Usu-belar
(«Agrimonia eupatoria» orritik birbideratua)
Usu-belar edo latxaski (Agrimonia eupatoria) arrosaren familiako belar landarea, zain laburra eta zurtoin zuzen iletsua duena, 30-80 cm luzea. Hosto elkartua du, 3-5 gingil horztunez eratua, eta kolorez berde iluna. Zurtoinaren oinean eta haren inguruan izaten ditu horiek. Lore hori txikiak ditu, bost hostokoak, zurtoinaren erditik gora eta haren inguruan kokatuak. Europa guztian hazten da, baso ertzetan, belardietan eta larre tokietan batez ere. Latxaskiaren hostoak eta zurtoina giltzurrunetako harriak botarazteko eta ebakiak sendatzeko erabiltzen da herri sendagintzan.
Usu-belar | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Rosales |
Familia | Rosaceae |
Leinua | Sanguisorbeae |
Generoa | Agrimonia |
Espeziea | Agrimonia eupatoria |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | agrimony (en) |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015-5-15 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Agrimonia_eupatoria |
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |