Aizpuru enea
Gipuzkoako mineral eta fosilen museoa, Urretxun
Aizpuru enea Gipuzkoako Urretxu udalerrian dagoen jauregi bat da.
Aizpuru enea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Urretxu |
Koordenatuak | 43°05′36″N 2°18′52″W / 43.093281°N 2.314558°W |
Webgune ofiziala | |
XVII. mendean eraikia, Jauregi kalearen 19. zenbakian dago, Iparragirre plazaren alboan eta herriko ingurune historikoan. Lau solairuko eraikina da. Gaur egun kultur etxea da eta beheko solairuan Mineral eta Fosilen museoa dago. Aurretik Aguado - Goñi familiaren etxebizitza izan zen, gaur egunean etxe publikoa den arren.