Agerre (Oñati)
- Artikulu hau Araozko auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Agerre (argipena)».
Agerre Oñatiko baserri-auzoa da, Araotz haranean kokatua, eta Araozko auzo ere kontsideratu daitekeena.
Agerre | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Araotz |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°59′48″N 2°27′36″W / 42.99655902°N 2.45993904°W |
Deskribapena
aldatuElizondo eta Aizkorbetik gora dagoen auzunea da, Santa Krutzeko baselizaren bidean. Hiru etxek osatzen dute multzoa, Agarre etxea, Agirregoikoa eta Agirrebekoa baserriak. Agarre/Agerre/Agirre formen dantza argitugabea igartzen da toponimian, Euskaltzaindiak ez duelarik 2021 bitartean auzoaren izena arautu[1].
Lope de Agirreren jatorria Araotzen kokatzen duten istorio erdi-mitikoen artean, auzo honetakoa zela diote batzuek (izenagatik), baina beste batzuk Zubia auzoan kokatzen dute konkistadorearen jaiolekua, han badelako Zubia Lopena izeneko baserri bat[2].
Bada auzoko seme Frantzisko Antonio Elortza Agirre jenerala, 19. mendeko militar espainol ospetsu bat, Agarre etxean jaioa[3].
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Agerre - Bilaketa - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-06).
- ↑ Urkia, Jose Angel; Fernandez, Luistxo. «Araotz eta Oñatiko beste auzo batzuetan» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-08-06).
- ↑ «Uraren bidea - Gipuzkoa Natura» Gipuzkoa Natura (Noiz kontsultatua: 2021-08-06).[Betiko hautsitako esteka]