997, 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2004, 2005, 2008.
- Bigarrena (3): 2009, 2011, 2017.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Arabako Bertsolari Txapelketak: http://www.bertsozale.com/euskara/txapelketak/araba2006/plantila.php?s=TXAPELDUNAK
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Asier Otamendi, Bertsozale Elkartean
- (Gaztelaniaz) «Asier Otamendi Alkorta», Auñamendi Eusko Entziklopedia.