Aldaketa 16

Aldizkaria
Aldaketa Hamasei» orritik birbideratua)

Aldaketa 16 informazio orokorreko euskarazko astekaria izan zen, Cambio16 taldeak argitaratua. Lehenengo alea Donostian aurkeztu zen 2003ko urriaren 7an bere zuzendariaren eskutik Gorka Landaburu. Manuel Domínguezek editatutako aldizkariak, bi milioi euroko inbertsioa izan zuen eta momentu gorenean 30 pertsona lan egiten zuten eta 15.000 ale saltzen zituen batazbeste.[1]

Diario 16
MotaInformazio orokorra
Fitxa teknikoa
HizkuntzaEuskera
Argitaratze lekuaDonostia
KoloreaKolore askotakoa.
ArgitaletxeaUnidad Editorial
Banaketa
Ekoizpen osoa15.000
Banatze-eremua Euskal Herria
MaiztasunaAstero
Salneurria3 Euro
Historia
IdeologiaEuskaltzalea, bakezalea, anitza.
SortzaileaManuel Domínguez
ZuzendariaGorka Landaburu

Aldizkariaren helburua Euskal Herriko kiosko guztietan salgai egotea izan zen. Honez gainera Bartzelona eta Madrileko leku zehatz batzuetan eta guztira 67 herrialdetan. Politika, ekonomia, kultura eta gizarte gaiak landu ziren, eta helburu bikoitzarekin jaio zen: euskal informazioaren merkatuan era horretako argitalpenen alorrean zegoen hutsunea betetzea batetik, eta bestetik, nazioartean euskara hedatu eta euskal nortasunaren zantzuak, sinboloak, erakundeak, kultura eta tradizioa defendatzeko bailiabiderik eragingarriena bilakatzea.

Beraien asmoa, aurkezpenean esan zuten moduan hau zen: "Aldaketa16 euskaldun guztien arteko lotura izatea da, hala Euskal Herrian bizi direnena nola munduan sakabanatuta dauden euskaldunen komunitateena. Euskararen normalizazioarekin eta hedapenarekin batera, Aldaketa16 agertoki libre eta independente izan dadin nahi dugu, askotarikoa eta egiatia, iritzi eta planteamendu guztiak plazaratzeko gunea, betiere errespetuz eta askatasunez adierazita".[2]

Aldi berean zera defendatzen zuten, betiere beraien hitzen arabera: "Aldaketa16 aldizkarian gauzei beren izenez deituko diegu, baina horretarako irakurle eta berriemaile izango zareten guztien laguntza behar dugu. Zeuen irizpideekin bat datorren komunikabidea eskaini nahi dizuegu, norberak bere iritziari eutsita, elkarrekin garapenean eta elkarbizitzan, bakean eta askatasunean aurrera egiteko".[2]

Gorka Landaburu Aldaketa 16ko zuzendaria izan zen 2003-2010 artean. Urte honetan, arazo ekonomikoak tarteko, aldizkaria editatzeari utzi zioten.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu