Annan
Annan, Eskoziako gaeleraz: Anainn eta eskozieraz: Annan, Eskozia hegoaldeko udalerria da, Dumfries eta Galloway eskualdeko hirugarren hiri handiena. 2011ko erroldaren arabera 8.960 biztanle ditu. Eskualdearen ekialdean dagoen Dumfriesshire konderrian dago.
Annan Anainn Annan | |
---|---|
Eskozia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Dumfries eta Galloway |
Geografia | |
Koordenatuak | 54°58′59″N 3°15′58″W / 54.983°N 3.266°W |
Demografia | |
Biztanleria | 8.780 (2016) |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Geografia
aldatuAnnan ibaiaren ertzean kokaturik dago, ibaiaren ahotik hiru kilometrotara.
Historia
aldatuErromatarren aztarnak aurkitu dira Annan inguruko lurretan.
Annan gaztelua "de Brus" familiaren jatorrizko egoitza izan zen. Familia honek ondoren izena "Bruce"-ra aldatu zuen eta kiderik ezagunena Robert The Bruce izan zen, Eskoziako errege izan zena. 1332an Eskoziako bigarren independentzia gerraren hasierako borroketako bat izan zen bertan. Ingalaterrako mugatik hain gertu egonik hainbat aldiz ezagutu zituen inbasioak.
Annan ibaiaren ertzean kaia eriki zen eta untziolak ere jaso ziren XVIII mendean. 1897an kaia haunditu egin zen.
Ekonomia
aldatuChapelcross Zentral Nuklearra hiriaren kanpoaldean dago. Dena dela 2007an itxi egin zuten eta eraikina eraisten ari dira.
Ohituraz Glasgowra eta Ingalaterrara behi eta ardi haragia, izokina eta garia esportatu izan ditu.
Ondasun nabarmenak
aldatu- Udaletxea: 1878an eraiki zen victoriar estiloan. Hareharri gorriz egindako eraikina da.
Iruditegia
aldatu-
Udaletxearen dorrea.
-
Parrokia zaharra.
-
Brydekirk eliza.
-
Hoddom gaztelua.
-
Chapelcross Zentral Nuklearra.