Altamira
- Artikulu hau Bilboko auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Altamira (argipena)».
Altamira Bilboko auzoa da. Bilboko zortzigarren barrutian kokatuta dago, Basurtu-Zorrotzako distrituan alegia. Bilboko ipar mendebaldean, 1960ko hamarkadan eraki zen auzoa, Kobeta mendiaren pean. Auzoak 1.911 biztanle dauzka eta 15,37 hektareako azalera. Guztira 124 biztanle bizi dira hektareako.
Altamira | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Bilbo |
Auzotarra | altamiratar |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°15′43″N 2°57′50″W / 43.26194°N 2.96389°W |
Azalera | 0,15 km² |
Garaiera | 75 |
Demografia | |
Biztanleria | 1.812 (2023) |
Dentsitatea | 12.080 bizt/km² |
Auzoak malda ugari dauzka, mendi batean egoteagatik. Horrek arazo handiak sortzen ditu Altamirako biztanleen egunero bizitzan. Auzoa eraiki zenetik etxebizitza gehiago eraiki ez denez, biztanleria pixkanaka zahartuz doa, irisgarritasun arazoa handituz.
Garraio publikoa
aldatuAltamirako auzoaren kokalekuak, garraio publikoaren ezarpena oztopatu du urteetan zehar. Bilbobuseko 58. lineak Mintegitxueta eta Altamirako auzoak Bilboko Atxurirekin elkartzen ditu, Kobetabideraino igoz. Horrez gain, Termibus eta Basurtuko Ospitalea hurbiltzeko, 2005. urtean Bilbobusen 80. linea jarri zuen udalak.
Linea | Ibilbidea | Maiztasuna (min) |
---|---|---|
58 | Mintegitxueta - Atxuri | 15´ |
80 | Altamira - Termibus | 30´ |
Elkarteak
aldatuIruditegia
aldatu-
Altamirako etxebizitza blokeak.
-
Altamirako frontoia.
-
Altamirako eliza.
-
Altamirako etxeak.
-
Altamirara igotzeko eskailerak.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
Kanpo estekak
aldatu