Alfred Jarry
Alfred Jarry (Laval, Frantzia, 1873ko irailaren 8a - Paris, Frantzia, 1907ko azaroaren 1a) frantses idazlea izan zen.
Alfred Jarry | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Laval, 1873ko irailaren 8a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Paris, 1907ko azaroaren 1a (34 urte) |
Hobiratze lekua | Bagneuxko hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: tuberkulosia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Henrike IV.a lizeoa |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerkigilea, poeta, eleberrigilea, idazlea, grabatzailea, kritikaria eta artista bisuala |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Docteur Faustroll, Père Ubu eta Alain Jans |
Fitxategi:Alfred Jarry, signature.png, Signature d'Alfred Jarry.png |
Biografia
aldatuUbu roi (1896, "Ubu errege") burgesiaren aurkako satira-dramak eman zion ospea gaztetan (txotxongilo-drama hasieran), eta absurduaren antzerkiaren aitzindaritzat hartu izan da, haren obra dela medio. Hurrengo urteetan obra hori bera jarraitu zuen, Ubu aita Poloniako errege izatera iritsi zen pertsonaia xelebre haren inguruan, burgesiaren irain gisa: Ubu enchaîné (1900 "Ubu gatibu"); Ubu sur la butte (1901, "Ubu fusilaren begiradapean"); Ubu cocu ("Ubu adarduna", 1944an lehenbizikoz emana).
Historiak, ipuinak eta eleberriak ere idatzi zituen. Pataphysique izenez bataiatu zuen moldea asmatu zuen Jarryk, absurdoaren logikaren inguruan, Gestes et opinions du docteur Faustroll, pataphysicien izeneko obran ("Faustroll doktore patafisikariaren aieruak eta iritziak", 1911n argitara emana).
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfred Jarry |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.