Aduna Badiola Lekue
Aduna Badiola Lekue (Ondarroa, 1979) irakaslea eta ikerlaria da Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Hezkuntza eta Kirol fakultatean, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako sailean[1] (Gasteiz, Araba). Txikitatik izan du harremana kirolarekin, batez ere, igeriketarekin.[2] [3]
Aduna Badiola Lekue | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ondarroa, 1979 (44/45 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | ikertzailea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea (2007ko urriaren 8a - |
Biografia
aldatu8 urte zituela hasi zen igeriketan. 14 urterekin Euskadiko Igeriketa Federazioaren errendimendu altuko zentroan hasi zen: lau urte egin zituen Santurtziko egoitzan, eta beste bi Gasteizkoan. Urte horietan estatu mailako eta nazioarteko txapelketetan parte hartu zuen, Espainiako selekzioarekin.
1997. urtean Jarduera fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako lizentziatura egiten hasi zen —gaur egun gradua da—. Lizentziaturako hirugarren mailan ez zuen igeriketako denboraldia hasi. 20 urterekin igeriketa utzi zuen.
Marka
aldatu17 urte zituela marka hau egin zuen: 800 metro askean eta 50 metroko igerilekuan 8 minutu eta 54 segundo. Urte horretan nazio mailan denborarik onena izan zen, baita Badiolaren denbora onena ere.
Argitaratutako lanak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ «Irakasleak - master - UPV/EHU» master (Noiz kontsultatua: 2024-01-25).
- ↑ «Bakarkako kirola, jendez inguratuta» 11barri (Noiz kontsultatua: 2024-01-25).
- ↑ Kaiera, Zientzia. (2022-03-25). «Aduna Badiola: “Haurtzaroan kirola egiteak, bizitza osasuntsuago bat eramatera bultzatu gaitzake” #Zientzialari (171)» Zientzia Kaiera (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).