Hondakin-uren araztegia hiri eta industrietan sortutako ur zikinak tratatzeko hirien inguruan sortutako azpiegiturak dira. Bertan prozesu ezberdinen bidez, ur-zikin horiek garbitu eta berriz ere ibai edo itsasoetan isurtzen dira.

Araztegia Ripoll ibaiaren ondoan Katalunian.

Arazteko prozesuaren faseak

aldatu

Aurretratamendua

aldatu

Eragiketa fisikoak eta mekanikoak dira eta horien bidez nahi izaten da ur zikinetik ahalik eta materia gehien bereiztea, berez edo duten tamainagatik ondorengo tratamenduetan arazoak eragin ditzaketen materiak hain zuzen.

Aurretratamenduko eragiketen bidez, gehien ikusten eta molestatzen duen kutsaduraren parte bat eliminatu egiten da (solido lodiak, harea, koipea...).

Lehen mailako tratamendua

aldatu

Helburu nagusia da ur zikinen gainean dauden solidoak gutxitzea. Solido horietako batzuk materia organikoak direnez, OEBa (oxigeno-eskari biologikoa) murrizten da.

Prozesu hori lehen mailako dekantagailuetan egiten da normalean. Horietan, banaketa grabitatearen ondorioz gertatzen da.

Tratamendu biologikoa

aldatu

Tratamendu biologikoaren xedea da materia organikoa eta oinarrizko elikagaiak degradatzea, mikroorganismoen bidez. Materia organikoaren edukia murrizten da batez ere eta, instalazio askotan, elikagaiak, bereziki nitrogenoa eta fosforoa.

Ibaira edo itsasora isurtzea

aldatu

Ur araztuak ibaira edo itsasora isurtzen dira. Desinfektatu egiten dira aurrena, ibaian edo itsasoan inolako aldaketarik eragin ez dezaten. ==

Edateko Uren Araztegiak (E.U.A.)

aldatu

E.U.A.-etan, prozesu hau burutzen da ura edateko ur bihurtzeko:

Oxidazioa

aldatu

Lehendabizi, ozonoa eransten zaio ur gordinean heltzen diren elementuak herdoildu daitezen, batez ere burdina eta manganesoa.

Sedimentazioa eta dekantazioa

aldatu

Oxidazio fasearen ostean, partikulen tamaina eta pisua handitzen duten substantziak eransten zaizkio. Ura koagulatzailearekin eta malutatzailearekin nahasten da, dekantazio fasean dituen solido organikoen nahiz ez-organikoen banaketa errazteko.

Iragazketa

aldatu

Iragazketan, aurreko fasean kendu ez diren pisu eta tamaina gutxiko partikulak ezabatzen dira. Iragazketa silize hareaz osatutako material baten gainean egiten da. Zaporeak eta usainak kentzeko, ikatz aktiboa ere erabil daiteke.

Fluorazioa

aldatu

Fluorra disolbatzen da, haurren txantxarra aurrezaintzeko.

Desinfekzioa

aldatu

Kloroa eta ozonoa dosifikatzen dira, ura desinfektatzeko. Zenbait instalaziotan izpi ultramoreak ere erabiltzen dira, eginkizun horretarako.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu