Afrikaren Eguna
Afrikaren Eguna urtero, Afrikar Batasunaren eskutik, maiatzaren 25ean ospatu egiten da.[1]
Ospakizuna
aldatuEgun honetan OUA edo Afrikako Batasunaren aldeko Erakundearen sortzea ospatzen da. Erankunde hori 1963ko maiatzaren 25ean sortu zen; aurretik Afrikako Estatuen Batasuna zegoen baina 1962an desegin zen. OUAren helburuak Afrikako estatuen arteko batasuna eta elkartasuna indartzea eta, aldi berean, kontinentearen bozeramaile izatea ziren. Beste helburua kolonialismoaren aurka aritzea zen. 2001eko ekainaren 26an Afrikar Batasuna sortu zen eta, 2002ko uztailaren 9an aurrekoari ordezkatu zuen. Gaur egun, Afrikar Batasuna Afrikako herrialde guztiek osatzen dute, Maroko izan ezik. Afrikar Batasunaren sorrera Europar Batasunaren ereduan oinarritu zen.
Afrikaren Egunaren gaiak
aldatuUrte | Gaia |
---|---|
2014 | «Nekazaritza eta elikadura seguritatea» |
2013 | «Pan-Africanismoa eta Afrikaren Berpizkundea» |
2011 | «Garapen sustengarriaren alde gazteen autonomia indartu» |
2010 | «Egin dezagun bakea» |
2009 | «Afrika batua, baketsu eta aberatsaren alde» |