Alcoi (gaztelaniaz Alcoy eta ofizialki Alcoi/Alcoy) Valentziar Erkidegoko udalerria da, Alcoià eskualdean eta Alacanteko probintzian kokatua. Eskualdeari izena ematen dio eta bere hiriburu eta hiri nagusia da.

Alcoi
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Valentziako Erkidegoa
ProbintziaAlacanteko probintzia
Valentziar Herrialdeko eskualdeakAlcoià
AlkateaAntonio Francés Pérez (en) Itzuli
Izen ofizialaAlcoi
Posta kodea03801–03804 eta 03818
INEk ezarritako kodea03009
HerriburuaAlcoy (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak38°41′54″N 0°28′25″W / 38.6983°N 0.4736°W / 38.6983; -0.4736
Map
Azalera129,86 km²
Altuera561 m
MugakideakBanyeres de Mariola, Benifallim, Ibi, Xixona, La Torre de les Maçanes, Cocentaina, Onil, Penàguila eta Bocairent
Demografia
Biztanleria59.493 (2023)
533 (2022)
alt_left 30.128 (%50,6) (%48,5) 28.866 alt_right
Dentsitatea458 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1833
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaA
Hizkuntza ofizialakatalan
alcoi.org

2006an 60.590 biztanle zituen. Eskualdea populatua egon da neolitikotik. Bertan margoak eta aztarnategiak aurkitu dira eta herri gisa 1256an sortu zen.

Inguru naturala

aldatu

Udalerria Mariolako mendilerroa, Biscoi, l'Ombria, la Serreta, el Carrascal eta Font Roja, la Carrasqueta eta els Plansek inguraturiko haran batean dago. Hiria, Riquer, Benisaidó eta Molinar ibaiek zeharkatzen dute, ibai hauek aldi berean Serpis ibaiaren ibaiadarrak direlarik. Alcoi "Hiru ibaien hiri" edo "Zubien hiri" izenekin da ezaguna, aipaturiko hiru ibai horiengatik. Hiriak honako udalerriekin egiten du muga: Banyeres de Mariola, Benifallim, Bocairent, Cocentaina, Ibi, Xixona, Onil, Penàguila eta la Torre de les Maçanes.

Landarediari dagokionez, mediterraniar baso arrastoak mantentzen dira gaur egun, el Carrascar eta Font-rojan. Artea eta Hagina bezalako zuhaitzak nagusi dira. Hiriko beste gune natural batzuetan, zuhaitz berriak landaturi dira, gehienak pinuak, hiriko basoen landarediaren %85a direlarik.

Errepide bidezko komunikazioari dagokionez, N-340 errepideak Alacant eta Valentzia hiriekin batzen du Alcoi.

Demografia

aldatu
1787 1857 1877 1887 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2010
Biztanleria 11.434 25.315 32.497 30.132 32.053 33.896 36.463 38.739 45.792 43.880 51.096 61.371 65.908 64.579 60.288 61.417

Mairuak eta Kristauak

aldatu
 
Jaiaren argazki bat.

Apirilaren amaieran urtero ospatzen dute udalerri honetan "Mairuak eta Kristauak" izeneko festa ezaguna, 1980an "Nazioarteko interes turistikoaren festa" izendatu zutena. Musika eta koloreak uztartzen dituzte, emaitza entzun eta ikusgarria ematen.

Jai honetan Al Andaluseko historiaren pasarteak gogoratzen dituzte, XIII. mendeko kontuak izan zirenak.

Alcoitar ezagunak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu